DBH mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Marketinaren Oinarriak: Mixa, Produktua eta Prezioa

Ekonomia2,74 KB

Marketina

Marketina enpresa batek kontsumitzailearen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jarduera-multzoa da, irabaziak lortzeko helburuarekin.

Marketin-mixa

Marketin-mixa enpresak kontrola ditzakeen lau elementuak konbinatuz burutzen duen merkataritza-estrategia da.

Produktua

Produktua erosi nahi den oro da, kontsumitzailearen premia bat betetzen duen edozein ondasun edo zerbitzu.

  • Produktu desberdindua: Produktuaren ezaugarri bat edo gehiago aldatuz lortzen den ondasuna da.
  • Marka: Enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzeko xede duen izena, ikurra edo diseinua da. Kontsumitzaile asko markarekiko leialak direnez, marka lege-babesaz erregistratu behar da kopiatzea saihesteko.

Marka-estrategiak

  • Marka bakarra: (Adibidez: Sony)
...
Jarraitu irakurtzen "Marketinaren Oinarriak: Mixa, Produktua eta Prezioa" »

Soldata, osagarriak eta langileen eskubideak

Ekonomia3,26 KB

Soldata eta lan-eskubideak

Soldata: definizioa eta egitura

Soldata langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzaz jasotzen dituen ordainsariak dira.

Gauzatan jasotako soldata ezingo da izan inola ere langileak jasotako guztiaren %30 baino gehiago.

Soldataren egitura

Soldataren egitura hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan zehazten da.

Oinarrizko soldata + Soldata-osagarriak + Soldataz kanpoko osagarriak = Soldata gordina

Oinarrizko soldata

Oinarrizko soldata beste ezer kontuan hartu gabe denbora-unitate edo obra-unitate bakoitzerako finkatutako soldataren zatia da.

Soldata-osagarriak

  • Pertsonalak: antzinatasuna, titulazioa, eta abar.
  • Lanpostuaren araberakoak: gauez egindako lanak, toxikotasuna, nekagarritasuna.
  • Gauzazkoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Soldata, osagarriak eta langileen eskubideak" »

Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia4,31 KB

Ekoizpen-faktoreak

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, enpresak sargaiak edo inputak behar ditu. Ekoizpen-faktoreak deritze, eta hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  • Natura-baliabideak: Naturatik ateratzen diren ondasunak dira; landu daitekeen lurra, ura, mineralak eta energia-baliabideak, besteak beste.

  • Lana: Pertsonak ekoizpen-jardueran egiten duten lan intelektuala edota fisikoa da. Eskulana deritzoguna da.

  • Kapitala: Ekoizpenerako beharrezkoak diren inbertsio-ondasunak dira, hala nola makinak, lokalak, etab.

Agente ekonomikoak

Hiru hauek dira: familiak, enpresak, eta Estatua edo sektore publikoa.

  • Familiak: Zer kontsumitu erabakitzen duten agenteak dira, eta ekoizpen-faktore batzuen jabeak ere bai.

  • Enpresak: Zer ekoitzi eta banatu behar dena erabakitzen

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekonomia eta Enpresa: Oinarrizko Kontzeptuen Gida

Ekonomia2,63 KB

Ekonomia eta Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Efizientzia teknikoa eta ekonomikoa

Efizientzia: Teknologia batek ekoizpen-kantitate jakin bat (ondasun edota zerbitzuak) lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea da. Enpresek mota honetako teknologiak aukeratu behar dituzte lehiakorrak izateko.

Ekonomia-efizientzia: Efizientzia eskaintzen duten teknologien artean merkeena hautatzea da. Kostuak kontuan hartzea oso garrantzitsua da enpresa-ekimenean irabaziak lortu ahal izateko.

2. Enpresaren kostu motak

  • Kostu finkoa: Enpresa oporretan dagoenean edo ekoizpenik ez duenean ordaintzen jarraitu beharreko kostuak dira; adibidez, alokairua.
  • Kostu aldakorra: Produktu-kantitatearekin zuzeneko harremana duena da, adibidez, lehengaiak. Zapata-denda batean,
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Enpresa: Oinarrizko Kontzeptuen Gida" »

Enpresen Sozietate Motak eta Sistema Ekonomikoak

Ekonomia2,86 KB

Enpresak:

Sozietate Anonimoa (SA)

- Edozein enpresa martxan jartzeko, dirua behar da, gutxienez 10.000€.

- Diru ipintzen duten pertsona guztiak jabeak dira eta guztien artean erabakiak hartu.

- Burtsa merkatu bat da non akzioak erosten eta saltzen diren.


Sozietate Mugatuak (SL)

JABE kopuru zehatz bat jartzen da.

- Ezin da edozein jabea izan.

- LANGILEEK eta jabeak pertsona desberdinak dira.


Sozietate Anonimo Laborala (SAL)

AKZIO generalak langileen esku daude.

- Kapital sozialaren erdia baino gehiago langileen eskuetan dago.


Kooperatibak

Kapital soziala osoa langileen esku dago.

- Partizipazioak daude akzioen ordez.

- Langile (sozioak) erabakiak hartzen dituzte.

- 100 langileetik 85 sozioak izan behar dira kooperatiba bat izateko.


Sistema Ekonomikoa

Jarduera...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Sozietate Motak eta Sistema Ekonomikoak" »

Marketina: Produktuaren Kokapena eta Elementuak

Ekonomia2,82 KB

PRODUKTUAREN KOKAPENA

Produktu batek merkatuan duen kokapena produktuaren helburu diren subjektuek produktu horri buruz duten irudia da, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz.

