Ekonomia eta Enpresa: Oinarrizko Kontzeptuen Gida
Ekonomia eta Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak
1. Efizientzia teknikoa eta ekonomikoa
Efizientzia: Teknologia batek ekoizpen-kantitate jakin bat (ondasun edota zerbitzuak) lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea da. Enpresek mota honetako teknologiak aukeratu behar dituzte lehiakorrak izateko.
Ekonomia-efizientzia: Efizientzia eskaintzen duten teknologien artean merkeena hautatzea da. Kostuak kontuan hartzea oso garrantzitsua da enpresa-ekimenean irabaziak lortu ahal izateko.
2. Enpresaren kostu motak
- Kostu finkoa: Enpresa oporretan dagoenean edo ekoizpenik ez duenean ordaintzen jarraitu beharreko kostuak dira; adibidez, alokairua.
- Kostu aldakorra: Produktu-kantitatearekin zuzeneko harremana duena da, adibidez, lehengaiak. Zapata-denda batean, zapata asko egiten badituzte, lehengai gehiago erosi beharko dute; aldiz, gutxiago egiten badituzte, lehengai gutxiago beharko dute.
3. Merkatua eta Errentaren Fluxua
Oreka-prezioa: Merkatua egonkortzen duen prezioari esaten zaio. Hau da, kontsumitzaileen (erosleak) eta enpresen (saltzaileak) asmoek bat egiten duten puntua eta biek adosten duten prezioa.
Errentaren fluxu zirkularra: Enpresen eta familien arteko ondasun eta errenten truke-erlazioen multzoa da. Trukea merkatuetan egiten da, eta sektore publikoak prozesu guztia arautzeaz gain, bertan parte hartzen du.
4. Enpresa-ingurunea
Ingurune orokorra: Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira; adibidez: kultura, politika, ekonomia, legeak eta teknologia, eta abar.
Ingurune espezifikoa: Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira, sektoreko lehiarekin zerikusia dutenak: lehiakideak, bezeroak eta hornitzaileak, adibidez.
5. Finantzaketa eta Zerga-sistema
Erreserbak: Enpresaren aurrezkiak dira. Etekinetatik hartzen dira eta enpresan geratzen dira inbertsio berriak finantzatzeko eta hazkundean laguntzeko.
Mailegua: Enpresen jarduera finantzatzeko jasotzen den dirua da. Interesak, epeak eta hitzartutako baldintzak kontuan hartuta itzulketak egin behar dira. Dirua aldi bakarrean lortzen da eta interes-tasa denboran zehar alda daiteke.
Tributua: Zerga ere esaten zaio. Diru-sarrera publiko nagusia da, herritarrek nahitaez ordaindu beharrekoa. Ordainketa honen truke ez dago kontraprestazio zuzenik, baina diru hau ongizateko hainbat eskubide finantzatzeko erabiltzen da.