Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Dirua, bankuak eta txartelak: Definizioak eta erabilerak

Ekonomia3,32 KB

Dirua: Definizioa eta funtzioak

Dirua: Gizarteak onartu egin dugun truke-bitarteko bat da.

Funtzioak

  • Truke-bitartekoa: Ondasunak ondasunekin trukatzen dira.
  • Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da, eta edukitzaileak bere dirua gorde ahal du. Baina diruak balioa galdu dezake inflazioaren bitartez.
  • Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa, eta horri esker, ondasunen arteko banaketak egin daitezke.

Diru motak

  • Legezko dirua: Billeteak eta txanponak.
  • Banku-dirua: Txartelak.

Banku-kontuak eta eragiketak

Banku-kontuak: Diru-gordailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenak ardatz diren produktua.

  • Kontu korronteak edo aurrezki-kontuak: Ageriko banku-kontuak dira, txekeen bidez eskura daitezke funtsak. Aurrezki-libreta erabiltzen da.
  • Txekea:
...
Jarraitu irakurtzen "Dirua, bankuak eta txartelak: Definizioak eta erabilerak" »

Finantza-azterketa eta oreka: helburuak eta lege nagusiak

Ekonomia2,89 KB

Finantza-azterketa: Helburuak

Finantza-azterketaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Inbertsioen eta finantzaketaren arteko oreka aztertzea.
  • Finantzaketa-iturrien egitura aztertzea.

Horretarako erabiltzen den tresna nagusia balantzea da, eta bertatik ateratzen da informazio guztia. Informazio honekin, maniobra-funtsa eta finantza-ratioak kalkula daitezke enpresaren finantza-egoera sakon aztertzeko.

Finantza-oreka

Enpresaren helburu nagusienetako bat etekinak lortzea da, eta horretarako egitura finantzario egokia izan behar du. Baina enpresa batek egitura finantzario desegokia izan dezake hainbat arrazoirengatik:

  • Kapital gutxi izatea.
  • Autofinantzaketa baxua izatea.
  • Zor handiak izatea.

Egoera hauek enpresaren eta harremana duten inguruko erakundeen...

Jarraitu irakurtzen "Finantza-azterketa eta oreka: helburuak eta lege nagusiak" »

Enpresaren Finantzaketa: Barruko eta Kanpoko Iturriak

Ekonomia2,77 KB

1. Barruko finantzaketa edo autofinantzaketa

Enpresak berak sorturiko baliabideak dira. Abantaila nagusiak finantza-autonomia izatea eta kostu gehigarririk ez izatea dira.

1.1 Amortizazioak

Enpresen ondasun eta instalazioen zahartzeari loturik gordetzen diren fondoak dira. Mantenuzko fondoak dira, enpresaren gaitasun produktiboa gordetzeko balio dutelako.

1.2 Erreserbak

Inbertsio berriak egin eta enpresa hazteko erabiltzen diren fondoak. Bazkideei banatu ez diren irabaziekin lortutako erreserbetatik lortzen dira.

2. Kanpoko finantzaketa

Enpresatik kanpo lortutako baliabideek osatuko dute; beraz, ez dira enpresak sortutakoak.

2.1 Kapitalekoak

Bazkideen ekarpenekin sortuak dira. Baliabide bereziak dira; enpresaren parte izatera pasatzen direnez, ez dira...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantzaketa: Barruko eta Kanpoko Iturriak" »

Enpresaren Finantza-Kudeaketa: Heltze Aroa eta Inbertsioak

Ekonomia2,89 KB

Batezbesteko Heltze Aroa (BHAE eta BHAF)

Batezbesteko Heltze Aro Ekonomikoa (B.H.A.E.): izakinak biltegian sartzen direnetik saldutako produktuak kobratu arte igarotzen den denbora da. Denbora hori jakiteko, hornidura-epea, fabrikazio-epea, salmenta-epea eta kobratze-epea kalkulatu behar dira.

Batezbesteko Heltze Aro Finantzarioa (B.H.A.F.): finantzatu gabeko BHAEren zatia da. Aro hau kalkulatzeko, hornitzaileei ordainketa-epea kendu behar zaio batezbesteko heltze aro ekonomikoari. Hortaz, BHAF enpresak bere kabuz finantzatu behar duen denbora da.

Heltze Aroaren Osagaiak

  • Hornidura-epea: izakinak biltegian sartzen direnetik ekoizpen-prozesuan sartu arte igarotzen den denbora da.
  • Fabrikazio-epea: izakinak ekoizpen-prozesuan sartzen direnetik produktuak
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza-Kudeaketa: Heltze Aroa eta Inbertsioak" »

Ekoizpenaren Oinarriak eta Kontzeptuak

Ekonomia2,98 KB

Ekoizpena

Ekoizpena: Enpresako jardueraren etapa bat. Oinarrizko baliabideak prozesu batean sartu eta emaitza bat lortzea da.

Ekoizpen prozesua: Input → Prozesuaren sekuentzia → Output

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Teknologia: Produktua lortzeko erabiltzen den ekoizpen baliabideen konbinazioa.
  • Berrikuntza Tek: Aldaketa bat lehen aldiz enpresak sartzen duenean.
  • Produk. Berri: Aldaketa, produktu berri bat egitea edo hobetzea.
  • Prozesuaren Berri: Aldaketa, dugun produktua gehiago ekoiztu edo merkeago egitea. Zerbait berria sortu prozesuan.

