Stocken Kudeaketa eta Biltegien Kontrola: Gida Osoa

Ekonomia3,83 KB

Stocka eta Izakinen Kudeaketa

Stocka: Erabilia izateko zain dagoen material pilatua da. Helburua bezeroen beharrei aurre egitea da, atzerapenik sortu gabe.

Izakinen edo stockaren kudeaketa: Enpresaren eta bezeroen beharrei aurre egiteko beharrezkoak diren stock-maila egokiak ezartzeko erabiltzen diren teknika ezberdinak dira.

Zergatik da garrantzitsua stocka kudeatzea?

Stocka beharrezkoa da bezeroen beharrei erantzuteko. Izakin-gabeziak arazo teknikoak eta ekonomikoak eragiten ditu.

Zergatik optimizatu? Stock-maila bat mantentzeak kostu handia dakar enpresarentzat; beraz, ezinbestekoa da optimizazioa.

Biltegi motak

  • Lehengaiena
  • Bukaturiko produktuena
  • Azpimultzona
  • Bufferra
  • Erremintena
  • Aldagaiena

Kudeaketa egokia ez egitearen ondorioak

Izakin-kudeaketa egokia egiten ez bada, honako arazoak sor daitezke:

  • Izakinak galdu edo hondatzea.
  • Eskaera behar den unean ez egitea.
  • Eskatutako kopurua egokia ez izatea.
  • Izakin-kopurua ez ezagutzea.

Izakinen balorazioa

Sarreren balorazioa

Biltegiko sarrerak erosketa-prezioan baloratuko ditugu: Fakturako gastua + ondasun hori biltegian kokatu arteko gastu gehigarri guztiak.

Irteeren eta amaierako izakinen balorazioa

Hiru metodo nagusi erabiltzen dira: FIFO, LIFO eta BBPH (Batez Besteko Prezio Ponderatua).

Kudeaketa-indizeak

  • Rotazio-indizea: Denboraldi jakin batean izakinak zenbat aldiz berritu diren neurtzen du.
  • Kobertura-indizea: Erosketa berririk egin gabe, unean dagoen stock-maila kontsumitzeko behar den denbora adierazten du.

Lote ekonomikoa (Q0)

Sortzen diren kostuak minimoak diren eta biltegiaren funtzionamendu egokia bermatzen duen aldi bakoitzean eskatu beharreko izakin-kopurua da.

  • Cl (Eskaera-kostua): Produktu-lote baten ekoizpen- edo erosketa-kostua da.
  • Cs (Biltegiratze-kostua): Biltegiko kostu guztien emaitza da.
  • N: Eskaera-kopurua / t: Denbora / CT: Kostu totala / Q: Unitateak.

T0 bera / Q0 gora / N gora

Stocka kudeatzeko ereduak

Kopuru finkoa eta denboraldi aldakorra

Kopuru jakin bat eskatzea du helburu. Izakinei dagokien puntu bat hartu eta bertara iristean, agindu bat eman eta eskaera egiten da, betiere segurtasun-izakinak edukiz. Balio horri eskaera-puntua (P) deritzo.

Formula: Eskaera-puntua = (Batez besteko kontsumoa * Hornidura-aldia) + Segurtasun-stocka

Kopuru aldakorra eta denboraldi finkoa

Enpresa askok izakin-maila finko bat planteatzen dute produktu bakoitzarentzat; hau da, onena den izakin-kopurua definitzen dute, esperientzian oinarrituta. Kasu honetan, aldian-aldian (denboraldi jakin bat igarotzean) eskaera egiten da, baina kopurua aldakorra da, maila finkora iristeko behar dena eskatuz.

Maximoak eta minimoak

Kudeaketa-eredu honen helburua produktu baten izakin-maila maximo eta minimo baten artean mantentzea da. Eredu nahiko sinplea da eta garrantzi handiegirik ez duten produktuekin erabiltzen da.

Industriako jokabidea: Pareto analisia (ABC)

Ez da logikoa kudeaketa hori produktu guztiei garrantzi bera emanez egitea. Beraz, produktuak sailkatu eta garrantzitsuenak direnei lehentasunezko tratamendua eman behar zaie, kontrol-sistema zehatz baten bidez.

Pareto metodoa:

  • A taldea: Balioaren %80.
  • B taldea: Balioaren %80-95 artean.
  • C taldea: Balioaren %95-100 artean.

Deskargatu

PDF Word HTML