Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Finantza Oinarriak: Inbertsioa, Zorrak eta Interesak

Ekonomia3,6 KB

Inbertsioaren Oinarrizko Kontzeptuak

  • Inbertsioa: Etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.
  • Likidezia: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da.
  • Segurtasuna: Inbertsio orok du espero baino dirua galtzearen arriskua. Arriskua gora, segurtasuna behera, eta alderantziz.
  • Errentagarritasuna: Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarria lortzeko gaitasuna da.

Likideziak eta segurtasunak gora egitean, errentagarritasunak behera egiten du, eta alderantziz.

Inbertsio motak

Akzioak

Enpresa baten jabetza ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.

Dibidenduen banaketa enpresaren egoeraren mende dago. Akzioen merkatu-prezioa burtsan aldatu egiten...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Oinarriak: Inbertsioa, Zorrak eta Interesak" »

Ekonomia Adierazleak eta BPG: Kontzeptuak eta Neurketa

Ekonomia3,34 KB

Ekonomia Adierazleak eta BPG

Ekonomiaren Ikuspegi Orokorra

Ekonomia errealitatearen azterketa da.

  • Mikroekonomia: Eremu indibidualean aztertzen du (adibidez, teknologia berri bat enpresa zehatz batean aplikatuta).
  • Makroekonomia: Eremu globalean aztertzen du (ekonomia orokorrean duen eragina aztertzea).

Arazo Makroekonomikoak

Ekonomia aztertzen da arazoen zergatia ulertzeko, hauei aurre egiteko eta politika ekonomiko ona diseinatu ahal izateko.

Gobernu guztien lehentasuna arazo ekonomikoak konpontzea da. Gobernuak konpondu beharreko arazoak eta bete beharreko helburuak:

  • Hazkundea lortzea: Produkzioa handitzea, enplegua sortzea, zergak igotzea eta estatuak zerbitzu hobeak eskaintzea.
  • Enplegua sortzea: Langabezia arazo larrienetako bat da.
  • Prezioen egonkortasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Adierazleak eta BPG: Kontzeptuak eta Neurketa" »

Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Laneko Prebentzioan

Ekonomia2,74 KB

Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Prebentzioan

Langileen Eskubideak

Prebentzioaren arloan langileek dituzten eskubide nagusiak:

  • Lan-segurtasuneko eta lan-osasuneko gaietan iritzia emateko, informazioa eta prestakuntza jasotzeko, eta prebentzio-neurriak ezartzeko orduan parte hartzeko eskubidea.
  • Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) izateko eskubidea (gaztelaniaz, EPI) eta berehalako arrisku larria badago, jarduera gelditzeko eskubidea.
  • Aldian-aldian osasuna kontrolatzeko eskubidea.
  • Babes berezia izateko eskubidea, hala nola haurdun daudenek, adingabeek eta aldi baterako langileek edo ETTetakoek (Aldi Baterako Laneko Enpresak).

Langileen Betebeharrak

Langileek prebentzioaren arloan dituzten betebeharrak:

  • Segurtasun-gailuak behar bezala erabiltzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Laneko Prebentzioan" »

Merkatu Motak: Lehia Monopolista, Oligopolioa eta Monopolioa

Ekonomia4,73 KB

Lehia Monopolista

Ezaugarri nagusiak:

  • Enpresa asko
  • Produktu-desberdintzea. Produktuek behar berberak asetzen dituzte, baina ez dira guztiz ordezkoak elkarren artean.

Produktu-desberdintzea: Produktua homogeneoa ez denean eta beste produktuetatik bereizten duen ezaugarriren bat duenean.

Lehia Monopolistako Merkatuen Funtzionamendua

Publizitatearen bitartez, enpresak produktuak desberdintzen saiatzen dira, kontsumitzailea beste produktu batzuen truke ordainduko lukeena baino gehiago ordaintzeko prest egon dadin.

Baina badira publizitaterik egin beharrik ez dutenak ere: tokiko eremuan jarduten duten lehia monopolistako enpresak dira horren adibide (dentistak, gasolina-zerbitzuguneak). Hauetan, ahoz ahoko transmisioa da garrantzitsuena.

Oligopolioa

Ezaugarri

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Motak: Lehia Monopolista, Oligopolioa eta Monopolioa" »

Marketinaren Oinarriak: Mixa, Produktua eta Prezioa

Ekonomia2,74 KB

Marketina

Marketina enpresa batek kontsumitzailearen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jarduera-multzoa da, irabaziak lortzeko helburuarekin.

Marketin-mixa

Marketin-mixa enpresak kontrola ditzakeen lau elementuak konbinatuz burutzen duen merkataritza-estrategia da.

Produktua

Produktua erosi nahi den oro da, kontsumitzailearen premia bat betetzen duen edozein ondasun edo zerbitzu.

  • Produktu desberdindua: Produktuaren ezaugarri bat edo gehiago aldatuz lortzen den ondasuna da.
  • Marka: Enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzeko xede duen izena, ikurra edo diseinua da. Kontsumitzaile asko markarekiko leialak direnez, marka lege-babesaz erregistratu behar da kopiatzea saihesteko.

