Zergak eta Zergapenak: Zerga Sistema Publikoa
Tasak: erakunde publiko bati emandako diru-prestazioak zerbitzu publiko baten truke (unibertsitate publiko bateko matrikula…) Kontribuzio bereziak: obra publikoei esker ondasunek izandako balio- handitzea zergapetzen du (argiztapen-sistema, urbanizazio-lanak…)Zergak: kontraprestazio zuzenik gabe administrazio publikoei ordainketak. Zergak diru-sarrera publikoen zenbateko handiena dira. Bi mota bereiziko ditugu: Zuzenak: pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituzte, bai etekina lortu dutelako bai beren jabetzako ondasun bat erabiltzeagatik.Zeharkakoak: pertsonen ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute, bai eta ondasunen eta eskubideen eskualdatzeak ere.Zergen elementuak: Zergapeko egitatea: ordainduko dugun zirkunstantzia da (errenta bat lortzea, ondasun bat erostea…) Zerga-oinarria: zerga-tasa aplikatuko zaion kantitatea (fakturaren guztirakoa, zergapekoaren guztirako errenta…) Oinarri likidagarria: zerga-oinarriari legeak ezartzen duen kopurua kenduta ateratzen den zenbatekoa. Zerga-tasa: ordaintzeko ehunekoa. Zerga proportzionala bada, zerga-tasa bakarra da (adibidez, BEZ). Zerga progresiboa bada, zerga-oinarria zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa izango da tasa (esate baterako, PFEZ). Zerga-kuota: oinarriari zerga-tasa ezarrita ateratzen den kopurua. Zerga-zorra: ordaindu beharreko kopurua da. Zerga-kuotari kenkariak kenduta edo errekarguak gehituta ateratzen da. a) Lanaren etekinak (besteren konturako lanarenak). Diru-sarreretan soldata, langabezia-subsidio… sartuko dira, eta gastuetan gizarte segurantzako
kotizazioak. b) Kapital higiezinaren errendimenduak (etxebizitzenak). Diru-sarrerak izango dira etxeen edo lokalen alokairu zenbatekoak, eta gastuak izango dira maileguen interesak esaterako. c) Kapital higigarriaren errendimenduak (banku-interesak eta enpresa-akzioen dibidenduak)d) Jarduera ekonomikoen errendimenduak (norberaren konturakoak). Bi erregimen daude: zuzeneko zenbatespeneko erregimena, jardueraren etekina kalkulatzeko diru-sarrerak ken gastuak egiten da; zenbatespen objektiboko erregimena, zenbatespenhori egiteko, kontuan hartzen dira jardueraren ezaugarriak eta parametro objektibo batzuk neurtzen dira (hala nola, eragiketen bolumena, langile kopurua, lokalen azalera).e) Ondarearen irabazi eta galerak (etxebizitza bat edo akzioak saltzean). Kontsumoaren gaineko zeharkako zerga. Ondasun eta zerbitzuen transakzioetan aplikatzen da, eta azken erabiltzaile edo kontsumitzaileek ordaintzen dute. BEZaren zenbatekoa salgaiaren edo zerbitzuaren balioaren portzentaje bat da. Zenbait ondasun eta zerbitzutan ez duzu BEZarik ordaindu behar (adibidez, hezkuntzan edoosasungintzan).