Enpresaren Oinarriak: Produkzioa, Kostuak eta Merkatua
Produkzio Faktoreak eta Prozesua
Ekonomian, produkzio faktoreak (lurra, lana, kapitala) eta ekoizpen prozesua (teknologia) produktu amaituak lortzeko erabiltzen dira.
Efizientzia Ekonomian
Teknologia Efizientzia
Teknologia Efizientea ekoizpen-kalitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen dituena da.
Baliabideen konbinazioa optimizatzea: lan gehiago edo kapital gehiago erabiliz, kostuak minimizatzeko helburuarekin. Makinen kostua merkeena bada, hori lehenetsiko da.
Ekonomia Efizientzia
Ekonomia Efizientea teknologia efizienteen artean, edo eskura daudenen artean, merkeena hautatzea da.
Produkibitatea
Produkibitatea (P): ekoizpena / lana (Q/L)
Kostuak
Guztizko Kostua
Guztizko Kostua: Lan Kostua + Kapital Kostua
- Lan Kostua: lana x orduko soldata
- Kapital Kostua: kapitala x kapitalaren prezioa (adibidez, makinen kostua)
Ekoizpen Kostua
Ekoizpen Kostua: ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen diru-balioa.
Kostu Finkoak (KF)
Ekoitzitako kopurua aldatu arren kostu bera du (adibidez, lokala).
Kostu Aldakorrak (KA)
Ekoizpen-bolumenaren arabera aldatzen dena (adibidez, lehengaiak eta energia kontsumoa).
Guztizko Kostua (KG)
KG = KF + KA
Sarrerak eta Enpresaren Mozkina
Sarrerak
Sarrerak (SG): enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentatik lortzen duten diru-balioa dira. SG = QS x PS
- QS: saldutako unitate kopurua
- PS: unitate bakoitzaren salmenta-prezioa
Enpresaren Mozkina (EM)
Enpresaren Mozkina (EM): produktuen salmentatik lortutako guztizko sarreren (SG) eta ekoizteko behar diren guztizko kostuen (KG) arteko aldea.
EM = SG - KG
Enpresa
Enpresa: ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena koordinatzen duen erakunde espezializatua.
Enpresaren Funtzioak
- Ekoizpena koordinatzea: gizartearen beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzte.
- Balioa sortzea: lehengaiak eraldatuta, enpresek ondasunen balioa edo erabilgarritasuna handitu edo sortzen dute.
- Enplegua eta aberastasuna sortzea: enplegua sortzeaz gain, domino-efektua ere eragiten dute enpresa handiek beren inguruan, beste enpresa batzuei egiten dizkieten erosketei esker.
- Gizartearen ongizatea handitzea: produktu berriak eta teknologia efizienteagoak bilatzen dituztenez, enpresek berrikuntza teknologikoak egiten dituzte; eta horiek ekonomia-aurrerapenaren eragile dira.
Merkatua
Enpresek merkatuaren bidez ematen dituzte ondasunak eta zerbitzuak.
MERKATUA: saltzaileek eta erosleek ondasun edo zerbitzu jakin baten inguruan egiten duten salerosketa-jardueren multzoa da. Gaur egun ez da leku fisiko bat izan beharrik.
Merkatuaren Elementuak
- Saltzaileak (enpresak): eskaintza
- Erosleak: eskaria
Eskaria: kontsumitzaileen ikuspuntutik. Eskaintza: enpresen ikuspuntutik.