Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena
Lehen sektoreko jarduera nagusiak
- Laborantza: Lurra lantzen du barazkiak lortzeko. Elikagaiak, animalientzako bazka edo industriarako lehengaiak lortzen dira.
- Abeltzaintza: Animaliak hazten ditu gizakion aprobetxamendurako. Elikagaiak eta industriarako lehengaiak lortzen dira.
- Baso-ustiapena: Basoen aprobetxamenduan oinarritzen da: elikagaiak eta industria batzuetarako materialak lortzen dira.
Nekazaritzan eragina duten faktore fisikoak
Klima
Landare bakoitzak eguzki-ordu zehatz bat behar du. Nekazaritza ezinezkoa da -0 ºC-tik beherako eta +45 ºC-tik gorako tenperaturak dituzten zonetan, edota haize oso hotzak edo beroak dituztenetan. Landare bakoitza klima zehatz batzuetara egokitzen da.
Erliebea
Nekazaritza ordokietan edo haranetan egiten da batez...