Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Monopolioa eta Lan Merkatua: Funtsezko Kontzeptuak

Ekonomia2,93 KB

Monopolioa

Enpresa batek eskari osoa kontrolatzen duenean, berak erabakitzen ditu prezioa eta kantitatea.

Monopolioa Sortzeko Arrazoiak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea: Zerbitzu edo ondasun bat ekoizteko ekoizpen-faktore bat kontrolatzea, eta, ondorioz, soilik enpresa horrek eskaini ahal izatea.
  • Lege-eskubideak izatea: Pribatuak edo publikoak izan daitezke.
    • Patenteak: Lege-babesa lortzen da. Asmakizuna egin duenarentzat dira, berari probetxua ematen diote eta berak erabakitzen du zer egin: saldu, eman, utzi, etab.
    • Administrazio-emakidak: Askotan, sektore publikoak ondasun jakin bat ekoizteko edo zerbitzu jakin bat emateko eskubidearen esklusibotasuna du. Administrazio-emakiden bidez, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide
...
Jarraitu irakurtzen "Monopolioa eta Lan Merkatua: Funtsezko Kontzeptuak" »

Merkatu Egitura: Lehia Perfektua, Monopolioa, Oligopolioa eta Monopolio Lehia

Ekonomia5,86 KB

MERKATUAREN EGITURA

Merkatuetan enpresen artean dagoen lehia-mailaren arabera 4 merkatu mota bereiz daitezke:

  • Lehia Perfektua: Oso antzekoak diren ondasunak saltzen dituzten enpresa ugari.
  • Monopolioa: Enpresa bakarra dago merkatuan.
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuk bakarrik daude.
  • Monopolio Lehia: Enpresa asko, baina produktu bereiztuak saltzen.

LEHIA PERFEKTUA

Eredu hau merkatuen funtzionamenduaren adierazpen teoriko ideala da, baina errealitatean oso gutxitan ematen da.

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile kopuru handia: enpresek banak ez dute merkatu botererik eta ezin dute merkatu-prezioan eragin, prezio onartzaileak dira.
  • Produktu homogeneoa: enpresek saldutako produktuak oso antzekoak dira.
  • Merkatu irekia: ekoizleentzat ez dago merkatuan sartzeko ez irteteko
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Egitura: Lehia Perfektua, Monopolioa, Oligopolioa eta Monopolio Lehia" »

Enpresa Kudeaketa: Inbentarioa, Marketina, Banaketa eta Sustapena

Ekonomia6,38 KB

Inbentarioaren Kudeaketa

Izakinak

Enpresak biltegian dituen materialak dira.

Motak:

  • Lehengaiak: Transformazioaren bidez fabrikatutako produktuen parte diren izakinak.
  • Produktu amaituak: Enpresak egindakoak eta amaierako kontsumoa jomuga dutenak.
  • Salgaiak edo merkataritza-izakinak: Enpresak erositako materialak, transformaziorik gabe saltzeko eskainitako izakinak dira.

JIT Sistema (Just-In-Time)

Japonian garatu zen 80ko hamarkadan eta, ondoren, Estatu Batuetan aplikatu. Enpresak ez du produkturik ekoizten eskaera edo fabrikazio-agindu bat egon arte. Helburua inbentarioan dauden izakinen kopurua murriztea da. Xedea da inbentarioa mantentzeko ahalik eta baliabide gutxienak erabiltzea.

Merkataritza Saila

Merkaturatze-arloa enpresak ekoizten dituen ondasun

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Kudeaketa: Inbentarioa, Marketina, Banaketa eta Sustapena" »

Enpresa Estrategiak, Lehia eta Antolakuntza

Ekonomia3,15 KB

Enpresa Estrategiak

Enpresa-estrategiak enpresaren helburuak lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko bide-orria dira. Hainbat mota bereizten dira:

Estrategia Korporatiboak

Enpresaren helburu orokorrarekin lotutakoak dira. Adibideak:

  • Zer sektore aukeratu?
  • Zer produktu saldu?

Negozio-Estrategiak

Alderdi zehatzagoak jorratzen dituzte, produktuen lehiakortasuna hobetzea, esaterako. Adibideak:

  • Zer prezio jarri?
  • Zer negozio-lerro sustatu?
  • Zer finantziazio-iturri erabili?

Estrategia Operatiboak

Enpresaren baliabideak efizientziaz kudeatzea dute helburu, estrategia korporatibo batek edo negozio-estrategia batek arrakasta izan dezan. Adibideak:

  • Materialean nola aurreztu?
  • Ekoizpen-prozesua nola sinplifikatu?

Lehia-Abantaila eta Estrategiak

Lehia-abantaila enpresak lehiakideen...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Estrategiak, Lehia eta Antolakuntza" »

Ekoizpen Baliabideak eta Ekonomia Sektoreak

Ekonomia3,84 KB

Ekoizpen Baliabideak

Gizakien beharrizanak asetzeak ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea eskatzen du. Horretarako, ekoizpen baliabideak eta egindako ondasunak erabiltzea beharrezkoa da.

  • Lurra: Jatorria naturan duten baliabideak dira. Kontzeptu hau lehengaiekin lotzen dugu eta bertan sartzen ditugu lur gainean dauden baliabideak (egurra, fruituak...) edo lur azpian daudenak (mineralak...).

  • Kapitala: Enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira, eta bi multzo handitan banatzen dira: dirua eta elementu fisikoak edo ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean eta banaketan erabilitako ondasun eta zerbitzuak (eraikuntzak, makinaria, altzariak, ordenagailuak, lursailak...).

