DBH mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Enpresa Zuzendaritzaren Funtzioak eta Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,16 KB

Enpresa Zuzendaritzaren Funtzio Nagusiak

Enpresa baten zuzendaritzak funtsezko lau funtzio ditu, erakundearen arrakasta bermatzeko ezinbestekoak direnak.

Plangintza funtzioa

Plangintza egitea helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea da.

Antolakuntza funtzioa

Enpresako kide bakoitzaren zereginak, erantzukizunak eta aginte-maila zehazteko egitura diseinatzea da, enpresako arlo guztien arteko erlazioa ordenatzeko.

Kudeaketa funtzioa

Ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzen da.

Kontrol funtzioa

Guztia plangintzan aurreikusi bezala gauzatzen dela egiaztatzea da, bai helburu orokorrei dagokienez, bai azpihelburu zehatzei dagokienez.

Zuzendaritzako Beste Kontzeptu

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Zuzendaritzaren Funtzioak eta Oinarrizko Kontzeptuak" »

Garapen Adierazleak eta Ongizatea: BPG, GGI eta Gehiago

Ekonomia2,95 KB

Garapen eta Ongizate Adierazle Nagusiak

Jarraian, garapen ekonomikoa eta giza ongizatea neurtzeko erabiltzen diren adierazle nagusien definizioak aurkituko dituzu:

AdierazleaDefinizioa
Barne Produktu Gordina (BPG)Herrialde baten guztizko diru-sarrerak, produktu eta zerbitzuen balioari atzerritik jasotako dirua gehituta eta nazioarteko dolarretara trukatutako zerga garbiak salbu.
Per capita BPGHerrialdearen BPG herrialdeko biztanle-kopuruarekin zatituta lortzen da.
Alfabetatze-indizeaIrakurtzeko eta idazteko gai diren 15 urtetik gorako biztanleen ehunekoa.
Bizi-itxaropenaHaur jaioberri batek bizitzea espero den urte-kopurua.
Haurren heriotza-tasaUrtea bete baino lehen hiltzen diren haurren kopurua, 1.000 jaiotzeko.
Giza Garapenaren Indizea (GGI)Indize
...
Jarraitu irakurtzen "Garapen Adierazleak eta Ongizatea: BPG, GGI eta Gehiago" »

Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Eskasia eta Ekoizpena

Ekonomia3,19 KB

1. Premia Ekonomikoak

Premia: Behar bat zerbaiten faltaren sentzazioa eta hura asetzeko nahia da.

  • Lehen mailakoak: Biziraupenarekin edo garapen pertsonalarekin zuzenean lotutakoak.
  • Bigarren mailakoak: Ongizatea handitzen dute eta garaiaren edo kulturaren arabera aldatzen dira.

Faktoreak

Premia motak sailkatzeko hainbat faktore hartzen dira kontuan:

  1. Urritasuna:
    • Askeak: Premiak asetzeko adinako kantitatean daudenak (airea eta izarren argia).
    • Ekonomikoak: Ez dagoena denon premiak asetzeko adinako kantitatean (hegazkinak, mugikorrak).
  2. Eraldaketa-maila:
    • Tartekoa: Eraldatu egin behar diren helburu dutenak premia ase aurretik (autoko pieza bat).
    • Amarierakoa: Erabiltzeko prest daudenean.
  3. Eskuragarritasuna:
    • Publikoa: Pertsona guztiak erabili dezaketenak (parkeak)
...
Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko Kontzeptu Ekonomikoak: Premia, Eskasia eta Ekoizpena" »

Hedapen txartela

Ekonomia4,18 KB

Noiz bukatzen da salerosketa prozesua? Salerosketa prozezuan, saltzaileak erosleari ondasun bat entregatzen dio eta gero erosleak prezio bat ordainduko dio. Erosleak, saltzailearen faktura jasotzen duenean, ordainketa egin ondoren, prozesua bukatu egingo da.

Nola ordaindu diezaioke erosleak saltzaileari? Efektiboan edo ordainketa atzeratua.

Salerozketa guztiak eskudiruz ordaindu daitezke?Ez. Legearen arabera, ezin izango da 2.500€ edo gehiago den zenbateko salerosketa ordaindu, baldin eta eragiketan enpresari batek parte hartzen badu.

Errenbolso kontrako ordainketa moduan, esan abantailak eta desabantailak:Abantailak dira eroslearentzat ez dago arriskurik. Ondasuna etxean txekeatu eta gero ordaintzen bait du.Eta desabantailak dira saltzaileak...

Jarraitu irakurtzen "Hedapen txartela" »

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia2,28 KB

Ekonomia: Beharra falta zaigun zerbait asetzeko nahia da. Ondasunak edo zerbitzuak beharrak asetzen dituztenak dira.

Baliabideak eta Beharra: Ekonomia gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonek dugun moduaz arduratzen da.

Ekonomia-eskasia: Pertsonen beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez izatearen sentsazioa da.

Aukeratzeko Beharra

Pertsonak gara aukeratzeko arduradunak; egunero hartzen diren milioika erabaki daude. Erabaki-hartzaileen edo ekonomia-eragileen hiru multzo bereizten dira:

  • Familiak
  • Enpresak
  • Sektore publikoa

Aukerarik onena, gehien asetzen edo ongizate handiena ematen digunaren alde egiten dugu, gure lehentasunak eta diru-bitartekoak kontuan hartuta. Ondorioak daude: kostuaz edukitzeaz gain, konplikazioak...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Garatzen ari diren herrialdeen arazo nagusiak eta ondorioak

Ekonomia2,7 KB

2.

