Zerga-politika eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Ekonomia3,57 KB

1. Zerga-politika

Zerga-politika: Sektore publikoak sarrera publikoak bilduz eta birbanatuz egiten duen jarduera da, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

1.2. Egonkortzaile automatikoak

MotaAzalpena
Zerga proportzionalakZerga-tasa beti berdina da. Esate baterako, SZ (Sozietateen gaineko Zerga) eta BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga).
Zerga progresiboakZerga-tasak gora egiten du errenta-mailak gora egin ahala. Adibidez: PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga).
Gizarte-kotizazioakLangileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira; horren truke, gizarte-babesa ematen zaie.
Langabezia-prestazioakLangabezia dagoenean, Estatuak ematen dituen dirulaguntzak dira.

1.3. Zerga-politika motak

  • Hedatzailea: Denak gora egiten du, zergak izan ezik.
  • Murriztailea: Denak behera egiten du, zergak izan ezik.

2. Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Herrialde batek Estatuaren jarduketen, planen eta finantziazio-iturrien arabera egiten dituen gastu- eta sarrera-aurreikuspenak dira.

2.1. Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak

Gastu motaAzalpenaAdibideak
Gastu arruntakGizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu duten gastu orokorrak dira.Osasungintza, hezkuntza eta justizia.
Inbertsio-gastuakHerrialdeari laguntzen dioten gastuak dira.Errepideak, ospitaleak eta aireportuak.
Transferentziak eta dirulaguntzakZergen bidez Estatuak egiten dituen bi gastu publiko mota dira: transferentzia (pertsona bati) eta dirulaguntza (enpresa bati).Transferentziak: Bekak eta pentsioak.
Dirulaguntzak: Enpresak eta lanpostuak sortzeko.

2.2. Estatuko aurrekontu orokorretako sarrera publikoak

  • Gizarte-kotizazioak
  • Tributuak

Zergak eta Tasak

ZERGAK
Administrazio publikoek exijitutako ordainketak dira.
TASAK
Erabiltzaileari onura zuzena ematen dion zerbitzu publikoari ezartzen zaizkio. Adibidez: erakusketa baten sarrera.
Zuzeneako zergak
Norberak irabazten duenari ezartzen zaizkio.
Zeharkako zergak
Ondasun batzuei ezartzen zaizkie. Adibidez: BEZa.
OZPFEZSZOEZ / EJDZBEZZB
PartikularreiPertsona izateagatikEnpresentzatPartikular batek beste bati erositako ondasunetanOndasun guztietanOndasun jakin batzuei (adib. tabakoa)

2.3. Errentaren birbanaketa

Ekitate-printzipioa: Estatuak lagundu diezaiela gutxiago dutenei, gehiago dutenei baino.

Errentaren birbanaketa: Ekitate-printzipioan oinarrituz, Estatuak egiten dituen laguntza ekonomikoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML