Janari lasterra: Ezaugarriak, Arriskuak eta Kritika Soziala
Zer da janari lasterra?
Janari lasterra[1] edo presako janaria[2] (batzuetan azkarra, nazioartean ingelesezko Fast food izenez ezaguna) jatetxe-zerbitzu azkar bat da, non janariaren eskaera eta zerbitzua oso denbora gutxian burutzen diren.
Hala ere, janaria kanpora eraman daiteke eta etxera eramateko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte jatetxe hauek. Horrela, bezeroen errotazio handia eragin eta denbora zein zerbitzu-kostuak murrizten dira, janariaren prezio merkeak ahalbidetuz eta, aldi berean, errentagarritasun handia lortuz.
Kalitatea eta osasunerako arriskuak
Janariaren prestaketa azkarrak produktuak presaka prestatzea edo aurretik denbora luzez prestaturik izatea eskatzen du, janariaren kalitatearen kalterako askotan. Jatetxe hauetako kostuak...