Ondare kolonialaren garrantzia

Garatzen ari diren herrialde gehienak Europako potentzien koloniak izan ziren.

  • Haien ekonomiak atzeratuta zeuden. Europako potentziek kolonietan lehengaiak eta langile merkeak soilik bilatzen zituzten. Industria gutxi zegoen, eta biztanleei oinarrizko zerbitzuak ez zitzaizkien ematen.
  • Era berean, estatu berriek arazo politiko larriak izan zituzten. Ustelkeria orokorra eta egonkortasun politiko eza gertatu ziren; horren ondorioz sortu ziren gerra zibilak eta gatazka armatuak.

Desfase teknologikoa

Desfase teknologikoak ondorio larriak dakartza; teknologia propioaren faltak berdintasunak gero eta handiagoak egiten ditu.

Teknologia propiorik ez izateak eragiten du haien ekoizpenaren zati handi bat zaharkituta egotea;...

Jarraitu irakurtzen "Garatzen ari diren herrialdeen arazo nagusiak eta ondorioak" »

Inflazioaren eraginak, KPIa eta diruaren prezioa

Ekonomia6,56 KB

Inflazioaren ondorioak

Inflazioaren ondorioak: Inflazio handiak bi ondorio nagusi ditu; batetik, erosteko ahalmena galtzen da, bestetik, ziurgabetasuna sortzen du.

Erosteko ahalmena galtzea

Erosteko ahalmena galtzea: Diru-kantitate batekin eros daitekeenari esaten zaio erosteko ahalmena. Prezioek gure diru-sarrerek baino azkarrago egin badute gora, erosteko ahalmena galduko dugu, bai eta bizi-kalitatea ere.

Ziurgabetasuna

Ziurgabetasuna: Prezioak etengabe aldatzen badira, familiek eta enpresek ez dute beharrezko informaziorik izaten zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi jakiteko. Ezin bada jakin zer produkturi eta ekoizpen faktoreri eragingo dion inflazioak, eta espero zutenaren eta errealitatearen arteko arriskua badago, ziurgabetasuna nagusituko...

Jarraitu irakurtzen "Inflazioaren eraginak, KPIa eta diruaren prezioa" »

Kanpo Merkataritzaren Ezaugarriak, Oztopoak eta Dibisak

Ekonomia3,17 KB

Kanpo Merkataritzaren Berezitasunak

  • Librea da, baina batzuetan debekatu egiten dute.
  • Distantzia handiak daude, eta horrek garraio-kostuak dakartza.
  • Moneta desberdinak erabiltzen dira (diru-trukea).

Merkataritzaren Zergatiak

  • Produktua leku batzuetan bakarrik lor daiteke.
  • Produktu asko leku askotan daude, baina beste batzuetan merkeagoak dira.
  • Teknologia: ezagutzaren aldetik aldeak daude.
  • Lehiakortasun-abantaila: kasu batzuetan, produktu bat ekoizteko baliabideak aproposagoak dira estatu batzuetan ekoizteko (espezializazioa).

Merkataritzarako Oztopoak

Oztopo motak:

  • Debekapena: Kasu honetan, estatu batekiko merkataritza debekatu egiten da. Oso egoera arraroa da hau, eta indarrean egotekotan, zigor politikoak izaten dira kausa. Adibidez: Ipar Korean edo Iranen.
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpo Merkataritzaren Ezaugarriak, Oztopoak eta Dibisak" »

Finantza-bitartekariak eta Espainiako Bankuaren funtzioak

Ekonomia3,54 KB

Finantza-bitartekariak: Definizioa eta motak

Aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritza egiten espezializatutako erakundeak dira. Bi mota nagusi daude:

  • Bankariak: Adibidez, banku pribatuak eta aurrezki-kutxak. Bitartekari horiek ordainketa-bitartekotzat onartzen diren finantza-produktuak eskaintzen dituzte. Oharra: Banku-gordailuak ordainketa-bitartekotzat baliatzen dira, txekeak, txartelak edo transferentziak erabiliz.
  • Ez-bankariak: Adibidez, aseguru-etxeak eta leasing-enpresak. Bitartekari horiek eskaintzen dituzten finantza-produktuak, aurrekoak ez bezala, ez dira baliagarriak diru edo antzeko bitarteko gisa.

Finantza-bitartekari bankarioak Espainian

Espainian, finantza-bitartekari bankario hauek daude: banku pribatuak, aurrezki-kutxak...

Jarraitu irakurtzen "Finantza-bitartekariak eta Espainiako Bankuaren funtzioak" »

Finantza Oinarriak: Inbertsioa, Zorrak eta Interesak

Ekonomia3,6 KB

Inbertsioaren Oinarrizko Kontzeptuak

  • Inbertsioa: Etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.
  • Likidezia: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da.
  • Segurtasuna: Inbertsio orok du espero baino dirua galtzearen arriskua. Arriskua gora, segurtasuna behera, eta alderantziz.
  • Errentagarritasuna: Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarria lortzeko gaitasuna da.

Likideziak eta segurtasunak gora egitean, errentagarritasunak behera egiten du, eta alderantziz.

Inbertsio motak

Akzioak

Enpresa baten jabetza ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.

Dibidenduen banaketa enpresaren egoeraren mende dago. Akzioen merkatu-prezioa burtsan aldatu egiten...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Oinarriak: Inbertsioa, Zorrak eta Interesak" »