Finantza Oinarriak: Inbertsioa, Zorrak eta Interesak

Ekonomia3,6 KB

Inbertsioaren Oinarrizko Kontzeptuak

  • Inbertsioa: Etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.
  • Likidezia: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da.
  • Segurtasuna: Inbertsio orok du espero baino dirua galtzearen arriskua. Arriskua gora, segurtasuna behera, eta alderantziz.
  • Errentagarritasuna: Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarria lortzeko gaitasuna da.

Likideziak eta segurtasunak gora egitean, errentagarritasunak behera egiten du, eta alderantziz.

Inbertsio motak

Akzioak

Enpresa baten jabetza ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.

Dibidenduen banaketa enpresaren egoeraren mende dago. Akzioen merkatu-prezioa burtsan aldatu egiten da.

Errenta finkoko baloreak (Zor Publikoa)

Zor publikoa deritze. Aurrez ezarritako errentagarritasuna ematen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin batean itzultzen dute.

Inbertsioen Arriskua Murrizteko Irizpideak

Inbertsioen arriskua murrizteko bi irizpide nagusiak: dibertsifikazioa eta ratinga.

Dibertsifikazioa

Gure inbertsioen arriskuak murrizteko modurik eraginkorrena da. Dirua arrisku-maila ezberdineko hainbat inbertsio-planetatan banatzea esan nahi du.

Ratinga (Kalifikazioa)

Arriskua kalifikatzeko agentziak enpresek eta herrialdeek jaulkitako finantza-produktuak kalifikatzen dituzten enpresak dira. Errentagarritasuna eta, batez ere, kaudimena hartzen dituzte kontuan.

(Kaudimena: Zorrei aurre egiteko gaitasuna)

Zorra eta Interes Motak

  • Zorra: Oraingo kontsumoari etorkizuneko sarrerei esker aurre egiteko asmoz hartzen den ordainketa-obligazioa da.
  • Interesa: Besteen dirua alokatzearen kostua da. Finkoa edo aldakorra izan daiteke.

Interes motak

  • Interes finkoa: Ez da aldatzen maileguaren iraupen osoan.
  • Interes aldakorra: Igo edo jaitsi egiten da, erreferentzia-tasa bati lotuta dagoelako (normalean, Euriborra).
  • Interes nominala: Maileguaren interes-tasari deritzo. Ehuneko horrek dirua alokatzearen kostua soilik neurtzen du.

UTB (Tasa Baliokide Bakarra)

Mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da, adierazle bakar batean biltzen baititu eragiketaren kostu guztiak.

Mailegu Kontratu Baten Terminoak

Mailegu kontratu batean agertzen diren termino nagusiak:

  • Printzipala
  • Interes nominala
  • Epea
  • Mailegu-emailea
  • Hartzailea
  • UTBa
  • Komisioak eta beste gastu batzuk

Zor Ohikoenak eta Erabilera Kostuak

Zor ohikoenak eta haien erabilera kostuak, txikienetik handienera:

  • Hipoteka mailegua: Txikia
  • Mailegu pertsonalak eta kontsumorakoak: Ertaina
  • Kreditu txartelak: Handia
  • Beste saltoki batzuen txartelak: Ikusi egin behar
  • Banku-kontuko zorpekoak: Oso altua
  • Kreditu azkarrak: Izugarri handiak

Ordainketa Txartelak

Kreditu Txartelak

Aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko, une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere.

Debitu Txartelak

Haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.

Deskargatu

PDF Word HTML