MARKETINA ETA MARKETINAREN ELEMENTUAK

Marketin esaten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari.
Marketin mixak: produktua, prezioa, komunikazioa eta banaketa.

PRODUKTUA

Marketinaren ikuspegitik, erosi nahi den oro da produktua. Produktuaren ezaugarriei buruzko erabakia zenbait alderdiren araberakoa izan daiteke. Hauek dira ohikoenak: kolorea, zaporea eta usaina, diseinua eta forma...
A) MARKA
Enpresak marka erabiltzen du bere produktuak lehiakideen produktuetatik bereizteko. Marka,
...
Jarraitu irakurtzen "Marketina: Produktuaren Kokapena eta Elementuak" »

Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga Espainian

Ekonomia3,93 KB

IKASGAIA: EGOILARRAK EZ DIRENEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA

Establezimendu Iraunkorra

Zer da?

  • Negozioren lekua (lokalak, makinak…). Ez du garrantziarik enpresarena izatea edo ez, errentan hartua egon daitekeelako.
  • Espazioan lekufinkoa.
  • Jarduera hori denboran luzatzea, normalean, sei hilabete baino gehiago.
  • Lekua modu erregularrean erabili behar da.

Adibideak

  • Sukurtsalak, bulegoak, fabrikak, tailerrak, meategiak, etab.
  • Prestakuntza jarduerak ez dira kontsideratzen establezimendu iraunkor bezala (adb, almazenak, erakusketa lekuak, etab).

Establezimendu Iraunkorrik Gabe

Errenta jasotze bakoitza modu banatuan tributatzen da. Hau da, ez da egiten modu unitarioan dena hartu, urte guztikoa. Hemen, eragiketa bakoitzak inputatzen du.

Errenta bakoitzaren arabera,...

Jarraitu irakurtzen "Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga Espainian" »

Ekonomiaren Oinarriak: Jarduera, Faktoreak eta Sektoreak

Ekonomia2,77 KB

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Jarduera Ekonomikoa eta Funtsezko Faseak

Jarduera Ekonomikoa: Pertsonen eta gizarteen beharrak asetzeko gizakiok egiten dugun jarduera multzoa da, ondasunak sortuz edo zerbitzuak emanez gauzatzen dena.

Ekoizpena

Fase honetan enpresek zer ondasun ekoitziko dituzten erabakitzen dute. Ondasunak bi motatakoak izan daitezke:

  • Kontsumo-ondasunak
  • Ekoizpen-ondasunak

Komertzializazioa

Ekoizpenaren ondoren dator. Enpresek ekoitzitako ondasunak kontsumitzaileei hurbiltzeko jarduerak dira. Fase horretan sartzen dira biltegiratze prozesuak, garraioa eta salmenta.

Ekonomia konplexuetan, komertzializazioa bi mailatan egiten da:

  • Handizkako salmenta
  • Txikizkako salmenta

Kontsumoa

Pertsonak ondasunak eta zerbitzuak erosiz beren beharrak asetzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Jarduera, Faktoreak eta Sektoreak" »

BPGaren Kalkulua, Enplegua eta Politika Ekonomikoak

Ekonomia3,18 KB

1. BPG gastuaren bidetik

Barne Produktu Gordina (BPG) merkatu-prezioetan (mp) honela kalkulatzen da:

BPG mp =Familien kontsumoa (K)+ Enpresen inbertsioa (I)+ Gastu publikoa (G)+ Esportazio garbiak (X - N)
KontzeptuaKontsumo pribatuaInbertsio gordinaEskari publikoaEsportazioak - Inportazioak

Eskari motak

Ekonomian bi eskari mota nagusi bereizten ditugu:

  • Barne-eskaria: K + I + G (Herrialde barruko gastua)
  • Kanpo-eskaria: X - N (Kanpo-merkataritzaren saldoa)

2. BPG errentaren bidetik

BPG faktore-kostuetan (fk) ekoizpen-faktoreen ordainsarien batura da:

BPG fk =Soldatak + Alokairuak + Interesak + Enpresa-etekinak + Dirulaguntza ofizialak
Laburtuta:Soldatak + USG (Ustiapen Soberakin Gordina) + Dirulaguntza ofizialak

Merkatu-prezioen eta faktore-kostuen arteko

...
Jarraitu irakurtzen "BPGaren Kalkulua, Enplegua eta Politika Ekonomikoak" »

Enpresaren finantza‑ratioak eta epe laburreko konponbideak

Ekonomia4,28 KB

Finantza-ratioak eta diagnostikoa

Maniobra-fondoa (OG + PEK − AEK): Positiboa denez, ondare garbiak eta pasibo ez korronteak aktibo ez korronte osoa eta aktibo korrontearen zati bat finantzatzen dituzte. Beraz, enpresak dituen epe laburreko zorra ordaindu ahal izango ditu arazorik gabe.

Ibilgetasuna (AEK / (OG + PEK))

Ibilgetasuna: AEK / (OG + PEK). Balioa 1 baino txikiagoa denez, ondare garbiak eta pasibo ez korronteak ibilgetua finantzatzen dute; hori maniobra-fondoa positiboa izatearen ondorioa da.

Zorpetze osoa (PEK + PK) / OG

Zorpetze osoa: PEK + PK / OG. Emaitza egokia da (0,5–1,2) — 1 inguruan onena. Hala dagoenez, enpresa ez da zorpetu egongo.

Autonomi finantzarioa (OG / (PEK + PK))

Autonomi finantzarioa: OG / (PEK + PK). 0,8 eta 1,5...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren finantza‑ratioak eta epe laburreko konponbideak" »