Merkatu Egitura: Lehia Perfektua, Monopolioa, Oligopolioa eta Monopolio Lehia

Ekonomia5,86 KB

MERKATUAREN EGITURA

Merkatuetan enpresen artean dagoen lehia-mailaren arabera 4 merkatu mota bereiz daitezke:

  • Lehia Perfektua: Oso antzekoak diren ondasunak saltzen dituzten enpresa ugari.
  • Monopolioa: Enpresa bakarra dago merkatuan.
  • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuk bakarrik daude.
  • Monopolio Lehia: Enpresa asko, baina produktu bereiztuak saltzen.

LEHIA PERFEKTUA

Eredu hau merkatuen funtzionamenduaren adierazpen teoriko ideala da, baina errealitatean oso gutxitan ematen da.

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile kopuru handia: enpresek banak ez dute merkatu botererik eta ezin dute merkatu-prezioan eragin, prezio onartzaileak dira.
  • Produktu homogeneoa: enpresek saldutako produktuak oso antzekoak dira.
  • Merkatu irekia: ekoizleentzat ez dago merkatuan sartzeko ez irteteko oztoporik.
  • Merkatu gardena: saltzaile zein erosleek informazio guztia dute prezio, kalitate, kostu eta abarrei buruz.

FUNTZIONAMENDUA

Prezioa merkatuan finkatzen da eskaria eta eskaintzaren arabera. Enpresek prezio hori onartu behar dute. Lehiak enpresak eraginkorrak izatera behartzen ditu: kostuak eta prezioak minimoak izango dira, eta kontsumitzailea irabazten irteten da. Epe luzean enpresek ez dute aparteko mozkin ez galeriarik izango: mozkina lortzen badira, enpresa gehiago sartuko dira merkatuan, eskaintza handitzean prezioa jaitsi eta mozkinak desagertuko dira.

MONOPOLIOA

Enpresa bakar batek produktu baten eskaintza kontrolatzen duenean ematen den merkatu eredua da.

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile bakarra: enpresak erabateko merkatu boterea du nahi duen prezioa ezartzeko, ez dago lehiarik.
  • Produktu bakarra: ez dago ordezkorik.
  • Sarrera hesiak: merkatuan enpresa berriak sartzeko oztopo handiak izaten dira: ekonomikoak, legalak.

Monopolioan lehia perfektuko egoeran baino kantitate txikiagoa ekoizten da eta prezioa garestiagoa izaten da, kontsumitzailea kaltetuz. Gainera monopolistak pizgarri gutxiago ditu eraginkorra izateko. Horregatik monopolioen sorrera legez debekatzen da sarritan.

MONOPOLIOEN SORRERA ARRAZOIAK

  • Baliabide baten kontrol esklusiboa: produktua ekoizteko ezinbestekoa den lehengaia edo teknologiaren jabe izatea.
  • Monopolio naturala: jarduera batzuetan hasierako inbertsio handien beharra dagoenean, eraginkorragoa da enpresa bakar bat egotea asko egotea baino.
  • Legezko monopolioak: legeak monopolioak dira. Kasu desberdinak eman daitezke:
    • Estatuaren monopolioak: estatuak eskaintzen du produktua monopolio erregimenean.
    • Patenteak: asmakizun bat esklusiboki merkaturatzeko eskubidea da.
    • Administrazio emakida kontzesio: estatuak enpresa pribatu bati esleitzen dio zerbitzu baten prestazioa.

OLIGOPOLIOA

Euren artean elkarmenpekoak diren enpresa gutxi batzuk produktu baten eskaintza kontrolatzen duten merkatu eredua da. Hainbat sektoretan ematen dira: gasolindegiak, energia...

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile gutxi batzuk: enpresa bakoitzak merkatuaren zati esanguratsu bat du, eta merkatu botere nahikoa.
  • Eskaintzen diren produktuak homogeneoak edo bereiztuak izan daitezke.
  • Sarrera hesiak: merkatuan enpresa berriak sartzeko oztopoak egoten dira.
  • Elkarmenpekotasuna: enpresa baten erabakiek besteetan eragina dute.

FUNTZIONAMENDUA

Enpresen elkarreragin maila altua denez, baliteke enpresa oligopolistek elkarren artean lehiatzea merkatua bereganatzeko, edo lehiatzea saihestea.

KONKLUSIORIK GABEKO LEHIA
  • Aurrea hartzeko merkataritza politikak: lehiakideen jokaera igartzen saiatzea, norberaren erabakiak hartu aurretik.
  • Prezio gerrak: prezioak jaitsi, eta sarrerak igo, besteek prezioak jaitsi, sarrerak igotzeko eta azkenean guztien sarrerak jaitsi.
  • Prezioen lidertza: nagusitasunezko posizioan dagoen enpresak prezioa eta bestelako baldintzak zehaztu. Gainerakoek hori imitatu.
KONKLUSIO LEHIARIK EZ
  • Prezioa alde batera utzita lehiatzea: prezioa adostu eta lehia diseinuan, kalitatean edo beste faktoreen inguruan izaten da.
  • Merkatu banaketa: zati berdinetan edo geografia-eremuka. Ekoizpen kuotak ere ados daitezke.

MONOPOLIO LEHIA

Euren produktuak bereizten dituzten enpresa asko lehiatzen diren merkatu eredua da, produktu bereiztu horren monopolistak dira.

EZAUGARRIAK

  • Saltzaile asko: enpresa bakoitzaren merkatu boterea bere produktuaren bereizketa mailaren araberakoa izango da.
  • Produktu bereiztua: produktuak ordezko ez perfektuak dira, hau da, beharrizan berdina bete arren ezaugarri bereizleak dituzte.
  • Sarrera hesiak: merkatuan enpresa berriak sartzeko oztopoak egon daitezke.

FUNTZIONAMENDUA

Gaur egun ekoizle gehienak euren produktuak lehiakideenetatik bereizten saiatzen dira. Bereizketa hori hainbat faktoretan oinarritu daiteke:

  • Prezioa: lehiakideek baino baxuagoak.
  • Kalitatea: lehiakideek baino hobe.
  • Marka: produktuaren izenaren ospea.
  • Kokapena: kontsumitzaileengandik hurbil egotea.
  • Publizitatea: ezagutzera emateko egindako inbertsioa.
  • Diseinua eta esklusibotasuna.
  • Beste batzuk: saldu osteko zerbitzua, ingurugiroarekiko ardura...

Deskargatu

PDF Word HTML