Ekonomia Adierazleak eta BPG: Kontzeptuak eta Neurketa
Ekonomia Adierazleak eta BPG
Ekonomiaren Ikuspegi Orokorra
Ekonomia errealitatearen azterketa da.
- Mikroekonomia: Eremu indibidualean aztertzen du (adibidez, teknologia berri bat enpresa zehatz batean aplikatuta).
- Makroekonomia: Eremu globalean aztertzen du (ekonomia orokorrean duen eragina aztertzea).
Arazo Makroekonomikoak
Ekonomia aztertzen da arazoen zergatia ulertzeko, hauei aurre egiteko eta politika ekonomiko ona diseinatu ahal izateko.
Gobernu guztien lehentasuna arazo ekonomikoak konpontzea da. Gobernuak konpondu beharreko arazoak eta bete beharreko helburuak:
- Hazkundea lortzea: Produkzioa handitzea, enplegua sortzea, zergak igotzea eta estatuak zerbitzu hobeak eskaintzea.
- Enplegua sortzea: Langabezia arazo larrienetako bat da.
- Prezioen egonkortasuna: Prezioak igotzeak erosmena jaisten du, kontsumoa murriztuz eta segurtasun eza sortuz.
- Aurrekontuen oreka: Sarrerak eta gastuak orekatzea.
- Defizita: Sarrerak < Gastuak.
- Superabit publikoa: Sarrerak > Gastuak.
- Zor Publikoa: Defizita dela eta gobernuak sortzen duen zorra.
- Kanpo-sektorearen oreka: Inportazioak > Esportazioak = Kanpo defizita.
- Ekitatea: Desberdintasun ekonomikoak murriztea, errentaren banaketa bidezkoa lortuz eta pobrezia gutxituz.
- Jasangarritasuna (Sostengarritasuna): Gaur egungo beharrak etorkizunekoak arriskuan jarri gabe asetzea.
Ekonomiaren Hazkundea Neurtzea
Adierazle ekonomikoek herrialde baten ekonomia neurtzen dute. Espainian, EIN-k (Estatistikako Institutu Nazionalak) kudeatzen du Kontabilitate Nazionala (datuak jaso eta kalkuluak egin).
Jarduera ekonomikoa neurtzeko 3 modu daude, eta emaitza berdina atera behar da:
- Ekoitzitako produktu eta zerbitzuen balioaren batura.
- Eragile ekonomikoek ekoiztutakoa eta erosteko familiek egindako gastuen batura.
- Biztanleek lortutako errenta guztien batura.
Errentaren Fluxu Zirkularra
Produkzioa, errenta eta gastuen arteko erlazioa adierazten du. Produkzio faktoreei esker, produkzioa jaso, trukean errenta jaso, eta errenta hori gastu bihurtu (erosketak egiterakoan).
BPG: Kontzeptua eta Neurketa
Barne Produktu Gordina (BPG): Jarduera ekonomikoaren emaitza kalkulatzeko gehien erabiltzen den adierazle ekonomikoa da.
Kalkulatzeko 3 metodo daude. Lehenengoa, Merkatu Balioaren araberakoa:
- Merkatu balioaren arabera: Herrialde batek epe zehatz batean ekoiztutako azken ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa da.
- Merkatu Balioa: Heterogeneoak diren ondasun eta zerbitzuak batzeko erabiltzen da. Formula: Prezioa x Kantitatea.
- Azken Produktuak: BPGaren barruan azken ondasunak eta zerbitzuak soilik islatzen dira, bitarteko produktuen balioa saihesteko (balio bikoitza ez kontatzeko).
- Epe Batean Ekoiztutakoak: BPGak epe zehatz batean (normalean urtebetean) ekoiztutakoa neurtzen du.
- Ekonomia Batean, Leku Batean Ekoiztutakoa: Herrialdearen mugen barruan ekoiztutakoa kontuan hartzen da.