DBH mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Industria Kontzentrazioa eta Hirugarren Sektorea

Ekonomia3,16 KB

Industrien kontzentrazioa

Kontzentrazio horizontala: Sektore bereko enpresak dira, eta zuzendaritza bakarra dute. Adibidez, siderurgiako industria batzuek jokatzen dute horrela.

Kontzentrazio Bertikala: Sektore bereko produktu desberdinak fabrikatzen dituzte enpresak dira, esate baterako ehungintza (harikiak, ehunak, jantziak) eta petrolioaren deribatuen industria (gasolina, plastikoak).

Industria-prozesua

Industria-prozesua lehengaiak eraldatzeko jardueren edo eragiketen multzoa da. Horren emaitza, produktuak zuzen bideratzen dira merkatura (produktu landuak), edo beste industrietarako lehengaia izango dira (produktu erdilanduak). Prozesu horretako oinarrizko unitateak enpresak dira.

Zerbitzuak edo hirugarren sektorea

Bizitza gizartean atseginagoa...

Jarraitu irakurtzen "Industria Kontzentrazioa eta Hirugarren Sektorea" »

Merkatu Egiturak: Monopolioa, Oligopolioa eta Lehia Monopolistikoa

Ekonomia4,04 KB

Merkatu-egiturak ekonomian funtsezkoak dira, eta enpresen portaera eta prezioen finkapena baldintzatzen dituzte. Jarraian, hiru merkatu-mota nagusi aztertuko ditugu: monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolistikoa.

Monopolioa: Merkatu Bakarraren Nagusitasuna

Monopolioa merkatu-egoera bat da, non produktu bakarra dagoen eta enpresak sartzeko zailtasun handiak dauden. Horrek enpresa bakar baten nagusitasuna dakar.

Monopolioa Sortzeko Arrazoiak

  • Ekoizpen-faktoreen kontrola: Enpresa batek erabat kontrolatzea ekoizpen-faktore bat edo ondasun jakin bat ekoizteko oinarrizko lehengaien iturri garrantzitsuenak. Adibidez, herrialde batean dagoen diamante-meategi bakarra kontrolatzen duen enpresa, monopolioa da.
  • Patenteak: Patente bat izateak ere monopolio-
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu Egiturak: Monopolioa, Oligopolioa eta Lehia Monopolistikoa" »

Monopolioa Sortzeko Arrazoiak

Ekonomia1,79 KB

Monopolioa egoera bat da non merkatu batean ondasun edo zerbitzu jakin baten eskaintza bakarra enpresa edo saltzaile bakar batek kontrolatzen duen. Hona hemen monopolioa sortzeko arrazoi nagusiak:

Arrazoi Legalak

Legalak: Monopolioa estatuak enpresa bati ondasun edo zerbitzu jakinaren produkzio, banaketa edo salmenta osoa ematen dionean sortzen da. Adibidez: trenbidea, postazerbitzua, ura...

Arrazoi Teknikoak

Teknikoak: Produkzio handia denean eskalako ekonomiak agertzen badira, eta horiek merkatua guztiz hornitzen badute, berezko monopolioak sortzen dira. Dimentsio horiek lortzen dituen enpresak merkatutik kanporatuko baititu kostu handiagoekin sortzen dituzten guztiak.

Kostu Finko Handiak

Kostu finko handiak: Ondasun edo zerbitzu jakin baten unitatea...

Jarraitu irakurtzen "Monopolioa Sortzeko Arrazoiak" »

Jarduera Ekonomikoa: Ekoizpena, Merkatuak eta Eragileak

Ekonomia4,27 KB

Zer da jarduera ekonomikoa?

Jarduera ekonomikoa gizakiek beren beharrei erantzuteko egiten dituzten jardueren multzoa da. Ondasunak ekoiztea eta zerbitzuak ematea da.

Ekoizpena

Ondasunak ekoiztea baliabide naturalak, teknikak eta lana elkartzea da.

  • Kontsumo ondasunak edo amaierakoak (arropak, altzariak, oinetakoak...) zuzenean erantzuten diete kontsumitzaileen beharrei.
  • Produkzio ondasunak edo bitartekoak kontsumo-ondasunak ekoizteko erabiltzen diren makinak, erremintak...

Merkaturatzea

Ondasun eta zerbitzuen banaketa eta salmenta.

  • Handizkako salmenta: Handizkariek egiten dute. Produktu kantitate handiak erosi eta produktuok beste merkatariei edo enpresa batzuei saltzen dizkiete.
  • Txikizkako salmenta: Txikizkariek egiten dute. Handizkariei kantitate
...
Jarraitu irakurtzen "Jarduera Ekonomikoa: Ekoizpena, Merkatuak eta Eragileak" »

Ekonomia Jarduerak eta Globalizazioaren Eragileak

Ekonomia3,28 KB

Ekonomia Jardueraren Eragileak eta Ekoizpen-Faktoreak

  • Pertsonek ekoitzi egiten dute lan eginez eta kapitala emanez. Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzen dituzte.
  • Enpresek ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, etekin ekonomikoa lortzeko. Soldata bat ordaintzen diete lanaren truke, eta beste enpresa batzuei produktuak eta zerbitzuak erosi.
  • Estatuak herrialdeko ekonomia-jarduera arautzen duten legeak egiten ditu. Zerbitzu publikoak ematen dizkie, eta enpresak sortzen ditu.

Produktuak eta zerbitzuak lortzeko, ekoizpen-faktoreak: natura-baliabideak, kapital fisikoa, giza kapitala, teknologia, ezagutza eta lana.

