Marketina: Produktuaren Kokapena eta Elementuak
PRODUKTUAREN KOKAPENA
Produktu batek merkatuan duen kokapena produktuaren helburu diren subjektuek produktu horri buruz duten irudia da, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz.
MARKETINA ETA MARKETINAREN ELEMENTUAK
Marketin esaten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari.
Marketin mixak: produktua, prezioa, komunikazioa eta banaketa.
PRODUKTUA
Marketinaren ikuspegitik, erosi nahi den oro da produktua. Produktuaren ezaugarriei buruzko erabakia zenbait alderdiren araberakoa izan daiteke. Hauek dira ohikoenak: kolorea, zaporea eta usaina, diseinua eta forma...
A) MARKA
Enpresak marka erabiltzen du bere produktuak lehiakideen produktuetatik bereizteko. Marka, termino bat, ikur bat, edota horien guztien konbinazioa da.
PREZIOA
Ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dio diru kantitatea.
SUSTAPENA
Enpresak bere produktua merkatuan ezagutarazteko, enpresaren irudia indartzeko edota salmentak handitzeko asmoz, jendea produktua erostera bultzatzeko helburua lortzeko erabiltzen dituen baliabideei esaten zaio.
A) PUBLIZITATEA
Enpresa batek mezu bat zabaltzea kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz da publizitatea.
B) SALMENTEN SUSTAPENA
Produktu baten salmentak handitzeko helburuz, enpresak denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoari deritzo.
C) SALMENTA PERTSONALA
Salmenta pertsonalaren xedea da bezeroa informatzea, erakartzea eta konbentzitzea produktu bat eros dezan.
D) HARREMAN PUBLIKOAK
Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edota horri eusteko egiten dituen jarduera guztiak dira.
E) PUBLIZITATEA
Enpresa bati edo beste erakunde publiko edo pribatu bati buruzko informazioa ematen duen sustapen-tresna bat da.
F) MERCHANDISINGA
Salmenta-puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoari esaten zaio.
Teknikak: kartelak erabiltzea, produktu baten kokapena, produktuen kantitatea, produktuak multzotan aurkeztea.
BANAKETA
Banaketa-politikaren bidez lortzen da produktua leku eta une egokian egotea kontsumitzaileak erosi ahal izan dezan.
1. Produktuaren biltegiratzea. Enpresak aldi hori ahalik eta txikiena izan dadin saiatu behar du.
2. Banaketa fisikoa. Produktua garraiatzea da.
3. Fakturazio eta kobrantza. Marketin-politika egoki batean, bezeroei fakturak kobratzea ere aintzat hartu behar da.