    • Kapital fisikoa: eraikinak, makinak...
    • Giza kapitala: heziketa, know-how...
    • Finantza kapitala:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Baliabideak eta Ekonomia Sektoreak" »

Ekonomia Jarduera: Ekoizpena, Banaketa eta Kontsumoa

Ekonomia2,43 KB

Ekonomia Jarduera

Ekonomia jarduera: gizakien beharrak eta nahiak asetu eta irabazi. Faseak: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa.

Masiowsen Piramidea

Masiowsen piramidea: autoerreleazioa, onespena, atxikimendua, segurtasuna eta fisiologikoak.

Kontsumitzaileen Arauak

KONTZUMITZAILEN ARAUAK: badaki beren eskubideak eta betebeharrak, badaki beharrezkoa erosten, ingurumena errespetatzen dituen produktuak erosi, ingurunearekin eraginkorrak, murriztu, birziklatu eta berreabili. Bitartekari gabeko produktuak, produktu naturalak.

Ekonomia Eragileak

EKONOMIA ERAGILEAK: pertsonak, enpresak eta estatua. EKOIZPEN FAKTORE: natural, lana, kapitala eta teknologia = ekoizpen faktorea.

I+G+B

I+G+B: Ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Faktoreak Bultzatzen

Zer faktoreak bultzatu?...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Jarduera: Ekoizpena, Banaketa eta Kontsumoa" »

Enpresa Formak, Izaera Juridikoa eta Maslowen Beharrak

Ekonomia4,95 KB

Enpresa Formak eta Ezaugarriak

Hona hemen enpresa-forma ohikoenak eta haien ezaugarri nagusiak:

Pertsona Fisikoak

  • Banakako Enpresa

    Pertsona fisikoa, bazkide 1, kapital sozialik ez, fiskalitatea PFEZ, erantzukizun mugagabea. Siglak: izena + abizena.

  • Ondasun Erkidegoa

    Pertsona fisikoa, 2 bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea PFEZ, erantzukizun mugagabea. Siglak: edozein izen + CB.

Pertsona Juridikoak

  • Sozietate Zibil Pribatua

    Pertsona juridikoa, bi bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea Sozietateen Gaineko Zerga (SGZ), erantzukizun mugagabea eta pertsonala. Siglak: edozein izen + SCP.

  • Sozietate Zibil Publikoa

    Pertsona juridikoa, 2 bazkide edo gehiago, kapital sozialik ez, fiskalitatea Sozietateen Gaineko Zerga (SGZ), erantzukizun

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Formak, Izaera Juridikoa eta Maslowen Beharrak" »

Enpresen Hazkundea eta Antolaketa

Ekonomia2,47 KB

Hazkundea: Enpresa Handitzea

Enpresa Zuzenean

Bategitea

Zenbait sozietate integratzea, biak desagertu eta berri bat sortzeko.

Xurgapen Bategitea

Sozietate batek beste bat "jaten" edo hartzen du.

Holding

Enpresa batek beste enpresetako partaideak hartzen ditu akzioak erosiz, kontrola lortzeko.

Trust

Ekoizpen prozesuaren fase desberdinetan aritzen diren enpresa batzuk, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusitasuna lortzeko.

Kartela

Ekoizpen sektore bereko enpresa elkarteak dira eta merkatuen ia erabateko kontrola dute.

Joint Venture

Bi enpresa edo gehiagoren artean beste "berri" bat sortzen dute, jarduera komuna aurrera eramateko. Kanpo eragilea.

Klusterra

Negozio bereko enpresa taldeak dira, antzeko erronka eta estrategiak dituztenak.

Produktu/Merkatuei

Merkatu

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Hazkundea eta Antolaketa" »

Ekonomia Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,22 KB

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren hutsegiteak merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte guztiarentzako gogokoak ez diren egoerak sortzen dituzte.

Ekonomia Zikloak

Ekonomia zikloak ekonomia jardueraren gorabeherak dira; hedatze- eta atzeraldi-faseak txandakatzen dira.

Politika Makroekonomikoa

Politika makroekonomikoa Estatuak ekonomia jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa ona lortzeko baliatzen dituen politiken multzoa da.

Zerga Politika

Zerga politika Estatuak finkatutako helburuak lortzeko, sektore publikoak funtsak bilduz eta gastu publikoa aplikatuz nahita bideratzen duen jarduketa da.

  • Obra publikoko programak: Haien bidez ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzen dira eta herrialdeko azpiegiturak hobetzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Kontzeptu Nagusiak" »

Ekonomiaren Gakoak: Kontzeptu eta Ariketa Praktikoak

Ekonomia4,33 KB

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Ondasun ez-errentagarriak

Inbertitzaile partikular batentzat errentagarriak ez, baina herrialdearentzat beharrezkoak diren ondasunei ondasun ez-errentagarriak esaten zaie.

2. Ekonomiaren adierazle nagusiak

Ekonomiaren egoera neurtzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak honako hauek dira:

  • Ekoizpena
  • Prezioak
  • Diruaren prezioak
  • Enplegu-maila
  • BPG (Barne Produktu Gordina)
  • KPI (Kontsumo Prezioen Indizea)
  • Interes-tasak
  • Jarduera-tasak
  • Langabezia-tasak
  • Okupazio-tasak

3. BPG Erreala eta BPG Nominala

BPG erreala urte jakin batzuetako ondasun eta zerbitzuen kantitatea erabiliz kalkulatzen da. Hori ere, BPG nominalean ez bezala, oinarri edo erreferentzia moduan erabiltzen den urteko prezioez biderkatzen da.

4. Zergatik kontsumitzen

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Gakoak: Kontzeptu eta Ariketa Praktikoak" »