Lan Zuzenbidearen Oinarriak
Lan Zuzenbidea
Lan zuzenbidea jabearen eta langilearen arteko banakako eta kolektiboko harremanak arautzen dituen estatuko legedia da.
Lanaren Definizioa
Lana helburu bat lortzeko esfortzu fisiko eta intelektuala eskatzen duen giza jarduera arrazionala eta produktiboa da.
Lan Harremanak
- Arruntak: Langileen Estatutua aplikatzen zaie. Ezaugarriak:
- Pertsonala: Langileak berak egin behar du lana.
- Borondatezkoa: Langilearen esku dago lan egin nahi duen edo ez.
- Besteen konturako: Jabe bat du eta egindako lanaren etekinak berarentzat dira.
- Ordaindua: Egindako lanaren truke soldata bat jasotzen du.
- Mendetasunezkoa: Langileak enpresaren aginduak jaso eta bete behar ditu.
Lan Arauak Aplikatzeko Printzipioak
- Gutxieneko Arauaren Printzipioa: Maila altuagokoen arauak errespetatu behar dira.
- Arau Aldekoenaren Printzipioa: Bi arau edo gehiagok gai bera era desberdinean arautzen badute, langileari onuragarriena aplikatuko zaio.
- In Dubio Pro Operario: Alde interesdunek modu desberdinetan interpretatzen badute, langilearentzat onuragarriena hartuko da.
- Baldintza Onuragarrien Printzipioa: Langile batek baldintza onak baditu eta ondoren okerrera egiten badute, hasierako baldintza onei eutsiko zaie.
- Eskubideen Utziezintasunaren Printzipioa: Langileek ezin diote uko egin legeak ezarritako eskubideei.
Langilearen eta Enpresaburuaren Eskubide eta Betebeharrak
Langilearen Eskubideak
- Sindikatzeko eta lana askatasunez egiteko eskubidea.
- Grebak, negoziaketa kolektiboa.
- Promozioa, segurtasuna eta higienea.
- Intimitatea, errespetua.
- Soldata bere garaian jasotzea.
Langilearen Betebeharrak
- Aginduak bete, produktiboa izan.
- Betebeharrak bete, segurtasunez eta higienez jokatu.
- Enpresarekin lehiaz ez jokatu.
Enpresaburuaren Betebeharrak
- Langileei kurtso eta azterketak egiteko aukera eman.
- Osasuna zaindu, arriskuak ekidin.
- Langileari dagokion kategoriako lanpostua eman.
- Dagozkion ordainketak egin.
Enpresaburuaren Eskubideak
- Lan jarduera nola egingo den erabaki.
- Langileek euren betebeharrak egiten dituztela kontrolatu.