Marka-estrategiak

  • Marka bakarra: (Adibidez: Sony)
...
Jarraitu irakurtzen "Marketinaren Oinarriak: Mixa, Produktua eta Prezioa" »

Merkataritza Legedia eta Zerga Sistema

Ekonomia2,67 KB

Merkataritza Legedia

Kontabilitate Arauak

Enpresek burutzen dituzten merkataritza-eragiketak kontabilitate-liburu batzuetan jaso behar dituzte.

Lehiaren Defentsa

Lehiaren defentsarako legeek merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutu dezaketen jarduerak zigortzen dituzte.

Publizitatea

Publizitatearen Lege Orokorrak publizitatea eremu zintzo batean egitea bilatzen du, hirugarrenei kalterik sortu gabe, beste pertsonen aurka joan gabe eta eskubideak urratu gabe.

Industria Jabetza

Patenteen eta Marken Legeak asmakizun eta teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du.

Kontsumitzaileen Defentsa

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei....

Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia eta Zerga Sistema" »

Enpresaren kontzeptua eta sailkapen motak

Ekonomia2,91 KB

1. Enpresa eta enpresaburua

Enpresa modu ezberdinetan defini genezake. Espainiako Errege Akademiak, besteak beste, honako interpretazio hauek eskaintzen dizkigu:

  • Adorearekin hasten den ekintza nekeza eta zaila.
  • Gauza bat egiteko ahalegina edo helburua.
  • Aurrera eraman den saioa edo lana, bereziki, horretan pertsona batzuk parte hartzen dutenean.
  • Produkzio-faktore gisa, kapitalak eta lanak osatutako erakundea eta jarduera industrialera, merkataritzara edo zerbitzuak eskaintzera bideratua, irabazi-asmoa duena, horrek duen erantzukizuna kontuan hartuz.

Horiek guztiak bat datoz funtsezko bi alderditan; horiek gabe ez dago enpresarik. Honako hauek dira alderdi horiek:

  • Zerbait zehatza egiteko borondatea, eta normalean horren plangintza aurrez eginda egoten
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren kontzeptua eta sailkapen motak" »

Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena

Ekonomia7,44 KB

Merkataritza Legedia

- Merkataritza Zuzenbidea: Enpresa batek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.

- Merkataritza Kodea: Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.

Merkataritza Erregistroa

- Merkataritza Erregistroa: Estatuaren erakunde bat da, haren eginkizunetako bat enpresa bat sortzen dugunenean, gure enpresaren izenarekin joan eta erregistroak izen hori gordetzea da.

Enpresaren Sailkapena

- Neurriaren Arabera: Handiak, ertainak, txikiak.

  • Irizpide Ekonomikoa: Fakturazioaren bolumena, hau da, salmentetatik lortutako diru-sarrerak.
  • Irizpide Teknikoak: Maila teknologikoa; kapitalaren berrikuntza.
  • Ondare-Irizpidea: Enpresak duen ondarea, hau da, enpresaren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
  • Antolaketa-Irizpidea:
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia eta Enpresen Sailkapena" »

Soldata, osagarriak eta langileen eskubideak

Ekonomia3,26 KB

Soldata eta lan-eskubideak

Soldata: definizioa eta egitura

Soldata langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzaz jasotzen dituen ordainsariak dira.

Gauzatan jasotako soldata ezingo da izan inola ere langileak jasotako guztiaren %30 baino gehiago.

Soldataren egitura

Soldataren egitura hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan zehazten da.

Oinarrizko soldata + Soldata-osagarriak + Soldataz kanpoko osagarriak = Soldata gordina

Oinarrizko soldata

Oinarrizko soldata beste ezer kontuan hartu gabe denbora-unitate edo obra-unitate bakoitzerako finkatutako soldataren zatia da.

Soldata-osagarriak

  • Pertsonalak: antzinatasuna, titulazioa, eta abar.
  • Lanpostuaren araberakoak: gauez egindako lanak, toxikotasuna, nekagarritasuna.
  • Gauzazkoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Soldata, osagarriak eta langileen eskubideak" »

Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia4,31 KB

Ekoizpen-faktoreak

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, enpresak sargaiak edo inputak behar ditu. Ekoizpen-faktoreak deritze, eta hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Natura-baliabideak: Naturatik ateratzen diren ondasunak dira; landu daitekeen lurra, ura, mineralak eta energia-baliabideak, besteak beste.

  • Lana: Pertsonak ekoizpen-jardueran egiten duten lan intelektuala edota fisikoa da. Eskulana deritzoguna da.

  • Kapitala: Ekoizpenerako beharrezkoak diren inbertsio-ondasunak dira, hala nola makinak, lokalak, etab.

Agente ekonomikoak

Hiru hauek dira: familiak, enpresak, eta Estatua edo sektore publikoa.

  • Familiak: Zer kontsumitu erabakitzen duten agenteak dira, eta ekoizpen-faktore batzuen jabeak ere bai.

  • Enpresak: Zer ekoitzi eta banatu behar dena erabakitzen

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak" »