Industriaren Sailkapena eta Egoera: EB, Espainia eta EAE

Geografia2,86 KB

Industria Moten Sailkapena

Oinarrizko industriak

Lehengaiak naturatik hartu eta produktu erdilanduak ekoizten dituzte. Beste industria batzuen lehengaiak izango dira produktu horiek:

  • Siderurgikoa
  • Metalgintza
  • Oinarrizko kimika (petrokimika)
  • Zementu industria

Ekipo-ondasunen industria

Oinarrizko industriek ekoitzitako produktu erdilanduekin, produktuak ekoizten dituzte beste enpresa batzuentzat:

  • Makinak eta motorrak
  • Garraiorako ekipoak eta materiala
  • Eraikuntzarako materiala

Kontsumo ondasunen industriak

Zuzenean saltokietan eros daitezkeen kontsumo produktuak ekoizten dituzte:

  • Elikagaigintza
  • Ehungintza
  • Automobilgintza
  • Kontsumorako elektronika
  • Kimika arina
  • Altzarigintza

Industria Europar Batasunean (EB)

  • Industria-potentzia nagusietako bat da.
  • EBko herrialdeek merkatu garrantzitsua bermatzen dute beren produktuetarako.
  • Industriak %25eko ekarpena egin dio BPGari.
  • Biztanleria aktiboaren %22,1ek jarduten du bertan, baina ehunekoa jaisten ari da.
  • Alemania da EBko herrialderik industrializatuena. Atzetik Erresuma Batua, Frantzia eta Italia daude.
  • Ekialdeko Europako herrialdeetan industriak garrantzi handia du ekonomian eta enpleguan. Mendebaldeko Europako fabrika asko herrialde horietara mugitu dira (Txekiar Errepublikara, Hungariara...).

Erronkak

  • Gehiago inbertitu ikerketan eta berrikuntzan (I+G).
  • Enpresa ertain eta txikiei finantzaketarako erraztasunak eman.
  • Energia gutxiago kontsumitu eta ingurumen-kutsadura murriztu.

Industria Espainian

  • 2007an hasitako munduko ekonomia-krisiak eragin handia izan zuen.
  • 2013an biztanleria aktiboaren %13k egiten zuen lan industrian eta %6k eraikuntzan.
  • Industriak BPGaren %16,1 ekarri zuen eta eraikuntzak %5,2.
  • Katalunia, Madril, EAE eta Valentzia dira industrializatuenak.
  • Ekoizpen-balio handieneko industriak elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak dira.

Industria EAEn

  • Euskadik ekonomia-krisiak izan ditu, azkena 2008tik 2014ra bitartean.
  • Sektore kaltetuenak industria astuna eta ontzigintza izan dira.
  • Inbertsio handiak egiten dira I+Gn (ikerketa eta garapena).
  • Garrantzi handiko sektoreak automobilgintza eta makina-erreminta dira.
  • Azken hamarkadetan, kanpo-merkataritza garatu da eta ekoizpenaren zatirik handiena esportatu egiten da (Txinara, Mexikora...).
  • EAEko industria hirien inguruetan biltzen da.
  • Multinazionalek fabrikak dituzten arren, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi.

Deskargatu

PDF Word HTML