I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)

  • Ikerketa: Merkatu bati buruzko informazioa bildu eta aztertzea, merkatua hobetzeko.
  • Garapena: Funtzionamenduaren hobekuntza. Produktuak hobetzea produktu gehiago eginez edo produktu
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpenaren Oinarriak eta Kontzeptuak" »

Ekonomia Ariketak: Enplegua, Zerga Politika eta Estatistikak

Ekonomia3,85 KB

1. Ariketa: Egia ala Gezurra?

  • Gezurra. Lan eskarian eragina du.
  • Gezurra. Betetzen ari den funtzioa errenta birbanatzearena da.
  • Gezurra. Estatuaren administrazio zentralak ez.
  • Gezurra. Emakume gehienak estatuaren administrazio zentralak ditu.
  • Gezurra. Sarrerak gastuak baino txikiagoak direnean defizita egongo da, eta zor publikoa aurreko urteetako defizitaren ondorioz estatuak zor duen kantitatea da.
  • Gezurra. Batzuetan ez dira derrigorrezkoak.
  • Gezurra. Zerga zuzena da.
  • Egia. Zergadunek estatuari ordaintzeko erabiltzen duten BPGren zatia da.
  • Gezurra. Jubilatuak ez (biztanleria osoa).
  • Gezurra. Biztanleria aktiboko langabetuei buruzko estatistikak egiten ditu.

2. Ariketa: Enplegu Politiken Neurriak

Eskaintzan eragina duten neurriak

Lan eskaintza murrizteko,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Ariketak: Enplegua, Zerga Politika eta Estatistikak" »

Enplegu, langabezia eta politika ekonomikoak

Ekonomia2,83 KB

Enplegu, langabezia eta politika ekonomikoak

Langabezia frikzionala

Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuek borondatez ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia-mota da.

Urte-sasoiko langabezia

Zenbait jardueratan, urte sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana, eta horregatik sortzen da langabezia mota hori.

Langabezia ziklikoa

Nabarmen igotzen den langabezia-mota da, bereziki ekonomia krisialdietan, eta jaitsi egiten da ekonomia hazkundeko aldietan.

Egiturazko langabezia

Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak ez datozelako bat sortzen den langabezia-mota da.

Enplegu-politika

Herri-administrazioek lan-merkatuan esku hartzeko onartzen dituzten...

Jarraitu irakurtzen "Enplegu, langabezia eta politika ekonomikoak" »

Enpresaren Zikloak eta Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)

Ekonomia3,97 KB

Enpresaren Zikloak

Enpresak inbertsioak egiten ditu etengabe. Enpresa-jarduera bazkideek diru-kopuru bat ematen dutenean hasten da. Enpresak diru horrekin zenbait inbertsio egiten ditu:

  • Ibilgetuko elementuak: Enpresan gutxienez urtebete edo gehiago iraungo dutenak (instalazioak, makineria, ibilgailuak...).
  • Zirkulatzaileko elementuak: Lehengaiak, hornidurak, etab.

Inbertsio hauekin eta langileen kontratazioarekin, enpresak bere jarduera hasten du, eta salmenten zenbatekoa kobratzen duenean, dirua berreskuratzen du. Prozesu hau etengabe errepikatzen da enpresaren bizitza osoan, bi ziklo sortuz: Ziklo Luzea eta Ziklo Laburra.

Ziklo Luzea

Ibilgetuko elementuetan inbertitutako diru-baliabideak amortizazioen bitartez berreskuratzen dira hainbat epealdi...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Zikloak eta Batez Besteko Heltze-Aroa (BBHA)" »

Marketing eta Merkataritza Kontzeptu Garrantzitsuenak

Ekonomia2,58 KB

Marketing eta Merkataritza: Oinarrizko Definizioak

Marketinga

Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoa da (enpresak irabaziak lortzeko helburuarekin).

Merkatua

Premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.

Merkatu Kuota

Enpresak aldi jakin batean egindako produktu zehatz baten salmentak salmenta osoen artean zatituz lortzen den balioa da. Zenbat eta Merkatu kuota handiagoa izan, orduan eta handiagoa da enpresak merkatuan duen eragina.

Lehiakideak

Merkatu berean, produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresak dira.

Merkatu Segmentazioa

Zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile...

Jarraitu irakurtzen "Marketing eta Merkataritza Kontzeptu Garrantzitsuenak" »

Merkatu-egiturak: Sarrera-hesi eta Lehia Perfektua

Ekonomia2,51 KB

Sarrera-hesi nagusiak

Produktu-desberdintzea

Produktuen kalitatea, diseinua edo funtzioak bereziak dira. Produktuak desberdintzea garrantzitsua den merkatu batean sartzeko, inbertsio handiak egin behar dira publizitatean; kontsumitzaileak bereizitasun horretaz ohartzea beharrezkoa da. Bezeroa leial bihurtzean esaten zaio fenomeno horri. Horregatik, merkatuan finkatuta dauden enpresek abantaila dute.

Kapital-inbertsioak

Oso inbertsio handiak egin behar dira. Hori industria-enpresen ezaugarri tipikoa da, makina astunak edo instalazio espezializatuak behar baitituzte ekoizpen-prozesuetan.

Bestelako oztopoak

Produktu jakin bat eskuratzeko esklusibotasuna izatea edo lege-xedapenak ere oztopoak izan daitezke enpresa berriak merkatuan aritzeko.

Irteteko

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu-egiturak: Sarrera-hesi eta Lehia Perfektua" »