DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Mirenen Patu Tragikoa: Maitasuna eta Galera Berrotan

Latina3,57 KB

Gertatutako guztiaren ondoren, Ana, erotuta, begirada galdua duela eta panpina zahar batekin jolasten ibiltzen da egun osoan.

Miguel eta Mirenen Hasierako Harremana

Miguel gero eta atseginagoa da Mirenekin, eta Miren gero eta maiteminduago dago berarekin. Mutilaren gurasoak konturatu gabe hitz egiten dute bi gazteek. Gainera, Migelek joan-etorriak egiten ditu Madrilera, medikuntza ikasten ari delako, nahiz eta berari benetan gustatzen zitzaiona marraztea zen. Miguel Mirenen sentimenduez baliatzen da eta nahi duenerako erabiltzen du. Miren asko tristetzen da Miguel Madrilera itzultzen denean, eta are gehiago bere gutunak erantzuten ez dituenean.

Marta eta Mirenen Egoera Zaila

Egun batean, Marta (Mirenen haurtzaroko laguna) Berrotan agertzen da,...

Jarraitu irakurtzen "Mirenen Patu Tragikoa: Maitasuna eta Galera Berrotan" »

Merkataritza Ikerketaren 7 Etapa Nagusiak

Psikologia eta soziologia2,68 KB

Merkataritza Ikerketaren Etapak

1. Hasierako Egoera Aztertu

  • Merkataritza-problema edo aukera bat onartuz hasten da ikerketa-lana.
  • Ikerketaren zatirik garrantzitsuena problemaren definizioa da.
  • Erabakitzaileek zehatz-mehatz deskribatu beharko dute zein problemari aurkitu nahi dioten erantzuna.
  • Lehen etapa honetan, ikertzaileak eta zuzendariak lehenengo kontaktua izango dute ikerketaren edukia finkatzeko.

Ikerketa Esploratzailea

Ikerketa esploratzailearen helburua arazoa hobeto ulertzea da, eta honako jarduerak izan ditzake:

  • Bigarren mailako datuak lortzea.
  • Erabakiak hartzen dituzten edo ideiak eman ditzaketen pertsonekin elkarrizketak egitea.
  • Gaia ezagutzen dutenekin edo gaian adituak direnekin elkarrizketak egitea.
  • Antzeko egoerak aztertzea.

Ikerketa motibatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Ikerketaren 7 Etapa Nagusiak" »

Industriaren Sailkapena eta Egoera: EB, Espainia eta EAE

Geografia2,86 KB

Industria Moten Sailkapena

Oinarrizko industriak

Lehengaiak naturatik hartu eta produktu erdilanduak ekoizten dituzte. Beste industria batzuen lehengaiak izango dira produktu horiek:

  • Siderurgikoa
  • Metalgintza
  • Oinarrizko kimika (petrokimika)
  • Zementu industria

Ekipo-ondasunen industria

Oinarrizko industriek ekoitzitako produktu erdilanduekin, produktuak ekoizten dituzte beste enpresa batzuentzat:

  • Makinak eta motorrak
  • Garraiorako ekipoak eta materiala
  • Eraikuntzarako materiala

Kontsumo ondasunen industriak

Zuzenean saltokietan eros daitezkeen kontsumo produktuak ekoizten dituzte:

  • Elikagaigintza
  • Ehungintza
  • Automobilgintza
  • Kontsumorako elektronika
  • Kimika arina
  • Altzarigintza

Industria Europar Batasunean (EB)

  • Industria-potentzia nagusietako bat da.
  • EBko herrialdeek merkatu
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Sailkapena eta Egoera: EB, Espainia eta EAE" »

Alemania Nazia: Nazismoaren Gorakada eta Diktadura

Historia2,28 KB

Alemania Nazia: Depresio Handia eta Nazismoaren Gorakada

1929tik 1932ra bitarteko Depresio Handia kolpe izugarria izan zen Alemaniarentzat, eta horrek nazismoa boterera bultzatu zuen.

Nazismoaren hastapenak

Alemaniako Langileen Alderdia sortu zen, eta bertan lanean aritu zen Adolf Hitler. 1920an, 25 puntuko programa bat landu eta alderdiaren izena aldatu zuten: Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista (NSDAP). Urte horretan bertan, indarkeria erabiltzen zuen SA talde paramilitarra sortu zuten.

Programan bi ideia nagusitu ziren:

  • Diktadura nazionalista indartsua ezartzea, Alemaniaren aurkariak desagerrarazteko.
  • Alemaniar guztiak Alemania handi batean biltzea, arraza arioaren garapena ziurtatuko zuen bizi-espazioa (Lebensraum) eratuz.

1923an...

Jarraitu irakurtzen "Alemania Nazia: Nazismoaren Gorakada eta Diktadura" »

Zirkulazio-aparatua: Bihotz-zikloa eta Gaixotasunak

Biologia2,49 KB

Bihotz-zikloa

  1. Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bultzatzen dute; bentrikuluak odolez betetzen dira.
  2. Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, odola aurikuletara itzul ez dadin.
  3. Diastole aurikularra eta bentrikularra: Aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira, baina arterietako odola ez da atzera itzultzen. Aurikulak odolez betetzen dira eta bentrikuluak betetzen hasten dira.

Zirkulazio bikoitza

Birika-zirkulazioa

Eskuineko bentrikulutik irteten da. Bentrikuluak birika-arterian zehar ponpatzen du odola. Adar bakoitza birika batera doa. Adar horiek gero eta gehiago adarkatzen dira birika-albeoloetara iritsi arte, eta hantxe egiten da gas-trukea. Zain-kapilarrek oxigenoan aberatsa den odola biltzen dute...

Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Bihotz-zikloa eta Gaixotasunak" »

XIX. mendeko gizartea, emantzipazioa eta Espainiako politika

Historia5,47 KB

XIX. mendearen bigarren erdiko gizartea

Hiri-bizitza landakoari nagusitzen zitzaion, eta osaera berezia zuen:

  • Burgesia eta noblezia: Talde hauek elkar hartu zuten; burgesia iraultzailea klase kontserbadore bihurtu zen.
  • Erdi-mailako klaseak: Hiriak haztean, zerbitzuen sektorea hazi zen. Horrela, sektore horrekin lotura zuten erdi-mailako klaseek indarra hartu zuten, eta horrek goi- eta behe-mailako klasekoen arteko tentsioak baretzen zituen.
  • Nekazariak eta proletarioak: Nekazarien taldea murriztu zen, eta proletarioena hazten ari zen. Langile-klaseak osatzen zuen Britainia Handiko biztanleriaren ia erdia.

Ongizate-estatua

Gizonezkoen sufragio unibertsala zabaltzen ari zen, eta estatua biztanleriaren ongizateaz arduratzen hasi zen, sozialismoa geratzeko...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko gizartea, emantzipazioa eta Espainiako politika" »

Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoaren Berrezarpena

Historia2,54 KB

Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoaren Berrezarpena

1813ko abenduan, Napoleonek Europako erdialdean bildu behar izan zituen tropa guztiak. Espainiako Independentzia Gerran izandako porrot militarren aurrean bakearen beharraz jabeturik, Valençayko Itunaren bidez bakea eskaini zion Fernando VII.ari eta aldi berean Espainiako koroa itzuli zion.

Erregeak, Espainiara heldu zenean, bere aldeko laguntzak baloratu zituen. Egoerak animatu zuen Fernando VII.a azken erabakia hartzera. Beste faktore bat ere egon zen: Bonaparteren abdikazioa, honek inbasio frantsesa baztertzen zuelako.

Azkenean, Fernando VII.ak agintea zuen erakundeari (Gorteek onarturiko erregentzia taldeari) aurre egin zion. Ez zuen 1812ko Konstituzioa zin egin eta maiatzaren 4an...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoaren Berrezarpena" »

Marxismoa eta anarkismoa

Historia3,61 KB

8-LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA

fabriketan milaka lan egitea lagungarria, haiek lan-baldintza hobeak nahi zituzten eta hori hobetzeko [saiatu] ekintza kolektiboak egin. 2ideologia.. Sozialismoa eta anarkismoa.

-langile mugimenduaren hastapenak--langile mugimendua -}soldatapeko langileek beren lan- eta politika-egoerak hobetzeko eginiko ekintzen multzoa. Hasieran langileak fabriketako makinak izorratzen hasi, bizi- eta lan-baldintza txarren aurka egiteko. Mugimendu hau ludismoa. Lehen garaietan. Langileak debekatu interesak defendatzeko elkartzeak eratzea. Elkartzeko-eskubidea britaina habian aitortu 1824 ean eta europako gainerako herrialdeetan XIX.Mendan aitortu . Geroztik sindikatuak sortu. Langileen prezio-tresna nagusia greba, lan baldintza...

Jarraitu irakurtzen "Marxismoa eta anarkismoa" »

Pertsiarren Manifestua eta Espainiako Liberalismoaren Gatazka

Historia3,14 KB

1. Testuaren analisia eta testuingurua

Testua lehen mailako iturrikoa da, gertakarien garaikoa baita. Gainera, izaera politikoa du, edukia politikarekin zuzenean lotuta dagoelako. Testu kolektiboa da: Gorteetako 69 diputatuk (Cádizen 300 bat diputatu ziren guztira) idatzi zioten manifestu hau Fernando VII.a erregeari; beraz, hartzailea pribatua da. Helburua erregeak 1812ko konstituzioa ez zin egitea da, Antzinako Erregimenarekin jarraitu nahi zutelako. 1814ko apirilaren 12an idatzi zioten, Espainiako Independentzia Gerra bukatu eta erregea Espainiara itzuli zenean.

2. Pertsiarren Manifestuaren edukia

Testuaren lehen paragrafoak Fernando VII.a Espainiatik kanpo egon zen sei urteak antzinako pertsiarren ohitura batekin alderatzen ditu, euren erregea...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua eta Espainiako Liberalismoaren Gatazka" »

Nekazaritza-sistemak eta paisaiak: Ezaugarri nagusiak

Geografia2,73 KB

Nekazaritza-paisaia eta habitatak

Paisaia: Nekazaritza-jarduerek ingurune naturala aldatzen dutenean, nekazaritza-paisaiak sortzen dira. Paisaia guztiek jendea bizi den eremua eta lantzen den eremua dauzkate.

Jendetzatzea: Nekazaritza-populazioa espazioan banatzen den modua da:

  • Sakabanatua: Nekazarien etxebizitzak elkarren artetik bananduta daude eta laborantza-lurrez inguratuta daude.
  • Elkarretaratua: Etxeak herrietan elkartzen dira.
  • Tartekatua: Etxebizitzak eta nekazaritza-eraikinak biltzen ditu.

Habitatak: Etxebizitzak eta nekazaritza-eraikinak biltzen dituen multzoa da.

Laborantza eta lurzoruaren kudeaketa

Laborantza-aniztasuna:

  • Monolaborantza: Lursailak laborantza bakarra lantzeko erabiltzen dira.
  • Polilaborantza: Hainbat laborantza lantzen dira.

Landareek

...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza-sistemak eta paisaiak: Ezaugarri nagusiak" »