Munduko Ekonomia Bideratzen Duten Organismoak

  • MB: maileguak eta laguntza ematen dizkie herrialde behartsuei, ekonomiaren hazkundea sustatzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Jarduerak eta Globalizazioaren Eragileak" »

Langabezia eta Enplegu Politikak: Gida Osoa

Ekonomia2,84 KB

Langabezia motak

  • Frikzionala: Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk borondatez ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen da.
  • Urte-sasoikoa: Zenbait jardueretan urteko sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana; horregatik sortzen da langabezia mota hori.
  • Ziklikoa: Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia krisialdian eta jaitsi egiten da ekonomia hazkunde-aldietan.
  • Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia mota hori.

Langabeziaren kausak

  • Langileen ezaugarriak: Askotan espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude, eta beste batzuetan, berriz, gutxiegi, edo lana gaizki banatuta dago. Lan merkatuaren
...
Jarraitu irakurtzen "Langabezia eta Enplegu Politikak: Gida Osoa" »

Dohaintzen eta Inter Vivos Eskualdaketen Zerga: Oinarria eta Egiaztapena

Ekonomia2,43 KB

Inter Vivos Eskualdaketak

15. art. Dohaintzetan eta gainontzeko irabazizko inter vivos eskualdaketa erkagarrietan eskuratutako ondasun eta eskubideen balio errealetik foru arau honetako 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten kargak kenduko dira.

16. art. Dohain emandako edo bestelako irabazizko inter vivos titulu erkagarri baten bidez eskuratutako ondasunen baliotik eskualdatutako ondasunen gainera erortzen diren eskubide errealekin bermatutako zorrak soilik izango dira kengarriak, baldin eta eskuratzaileak bermatutako zorra ordaintzeko beharra bere gain hartu badu eta hori egiaztatu badu. Behar hori eskuratzaileak bereganatu ez balu, ez da kengarria izango zorraren zenbatekoa, nahiz eta zerga ordaintzeko epearen barruan bere...

Jarraitu irakurtzen "Dohaintzen eta Inter Vivos Eskualdaketen Zerga: Oinarria eta Egiaztapena" »

Ondasunen Prezioak eta Merkatuaren Inbestigazioa

Ekonomia2,5 KB

1. Ariketa

A) ¿Por qué sube el precio del aceite?

- Produktuaren ekoizpena behera joan da, orduan kantitate gutxiago ekoizten da, horregatik prezioa igotzen da.

B) Grafikoa

C) Oreka puntua

- Eskariaren eta eskaintzaren kurba bat egiten duen puntua da, erosleak eta saltzaileak ados jartzen dira prezioan eta kantitatean.

D) Eskariaren faktoreak

1- Ondasunaren prezioa.

2- Lotutako ondasunen prezioa: Ondasun osagarriak eta Ordezko ondasunak.

3- Errenta erabilgarria: Behe mailako ondasunak, Ondasun arruntak eta Luxezko ondasunak.

4- Kontsumitzailearen lehentasunak.

E) Esan zein den ondasun osagarria eta zein ordezko ondasuna eta zergatik

- Ondasun osagarria: Aceite de oliva: Ezin da bat kontsumitu bestea kontsumitu gabe.

- Ordezko ondasuna: Aceite de orujo:...

Jarraitu irakurtzen "Ondasunen Prezioak eta Merkatuaren Inbestigazioa" »

Enplegu Politika eta Zergak

Ekonomia3,41 KB

Enplegu Politika

Gobernuak nola sustatzen duen lana ikusi dezakegu.

Bi helburu nagusi ditu: enplegua sortu eta langabetuak babestu.

Politika Aktiboak

Politika sortzeko hartzen diren neurriak

Politika Pasiboa

Langileak babesteko hartzen diren neurriak

Nola Txikitu Langabezia

-Jubilazioa aurreratu

-Formakuntzak eman

-Autonomoei laguntzak eman

Emplegu Estadistika

Biztanleria aktiboaren inkesta (EPA): Enplegu maila neurtu inkesta baten bidez.

Gizarte segurantzako afiliazio zirfak: Erregistratutako kontratuen kopurua eta ezaugarriak kontabilizatzen dira.

Sektore Publikoaren Helburua

Gizartearen ongizate maila altuena lortzea.

Ekonomia Ituna

Euskal autonomia erkidegoaren eta estatuaren arteko finantza eta zerga harremanak arautzen dituen ituna da

Kupoak

Euskal autonomia...

Jarraitu irakurtzen "Enplegu Politika eta Zergak" »

Estatuaren Antolaketa, Ekonomia eta Lana: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia9,87 KB

Estatuaren Antolaketa eta Funtzionamendua

Zer da Estatua?

Estatua: Lurralde bat gobernatzen duen unitate politiko eta administratiboa da.

Lurraldea: Estatu guztiek dute lurralde bat eta hura gobernatzen dute; lurraldeak mugak ditu.

Biztanleria: Estatu baten lurraldean bizi diren pertsonak dira. Estatu demokratikoetan, herritarrek eskubideak eta betebeharrak dituzte.

Estatuaren Funtzioak

  1. Ordena publikoa zaintzea.
  2. Bere lurraldea eta herritarrak babestea.
  3. Nazioarteko harremanak izatea (adibidez, kontsulatuen bidez).
  4. Legeak egitea.
  5. Oinarrizko zerbitzuak ematea (hezkuntza, osasuna, garraioa...).
  6. Ekonomia arautzea.

Ongizate Estatua

Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi-maila hobea izan dezaten eta gizarte-desberdintasunak...

Jarraitu irakurtzen "Estatuaren Antolaketa, Ekonomia eta Lana: Oinarrizko Kontzeptuak" »