Ekoizpenaren Oinarriak eta Kontzeptuak
Ekoizpena
Ekoizpena: Enpresako jardueraren etapa bat. Oinarrizko baliabideak prozesu batean sartu eta emaitza bat lortzea da.
Ekoizpen prozesua: Input → Prozesuaren sekuentzia → Output
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Teknologia: Produktua lortzeko erabiltzen den ekoizpen baliabideen konbinazioa.
- Berrikuntza Tek: Aldaketa bat lehen aldiz enpresak sartzen duenean.
- Produk. Berri: Aldaketa, produktu berri bat egitea edo hobetzea.
- Prozesuaren Berri: Aldaketa, dugun produktua gehiago ekoiztu edo merkeago egitea. Zerbait berria sortu prozesuan.
I+G+B (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza)
- Ikerketa: Merkatu bati buruzko informazioa bildu eta aztertzea, merkatua hobetzeko.
- Garapena: Funtzionamenduaren hobekuntza. Produktuak hobetzea produktu gehiago eginez edo produktu hobeak eginez.
Ekoizpen Funtzioa eta Produktibitatea
Q = F(L, K): Hau Ekoizpen funtzioa da. Langileen (L) eta kapitalaren (K) arabera ekoizpena (Q) lortzea adierazten du. Enpresa batean lortutako produktuaren unitate kantitatea, enpresako ekoizpen baliabideen arabera egongo da baldintzatuta.
Produktibitatea
Produktibitatea: Erabilitako baliabide unitate batekin lortutako ekoizpena. (Formula)
- Enpresaren Produktibitate Osoa: Ekoizpen baliabideetan gastatutako euro bakoitzeko lortutako ekoizpenaren balioa.
Efizientzia
Teknologiaren Efizientzia Teknikoa: (Ekoizpen baliabideen konbinazioa). A teknologia B teknologia baino eraginkorragoa da, bietan baliabide berdinak erabiliz, A-ren ekoizpen maila B-rena baino handiagoa bada.
Efizientzia Ekonomikoa: Teknikoki eraginkorrak direnen artean aukeraketa egiteko erabiltzen den kontzeptua. Teknikoki eraginkorren artean merkeena aukeratuko da. Adibidez: A-ren ekoizpena = B-ren ekoizpena baina A-k baliabide gutxiago behar baditu.
Ekoizpen Kostuak
Ekoizpen Kostua: Enpresako produkzioan erabilitako ekoizpen baliabideengatik ordaindutakoa.
Kostu Motak
- Kostu Finkoak: Enpresako epe laburrerako finkoak diren faktoreen balioa da (lokalaren errenta).
- Kostu Aldakorrak: Ekoizpenaren arabera aldatzen diren faktoreen kostuak dira. Hauek ere epe laburrekoak dira (lana).
- Kostu Zuzenak: Ekoizpen prozesuarekin lotutako kostua (lehengaiak).
- Zeharkako Kostuak: Ekoizpen prozesu edo zenbait produktueri eragiten die. Ezin da esan produktu bakar baten gastuak direnik, eta beste eskapen-irizpide batzuk erabili behar dira (argia).
Errentagarritasun-atalasea: Enpresak behar duen osagaia ekoiztea erostea baino errentagarriagoa izateko gutxienez ekoitzi beharreko osagai kopurua.