Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak
Enpresaren Oinarriak: Kontzeptuak, Egitura eta Motak
Zer da enpresa?
Enpresa oinarrizko ekoizpen-unitatea da. Funtsezko erabakiak hartzen ditu, adibidez, zer ekoitzi eta zer preziotan saldu. Enpresek ahalik eta kostu txikienaz ahalik eta etekin handiena lortzeko aukera emango dien konbinazioa aukeratuko dute. Erabaki horien bidez, enpresek eta familiek elkarrekintzan jarduten dute merkatuan; horren ondorioz, aldatu egiten dira ekoizpenari eta salmenta-prezioari buruzko erabakiak. Aldi berean, enpresek ekoizpen-baliabideen kontratazioa negoziatzen dute familiekin ekoizpen-faktoreen merkatuan. Trukean familiek jasotzen dutenari esker (errentak: soldatak, interesak eta alokairuak), enpresei beren produktuak erosiko dizkiete, eta prozesua berriro hasiko litzateke.
Zer da organigrama bat?
Enpresaren...
Sozietate mota eta kooperatiben ezaugarriak ekonomian
Sozietate mota ezberdinen artean aukeratzeko arrazoi ekonomikoa
Sozietate kolektiboan, bazkideen jardueran esperientzia eta merkataritzako izen ona garrantzizkoa eta erabakiorra izango da. Merkataritzan aritzeko gaitasuna eta enpresa sena dutenek kapitala lortzeko bazkide kapitalista behar dutenean, komanditako sozietateari sorrera ematen diote. Kasu horretan, bazkide komanditarioak ez du parte hartzen jardunbidean eta bere arriskua egindako ekarpenera mugatuko da.
Erantzukizun mugatuko sozietatea
Bestetik, enpresa ertainak bideratzeko, erantzukizun mugatuko sozietateak sortu ziren. Kasu honetan, aldez aurretik mugatzen da bazkideen erantzukizuna.
Sozietate Anonimoa
Industria eta enpresa handiak ustiatzeko, Sozietate Anonimoa da erabilgarriena.
Beste
...Enpresa-motak eta Osagaiak: Sailkapena eta Antolaketa
Enpresa-motak
Jardueraren araberako sailkapena
Jarduera motaren arabera, hiru sektore bereizten dira: lehenengo, bigarren eta hirugarren sektoreak.
Ekoizpen-baliabideen jabetza
Enpresak pribatuak edo publikoak izan daitezke (adibidez, TUVISA eta McDonald's).
Forma juridikoa
Forma juridikoak esan nahi du erakunde batek bere nortasun propioa duela, hura osatzen duten banakoen nortasuna edozein izanda ere.
- Banakako enpresak: Nortasun fisikoa dute.
- Sozietateak: Nortasun juridikoa dute.
Enpresen osagaiak
Kapital-ondasunak
Enpresak bere jarduera egin ahal izateko dauzkan ondasunak dira:
- Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduek osatzen dute (makinak, erremintak, etab.).
- Aktibo korrontea: Aldian-aldian berritzen
Inbertsioen sailkapena eta mailegu-terminoa
Inbertsioen sailkapena
Irizpide hauen arabera sailkatzen dira.
Likidezia
Likidezia: inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da. Likidezia askoko inbertsioak interesgarriak dira, inbertitzaileak dirua eskura erraz izan nahi badu.
Segurtasuna
Segurtasuna: inbertsio orok dauka espero baino gutxiago eskuratzeko arriskua, eta gerta daiteke dirua galtzea ere. Arriskua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seguruagoa da inbertsioa, eta alderantziz.
Errentagarritasuna
Errentagarritasuna: hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
Mailegu kontratuan agertzen diren termino ohikoenak
- Printzipala: mailegatu den diru kantitatea da. Haren gainean kalkulatzen dira maileguaren interesak.
- Maileguaren interes nominala: dirua alokatzearen
Enpresa Planaren Gida: Merkatu, Marketing eta Ekoizpen Estrategiak
B- Merkatu azterketa
Merkatu azterketa gure lehia-esparrua izango den sektorea eta saldu nahi dugun produktuaren edo eman nahi dugun zerbitzuaren merkatua ezagutzen laguntzen digun tresna da.
Alderdi nagusiak:
- Ingurumenaren analisia: Egoera sozioekonomikoa eta biztanleria, baita indarrean dagoen legeria ere aztertzen ditu.
