Makroekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Adierazleak

Ekonomia2,55 KB

Barne Produktu Gordina (BPGd) eta Kontabilitatea

BPGd (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean denboraldi batean (eskuarki, urtebete izan ohi da) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtuta.

BPGdmp (BPGd merkatu-preziotan): Familia-kontsumoa + enpresa-inbertsioa + gastu publikoa + esportazio garbiak (esportazioak - inportazioak).

Deflaktatzea: Inflazioak magnitude-balio batean duen eragina kentzea da; hau da, balio nominaleko BPGda balio errealetara pasatzea, dagokion urteko prezioez baloratuz.

Kontabilitate Nazionala: Herrialde baten barnean, aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoari deritzo.

Merkatuaren Indarrak eta Eskari Agregatua

Merkatuaren barne-indarrak: Herrialde bateko ekonomia-eragileen portaeraren araberakoak dira, eta eskaintza eta eskari agregatuaren joko askean adierazten dira.

Prezioen batez besteko maila: Ekonomia bateko ondasunen eta zerbitzuen prezioen batez besteko haztatuari deritzogu.

Eskari agregatua: Ekonomia batean, prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoak eta atzerritarrek ekonomia horretan egiten duten gastu osoari deritzo.

Aurrezkia, Inbertsioa eta Kontsumoa

Aurrezteko joera marjinala: Kontsumitzen ez dena aurreztu egiten denez, aurrezteko joera marjinalak pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat gehiago aurrezten duten adieraziko du.

Inbertitzea: Zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak (kapital-ondasunak) eskuratzea da; alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea.

Kontsumitzeko joera marjinala: Pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat ondasun eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dituzten neurtzen du.

Inbertsioaren biderkatzailea: Inbertsioa handitzean ekonomiak oro har izaten duen errenta-hazkundeari deritzo.

Eskaintza Agregatua eta Oreka Makroekonomikoa

Eskaintza agregatua: Enpresek, batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan, saltzeko prest leudekeen ekoizpen-kantitatea adierazten du.

Oreka makroekonomikoa: Faktore hauen elkarrekintzaren orotarako emaitza izango da: merkatuaren barne-indarren, Gobernuaren ekonomia-politikaren eta merkatuaren kanpoko nahaste kontrolaezin eta iragarrezinen elkarrekintzarena.

Deskargatu

PDF Word HTML