Enpresen Finantziazio-iturriak eta Baliabideak

Ekonomia3,87 KB

Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera

Baliabide propioak edo finantziazio propioa

Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu itzuli behar finantziazioaren bizitza osoan. Baina arriskutsuena da. Enpresak porrot egiten badu, bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzen. Bi kategoriatan banatzen dira:

  • Kanpoko baliabide propioak: Sozietatearen kapitalaz osatuta dago. Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez, batetik, eta sozietatea eratu ondoren egin daitezkeen kapital-zabalkuntzez, bestetik. Administrazioak diru-laguntzak ematen ditu.
  • Barneko baliabide propioak edo autofinantzaketa: Bi autofinantzaketa mota daude: Irabazi bidezko autofinantzaketa eta mantentze-funtsen bidezko autofinantzaketa.

Erreserbak enpresak banatu gabeko mozkinak dira. Hauek erabiliz, enpresak inbertsio berriak egin ditzake eta hazten laguntzen diote enpresari.

Ibilgetuak ekoizpen-prozesuan galtzen duen balioaren arabera kalkulatzen da amortizazioa.

Hornidurak enpresaren emaitzaren zati bat dira, gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizunean izan daitezkeen gastuei aurre egiteko.

Autofinantzaketaren alde onak
  • Enpresari autonomia handiagoa eta gauzak egiteko askatasun handiagoa ematen dizkio.
  • Likidezia ematen dio enpresari, kapitalaren merkatura jo behar izan gabe.
Autofinantzaketaren alde txarrak
  • Murriztu egiten dira dibidenduak, horrenbestez, baita bazkideek kapitalari egindako ekarpenagatik jasotzen duten errentagarritasuna ere.
  • Pixkanaka eta astiro sortzen da.

Epe luzerako besteren finantziazio-baliabideak

Definizioa: Enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak dira, eta denbora hori igaro ondoren itzuli egin behar dituztenak, dagozkien interesak ordainduta.

  • Epe luzerako maileguak: Maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Diru hori dagozkion interesekin batera itzuli behar da.
  • Jaulkapenak: Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu-tituluak dira. Partikularrek eta beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke.

Leasinga

Enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo dinamiko bat eskuratzeko, errentamendu-kuota baten truke. Hiru eragile ekonomikok hartzen dute parte: enpresa bezeroak, ondasunaren ekoizleak edo jabeak eta leasing-enpresak. Finantzaketa modu honen alde txar nagusia da oso kostu handia duela.

Rentinga

Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainera eta epe luzera alokatzeko modu bat da.

Epe laburrerako besteren baliabideak

Epe laburrerako kredituak ustiapen-zikloaren zati bat finantzatzeko erabiltzen dira.

Finantziazio-iturriak:

  • Epe laburrerako maileguak: Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati, epe laburreko beharrak ordaintzeko. Aldi bat igaro eta gero enpresak dirua itzuli beharko du.
  • Epe laburrerako banku-kredituak: Bi banku-kreditu mota daude:
    • Kontuko zorpekoa: Ez da finantziazio-iturri oso ohikoa.
    • Kreditu-kontua: Ez badaki zer zenbateko beharko duen zehazki, kreditu-kontu bat eska dezake. Interesak ordaindu beharko ditu erabilitako zenbatekoagatik eta komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.
  • Merkataritza-kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantziazio automatikoa da.
  • Efektu-deskontua: Finantza-erakundeak zorren zenbatekoa aurrez ordainduko du kontuan. Bankuak interes bat kobratzen du zenbateko hori mugaeguna baino lehen ordaintzeagatik, eta interes horri deskontu esaten zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML