Finantza eta Enpresa Glosarioa
Definizioak
- Estrategia:
- Helburu jakin batzuk lortzeko ekintza-plan orokorra.
- Enpresa:
- Ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpen-unitate ekonomikoa.
- Marketina:
- Etekina lortzeko helburuarekin, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa.
- Errenta:
- Bazkide batek akzioak edukitzeagatik, bai salmentagatik bai dibidenduengatik, lortzen dituen irabaziak.
- Merkatu-kuota:
- Enpresa baten salmentak eurotan sektorekiko konparatuta eta ehunekotan neurtuta.
- Bazkide:
- Sozietate batean eskubideak eta betebeharrak hartu dituen pertsona fisiko edo juridikoa, kapital ekarpenak eginez, etorkizunean etekin ekonomikoak lortzeko helburuarekin.
- Fakturazioa:
- Sektoreko diru-sarrerak.
- Errentagarritasuna:
- Interesak sortzeko duen ahalmena adierazten du. Errenta finkoko balorea bada, interesa aldez aurretik dakigu eta ez da aldatzen. Baina errenta aldakorreko titulua bada, enpresaren egoeraren arabera aldatuko da.
- Arriskua:
- Zor duena ez ordaintzeko probabilitatea adierazten du. Epearen eta jaulkitzailearen bermearen araberakoa da.
- Likidezia:
- Eskudirutan edo legezko diru bihurtzeko erraztasuna adierazten du.
- Merkataritza-kreditua:
- Hornitzaileekin finantzaketa, erosketak eskudirutan ez ordaintzeagatik.
- Efektu-deskontua:
- Banketxeak bezeroek zor dizutena aurreratzen dizu, komisioa kenduz. Banketxeak, bezeroak ez badio ordaintzen, zuri eskatuko dizu hasierako zenbatekoa.
- Factoring:
- "Factor" enpresari gure zorrak saltzen dizkiogu. Horrek dirua aurreratzen dizu eta ez-ordainduak bere esku geratzen dira.
- Confirming:
- Kreditu-erakundeek enpresei hornitzaile nazionalei egin beharreko ordainketak kudeatzeko eskaintzen dieten finantza-zerbitzua.
- Maileguak:
- Itzuli beharko den dirua, interesak ordainduz. Ibilgetua erosteko.
- Jesapenak:
- Zenbateko handiko mailegua tituluetan banatuta. Partikularrei eskatzen dizkiete maileguak. Enpresak dirua eta dagozkion interesak itzuliko ditu.
- Leasing:
- Aktibo ez-korronteko elementu baten alokairua. Kontratuaren amaieran erosteko aukera egongo da.
- Renting:
- Ondasun higigarriak alokatzean datza. Amaitzean, ez du erosteko aukerarik. Renting enpresak asegurua eta mantentzea ordainduko ditu.