Produktuen Sailkapena: Kontsumo eta Industria Produktuak

Ekonomia2,38 KB

Produktu eta Zerbitzuen Sailkapena

Produktuak eta zerbitzuak funtsezko bi kategoriatan sailkatzen dira, zein kontsumitzaile-motak erabiltzen dituen kontuan hartuta:

  • Kontsumo-produktuak
  • Industria-produktuak

Kontsumo-produktuak

Azken kontsumitzaileak bere kontsumorako erosten dituen produktuak dira.

Kontsumo-produktuen artean daude:

  • Komenentziazko produktuak
  • Alderapeneko produktuak
  • Espezialitateko produktuak
  • Bilatzen ez diren produktuak

Komenentziazko produktuak

Kontsumitzaileek sarritan, berehala eta alderatzeko edo erosteko ahaleginik txikienarekin erosten dituzten kontsumo-produktuak.

Prezio merkeak izan ohi dituzte eta salmenta-toki askotan egoten dira presente, kontsumitzaileek behar dituztenean eskuragarri izan ditzaten.

Alderapeneko produktuak

Kontsumo-ondasunak. Horiek aukeratzeko eta erosteko prozesuan, bezeroak alderatu egiten ditu egokitasunaren, kalitatearen, prezioaren eta estiloaren irizpideak kontuan hartuta.

Denbora gehiago eskaintzen zaie informazioa bildu, alderatu eta erosteko erabakia hartzerakoan. Adibidez: altzariak, arropa, hoteletako zerbitzuak, etxetresna elektrikoak…

Espezialitateko produktuak

Ezaugarri edo marka bereziak dituzten kontsumo-produktuak, bakarrak; kontsumitzaile-talde jakin bat horiek erosteko ahalegin berezia egiteko prest dago.

Adibideak: marka zehatzak eta auto-motak, argazki-ekipo garestiak, diseinuko arropa eta osasun- edo lege-zerbitzu adituak. Normalean, erosleek ez dituzte espezialitateko produktuak alderatzen.

Bilatzen ez diren produktuak

Kontsumitzaileak ezagutzen ez dituen kontsumo-produktuak edo, ezagutu arren, normalean erosteko asmorik ez dituztenak.

Adibideak: bizitza-aseguruak edo aldez aurretik pentsatutako ehorzketa-zerbitzuak. Berez ezaugarriengatik, bilatzen ez diren produktuek publizitate asko, banakako salmenta eta marketineko bestelako ahalegin gehigarriak behar dituzte.

Industria-produktuak

Gizabanakoek edo erakundeek erosten dituzten produktuak, ondorengo ekoizpen-prozesuan erabiltzeko edo negozioak egiteko.

Erakundeak, Pertsonak, Tokiak eta Ideiak

Azken urteetan, produktu kontzeptua zabaldu egin da, marketineko beste eskaintza batzuk ere sartzeko: erakundeak, pertsonak, tokiak eta ideiak.

Deskargatu

PDF Word HTML