- Sektoreari buruzko alderdi orokorrak: Zer produktu eta zerbitzu osagarri nahiz ordezko eskaintzen diren aztertzen da.
- Bezero potentzialak: Merkatu honetan zehaztu behar da nor diren bezero potentzialak eta zenbateraino diren harkorrak.
- Lehiakideen analisia: Sustatzaileak zer lehiakide izango dituen jakin behar du: indarrak, ahuleziak, kokapena, ezaugarriak...
C- Marketing plana
Azterketa ekonomiko-finantzarioan jasotako fakturazioa...
Enpresa hazkunde eta globalizazio estrategiak
Barne-hazkundea (2)
Barne-hazkundea (2): Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea da.
Espezializazioa
Marketin-estrategiak jarri behar dira martxan gehiago saltzeko. Hauek izan daitezke estrategiaren adibide batzuk:
- Prezioa aldatzea
- Produktuaren edukiontzia aldatzea
- Produktua erakargarriagoa egitea (itxura, packaging)
- Produktuen ezaugarri jakin bat aldatzea
- Produktua merkatuaren beste segmentu batzuetan sartzen saiatzea
Esate baterako, haurrek soilik jaten duten jogurt bat helduek ere jan dezaten lortu dezake enpresa. Estrategia horri espezializazioa deritzo.
Dibertsifikazioa
Aukera hau eginez gero, enpresek, oro har, jatorrizko produktuarekin nolabaiteko lotura duten ondasunak ekoitzi ohi dituzte, produktu osagarriak deritzenak. Izan ere, enpresak jada...
Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoen Gida
Enpresa eta Ekonomia Kontzeptu Gakoak
Merkataritza Erregistroa
Administrazio-erakunde bat da. Enpresa bat sortzean, lehenengo urratsa eskriturak sinatzea da; notarioak horien balioa eta legezkotasuna egiaztatzen ditu. Ondoren, Erregistroan inskribatzen da, publiko egiteko.
Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK)
Prozedura honen bitartez, Gipuzkoako Foru Ogasunak pertsona juridikoei eta nortasun juridikoa duten entitateei zenbaki bana ematen die, zerga-izaera edo zerga-ondorioak dituzten harremanetarako.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ)
Enpresa sortzen denean, JEZ-ean alta eman behar da. Urtero ordaindu beharreko zerga da, enpresaren jardueraren araberakoa.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
Izaera erreala duen zuzeneko tributua da. Gipuzkoako
Enpresa Mota Desberdinen Ezaugarriak (Euskal Testua)
Enpresa Mota Desberdinen Ezaugarriak
Enpresa Indibiduala
- Enpresa Indibiduala: Nortasun fisiko gisa jarduten duen pertsona fisikoa da.
- Enpresaren kontrol osoa eta erantzukizun mugagabea du.
- Ez da gutxieneko kapitalik behar enpresa sortzeko.
- Zergak PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) bidez ordaintzen dira.
- Enpresaren izena jabearen izena da.
Merkataritza Sozietateak
Ondare bat bilduz osatutako sozietate mota da. Nortasun juridikoa dute, eskritura publikoz eratu eta Merkataritza Erregistroan inskribatu behar dira.
Sozietate Pertsonalistak eta Kapitalistak
- Sozietate Kolektiboa (SK):
- Gutxienez bi bazkide.
- Bazkide guztiek kudeaketan parte hartzen dute.
- Erantzukizun mugagabea.
- Ez da gutxieneko kapitalik behar.
- Bazkideen izenak agerian geratzen dira.
Eskaintza eta eskaria: printzipioak eta enpresen formak
G.L:
Eskaintzaren eta eskariaren legea
Kontsumitzaileentzat: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, kantitatearen eskaria gero eta txikiagoa izango da; eta prezioa zenbat eta txikiagoa izan, kantitatearen eskaria handiagoa izango da.
Enpresentzat: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, kantitatearen eskaintza gero eta handiagoa izango da; eta alderantziz, prezioa zenbat eta txikiagoa izan, kantitatearen eskaintza txikiagoa izango da.
Gehiegizko eskaria
Enpresek ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte merkatuan kontsumitzaileen eskaria asetzeko. Behar adineko kopururik ez badago, eskaintzaren prezioak igotzen dira. Etekinak lortzeko itxaropenak bultzatuta, enpresek eskaintza handitzen dute eskaria asetzeko; ondoren, eskaintzak eskaria gainditzen du eta...