Enplegu, langabezia eta politika ekonomikoak

Ekonomia2,83 KB

Enplegu, langabezia eta politika ekonomikoak

Langabezia frikzionala

Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuek borondatez ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia-mota da.

Urte-sasoiko langabezia

Zenbait jardueratan, urte sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana, eta horregatik sortzen da langabezia mota hori.

Langabezia ziklikoa

Nabarmen igotzen den langabezia-mota da, bereziki ekonomia krisialdietan, eta jaitsi egiten da ekonomia hazkundeko aldietan.

Egiturazko langabezia

Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak ez datozelako bat sortzen den langabezia-mota da.

Enplegu-politika

Herri-administrazioek lan-merkatuan esku hartzeko onartzen dituzten neurriak osatzen dituzte. Bi helburu nagusi ditu: enplegua sortzea eta langabetuak babestea.

Gizarte Segurantza

Erakunde publiko bat da eta langilearen edo haren familiaren premiak asetzeko osasun-laguntza eta gizarte-prestazioak bermatzen ditu. Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izateko, alta eman behar da, eta lan egiten den bitartean hilero kuota batzuk ordaindu.

Merkatuko hutsegiteak

Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte guztientzat gustagarriak ez diren egoerak sortzen dituzte.

Ekonomia ziklikoak

Ekonomia jardueraren gorabeherak dira, eta bertan hedapen-aldiko eta atzeraldi-aldiko faseak txandakatzen dira.

Politika makroekonomikoa

Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa ona bermatzeko baliatzen dituen politikak edo politikak multzoa da.

Zerga-politika

Estatuak finkatutako helburuak lortzeko, sektore publikoak funtsak bilduz (batez ere zergetatik) eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketa -

Estatuaren aurrekontu orokorrak

Dagokion urterako gastuen eta sarreren aurreikuspenen zerrenda xehea da.

Ongizate-Estatua

Estatu-ikuspegi bat da, eta horren arabera, Estatuaren ardura da biztanleriari oinarrizko zenbait eskubide aitortu eta bermatzea; esate baterako, osasun-zerbitzuak eta hezkuntza.

Errentaren birbanaketa

Esaten zaio Estatuak, ekitate-printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzean egiten duen prozesuari.

Ekitate-printzipioa

Printzipio honen arabera, Estatuaren zuzentze-jarduerak ahalbidetzen dituzten gastuak herritar guztien artean, norbere ekonomia-ahalmenaren arabera, finantzatu behar dira.

Deskargatu

PDF Word HTML