Inflazioa, Dirua eta Finantza Aktiboak: Azterketa Ekonomikoa

Ekonomia3,95 KB

Inflazioaren Kausak eta Ondorioak

Inflazioaren Kausak

Eskariak eragindako inflazioa: Eskariak gainditzen duenean, prezioak gora egiten dute. Bi ikuspegi:

Ikuspegi Keynesiarra

Eskariaren igoerak ekonomiaren ekoizpen-gaitasuna gainditzen duenean sortzen da inflazioa.

Ikuspegi Monetarista

Diru-kantitatea ekoizpena baino gehiago handitzean sortzen da inflazioa (gauza berdinak erosteko diru gehiago badago, garestitu egingo dira).

Kostuek eragindako inflazioa: Enpresen ekoizpen-kostuak igotzen badira, produktuak garestiago saldu behar dira mozkinak mantentzeko.

Egitura ekonomikoak sortutako inflazioa: Merkatuetan lehiarik ez dagoenean, prezioak garestiagoak dira.

Inflazioaren Ondorioak

Erosteko ahalmenaren murrizpena: Prezioek gora eginez gero, diru berarekin gauza gutxiago eros daitezke.

Nazioarteko lehiakortasunaren galera: Gure produktuak atzerrikoen aldean erlatiboki garestiagoak izango dira.

Epe luzerako inbertsioen murrizpena: Inflazioak sortzen duen ziurgabetasunaren ondorioz, inbertsioak murrizten dira.

Inflazioak inflazio gehiago sortzen du: Inflazioa badago, langileek soldata handiagoak eskatuko dituzte beraien erosteko ahalmena mantentzeko, kostuak igo eta inflazioa areagotuz.

Errentaren banaketa distortsionatzen du: Inflazioaren ondorioak larriagoak dira biztanleria-talde batzuetan, adibidez, pentsiodunak.

Diruaren Definizioa eta Funtzioak

Dirua, onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da.

Diruaren Funtzioak

  • Truke-bitartekoa: Ondasun eta zerbitzuen truke edo zorrak ordaintzeko ematen da.
  • Kontu-unitatea: Gauzen balioa zehaztu eta alderaketak egiteko erabiltzen da.
  • Balio-gordailua: Aberastasuna gordetzeko (aurrezteko) erabili daiteke.

Diruaren Bilakaera Historikoa

Trukea

Ondasunak elkartrukatzea da, dirua erabili gabe.

Arazoak

  • Trukatzaileen beharrizanak bateratu beharra.
  • Ondasunen balioa zehazteko zailtasunak.
  • Zatigarriak ez diren ondasunak.

Salgai-dirua

Truke-baliabide bezala erabiltzen diren ondasunak dira, berezko balioa dutenak: adibidez, gatza.

Ondasun bat diru bezala erabiltzeko:

  • Urria izan behar.
  • Balio egonkorrekoa.
  • Eskuz aldatzeko erraza.
  • Unitate txiki berdinetan zatigarria.

Arazoa

Balio elkartruke bakoitzean neurtu beharra.

Metalezko dirua

Herrialde bakoitzeko urrezko edo zilarrezko txanponak. Estatuaren zigiluak bere balioa bermatzen du.

Arazoa

Garraiatzeko arriskua.

Paper-dirua

Urregileek urrezko txanponak gordetzen zituzten, trukean ziurtagiriak emanez. Erosotasunagatik urre-gordailuak ez ziren erreklamatzen eta ziurtagirien erabilera orokortu zen.

Arazoa

Gordetzeko urrearen balioa gainditzen zuten eta jendeak konfiantza galdu.

Diru fiduziarioa

Estatuak bere gain hartu zuen dirua jaulkitzearen ardura eta hasieran urre-gordailuekin babesten zuten bere balioa.

Diruaren Ezaugarriak

  • Berez txanpon eta billeteek ez zuten baliorik (ez dira merkantzia).
  • Dirua ez da urretan bihurgarria.
  • Diruaren balioa orokorrean onartua izango denaren konfiantzan oinarritzen da.
  • Legezko-dirua (estatuek jaulkitakoa) eta banku-dirua (bankuek sortutakoa) bereiztu.

Finantza-aktiboak

Finantza-aktiboak errenta bat jasotzeko eskubidea ematen duten finantza-produktuak dira.

Errenta finkoa

Epe jakin batean aurretiaz ezaguna den interes finko bat ordaintzen duten aktiboak dira. Epea bukatzean inbertitutako dirua berreskuratzen da.

Errenta aldakorra

Errentagarritasun aldakorra eskaintzen duten aktiboak dira. Adibidez, akzioak.

Deskargatu

PDF Word HTML