Ekoizpen Faktoreak: Baliabideak, Kapitala, Teknologia, Ezagutza eta Lana
EKOIZPEN FAKTOREAK
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko:
Natura baliabideak
Ekoizpen prozesuan naturak ematen dituen baliabide asko erabiltzen dira: lurra, airea, landareak, animaliak, mineralak, energia-iturriak.
- Baliabide berriztagarriak: ez dira erabiliz agortzen, denbora gutxian birsortu egin daitezke.
Baliabide berriztaezinak: sortzen dena baino askoz gehiago kontsumitzen dugu. Beraz, agortu egingo dira etorkizunean.
Kapitala
Natura baliabideak ez diren eta ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira. Hiru kapital mota ditugu:
- Kapital fisikoa: elementu materialak dira (eraikinak, makinak, informatika-ekipoak eta garraio-elementuak).
- Giza kapitala: langileen prestakuntza, trebakuntza maila eta esperientzia da. Etengabeko prestakuntza sustatzen da.
- Finantza kapitala: enpresa bat sortzeko eta enpresa jarduerari eusteko behar den dirua da. Mailegu eta diru-laguntzen bidez sustatzen da.
Teknologia
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren tekniken multzoa da. Honakoak dira:
- Eskuzko ekoizpena: gizakiaren indarra eta bere tresnen erabilera da. Nekazariek adibidez aitzurra erabiltzen dute.
- Ekoizpen mekanizatua: makinek jartzen duten indarra da, baina langileek erabiltzen dituzte makina horiek.
- Ekoizpen errobotizatuan: makinek indarra jarri eta tresnak kontrolatzen dituzte. Langileek honako hauek programatzen dituzte.
Ezagutza eta egiten jakitea (Know how)
Ekonomia modernoa eta lehiakorrak kalitate oneko hezkuntza sistema eta ikerketa zentroak behar ditu. Know how”, beharrezko ezagutza praktikoen multzoa adierazten da (teknikoak, enpresa taktikak...). Ezagutza horiek hezkuntzatik, eguneroko lanetik eta gizarte ingurunetik lor daitezke.
Lana
Lana giza jarduera da, hala fisikoa nola intelektuala; ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko. Langile baten produktibitatea langilearen prestakuntzaren eta esperientziaren araberakoa da.
BIZTANLERIA ETA LANA
Hona hemen biztanleria eta lanaren erlazioaren arteko eskema, hemen langileen sailkapena ikus dezakegu lanarekiko daukaten erlazioaren