Soldata, osagarriak eta langileen eskubideak
Soldata eta lan-eskubideak
Soldata: definizioa eta egitura
Soldata langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzaz jasotzen dituen ordainsariak dira.
Gauzatan jasotako soldata ezingo da izan inola ere langileak jasotako guztiaren %30 baino gehiago.
Soldataren egitura
Soldataren egitura hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan zehazten da.
Oinarrizko soldata + Soldata-osagarriak + Soldataz kanpoko osagarriak = Soldata gordina
Oinarrizko soldata
Oinarrizko soldata beste ezer kontuan hartu gabe denbora-unitate edo obra-unitate bakoitzerako finkatutako soldataren zatia da.
Soldata-osagarriak
- Pertsonalak: antzinatasuna, titulazioa, eta abar.
- Lanpostuaren araberakoak: gauez egindako lanak, toxikotasuna, nekagarritasuna.
- Gauzazkoak: etxebizitzaren alokairua, aparkalekua, ikastaroak, interesik gabeko maileguak.
- Egoitzarekin lotutakoak: langileari leku jakin batean lana egiteagatik ordaintzeko, baldin eta egoitza han finkatu behar badu (Ceuta, Melilla, Kanariak).
- Enpresaren emaitzen araberakoak: mozkinengatiko paga, produktibitate osagarria.
- Aparteko pagak: langileek eskubidea dute urtean aparteko bi paga jasotzeko; bat, Eguberrian, eta bestea, berriz, hitzarmenean zehaztutako datan, edo enpresaburuak eta langileen ordezkariek adostutakoan. Zenbatekoa hitzarmen kolektiboan zehazten da, baina, hala ere, aparteko pagak 12 hileko soldatetan banatzea erabaki daiteke.
Soldataz kanpoko osagarriak
Soldatatzat hartzen ez diren osagarriak dira, ez baitira lana zuzenean ordaintzeko.
Adibidez:
- Garraio-plusa: langileak lanera joateko garraio publikoa edo pribatua erabiltzean izaten dituen gastuak ordaintzeko da.
- Distantzia-plusa: plus hori ordaintzeko, lantokia hirigunetik zer distantziatara dagoen hartzen da kontuan.
- Lokomozio-gastuak: langileak lanean ari denean batetik bestera joateko dituen gastuak ordaintzeko da. (Kilometroa 0,19 €-an ordaintzen da orokorrean).
- Dietak: langileak lan-arrazoiak direla-eta etxetik kanpo jan edo lo egiteko izaten dituen gastuak ordaintzeko dira. (Espainian etxetik kanpo lo egiteagatik 53,34 €/egun ordaintzen da; atzerrian 91,35 €/egun).
- Lanerako-arroparako plusa: langileak lanposturako arropa egokia erosteko izan ditzakeen gastuak ordaintzeko da.
Sindikatzeko eskubidea
Langile guztiek dute askatasunez sindikatzeko eskubidea, beren interes ekonomikoak eta sozialak sustatzeko eta defendatzeko.
Ez dute sindikatzeko eskubiderik epaileek, magistratuek, fiskalek, indar armatuek eta Guardia Zibilak.
Adibidez: CCOO, UGT, ELA, LAB.
Enpresa komitea
50 langile edo gehiago dituzten enpresetan langileen organo ordezkatzailea da. Enpresa komitea osatzen duten pertsona kopurua langile kopuruaren araberakoa da, gehienez 75 ordezkari arte.
Enpresaburuen elkarteak
Enpresaburuek beren interes sozialak eta ekonomikoak defendatzeko sortzen dituzten elkarteak dira.
Adibidez: CEOE, CEPYME, CEBEK.