XIX. mendeko gizartea, emantzipazioa eta Espainiako politika
XIX. mendearen bigarren erdiko gizartea
Hiri-bizitza landakoari nagusitzen zitzaion, eta osaera berezia zuen:
- Burgesia eta noblezia: Talde hauek elkar hartu zuten; burgesia iraultzailea klase kontserbadore bihurtu zen.
- Erdi-mailako klaseak: Hiriak haztean, zerbitzuen sektorea hazi zen. Horrela, sektore horrekin lotura zuten erdi-mailako klaseek indarra hartu zuten, eta horrek goi- eta behe-mailako klasekoen arteko tentsioak baretzen zituen.
- Nekazariak eta proletarioak: Nekazarien taldea murriztu zen, eta proletarioena hazten ari zen. Langile-klaseak osatzen zuen Britainia Handiko biztanleriaren ia erdia.
Ongizate-estatua
Gizonezkoen sufragio unibertsala zabaltzen ari zen, eta estatua biztanleriaren ongizateaz arduratzen hasi zen, sozialismoa geratzeko eta iraultzarik ez gertatzeko. Derrigorrezko hezkuntzaren legeak eta gaixotasunerako zein zahartzarorako aseguru-sistemak egin ziren. Osasun publikoan eta hirigintzan egindako aurrerapenei esker, langileen auzoetako baldintzak hobetu ziren.
Langileen mugimendua eta nazioarteko elkarteak
| Lehenengo Internazionala | Bigarren Internazionala |
|---|---|
Langileen Nazioarteko Elkartea edo Internazionala sortu zen. Bi jarrera nagusi agertu ziren:
1872. urtean bi taldeen arteko haustura gertatu zen. | Bigarren Internazionala sortu zen. Joera sozialdemokrata sortu zen, Alemaniako sozialismoan nagusi zena. Honen arabera, proletarioak boterera iritsi behar ziren, baina ez iraultza bat eginez, hauteskundeak irabaziz baizik. Batzuek izaera internazionalista defendatzen zuten, eta beste batzuek, konpromiso nazionalista. Lehenengoen artean Rosa Luxemburg nabarmendu zen. Internazionalaren helburuetako bat langile-klasearen batasuna lortzea zen. |
Emakumeen emantzipazio-mugimendua
Emakumeen emantzipazioa errazagoa izan zen aldaketa demografiko garrantzitsuen ondorioz: emakume bakoitzeko ume-kopurua murriztu eta ezkontzeko adina atzeratu zen.
Berrikuntza: hezkuntza baliagarria jaso zezaketen, lanbide kualifikatuetara iritsi ahal izateko. Benetako iraultza isil batek ireki zizkion emakumeari bigarren hezkuntzarako ateak: 1880ko hamarkadan gero eta emakume gehiago sartzen zen unibertsitatean.
Eginkizun tradizionalekin lotutako lanbideak ziren haientzat egokitzat jotzen zirenak (umeak edo gaixoak zaintzea), baina berehala agertu ziren aitzindariak. Hala nola, Marie Curiek Nobel saria jaso zuen.
Zerbitzuen sektorearen gorakadak aukera berriak zabaldu zituen emakumeen enplegurako: mekanografoak, telefono-operadoreak... Ekonomikoki independenteak ziren.
Aldaketa sozial horiek eragina izan zuten politikan mugimendu sufragistaren bitartez, emakumeentzat boto-eskubidea eskatzen zuena. Emmeline Pankhurst nabarmendu zen borroka honetan.
Espainia: Isabel II.aren erreinaldia eta Seiurteko Demokratikoa
Isabel II.aren erreinaldia (1833-1868)
1833an, Fernando VII.a hil zenean, haren alaba eta oinordeko Isabelek 3 urte zituenez, haren ama Maria Kristinak hartu zuen erreginaordetza.
Karlosen aldekoek, karlistek, gerra hasi zuten 1839an, eta Bergarako besarkadarekin amaitu zen. Maria Kristina Errege Estatutuarekin hasi zen gobernatzen. Gutun aitortu bat zen, baina 1837an Konstituzio berri bat zin egitera behartu zuten.
1840an Esparterok hartu zuen erreginaordetza, Isabel II.a 13 urterekin adinez nagusi aldarrikatu eta zuzenean erreinatzen hasi zen arte.
Moderatuak eta progresistak
Isabel II.aren erreinaldian liberalismoa absolutismoari gailendu zitzaion, baina liberalak banatuta zeuden:
- Moderatuak: Erregearen eta Gorteen artean partekatutako subiranotasuna, administrazio zentralizatua eta oso errolda-sufragio mugatua defendatzen zituzten. Urte gehienetan agindu zuten eta Isabel hauen alde zegoen. 1845ean konstituzio bat ezarri zuten eta 1851n konkordatu bat sinatu zuten. Pertsonaia esanguratsuena Narváez jenerala izan zen.
- Progresistak: Subiranotasun nazionalaren, autonomia handiagoaren eta sufragio zabalagoaren alde zeuden. Desamortizazio-proiektu bat gauzatu zuten, Elizari lurrak kendu eta jabetza pribatu bilakatu zituena, gerra karlistak ordaintzeko. Bi aldi nagusi izan zituen: Mendizabalek (1837) eta Madozek (1854-56) sustatutakoak. Moyano legeak (1857) derrigorrezko hezkuntza publikoa ezartzea ekarri zuen.
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Amadeo I.aren monarkia demokratikoa (1871-1873) eta Amadeo Savoikoaren erreinaldia zailtasun handiekin abiatu zen, Prim jenerala gabe. Progresistak bi joeratan banatu ziren: konstituzionalistak eta erradikalak. Aurkakoak, karlistak eta errepublikanoak, elkartu egin ziren. Azkenik, Amadeok abdikatu zuen eta Espainiatik joan zen.