Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoaren Berrezarpena

Historia2,54 KB

Fernando VII.aren Itzulera eta Absolutismoaren Berrezarpena

1813ko abenduan, Napoleonek Europako erdialdean bildu behar izan zituen tropa guztiak. Espainiako Independentzia Gerran izandako porrot militarren aurrean bakearen beharraz jabeturik, Valençayko Itunaren bidez bakea eskaini zion Fernando VII.ari eta aldi berean Espainiako koroa itzuli zion.

Erregeak, Espainiara heldu zenean, bere aldeko laguntzak baloratu zituen. Egoerak animatu zuen Fernando VII.a azken erabakia hartzera. Beste faktore bat ere egon zen: Bonaparteren abdikazioa, honek inbasio frantsesa baztertzen zuelako.

Azkenean, Fernando VII.ak agintea zuen erakundeari (Gorteek onarturiko erregentzia taldeari) aurre egin zion. Ez zuen 1812ko Konstituzioa zin egin eta maiatzaren 4an manifestu eta Erret Dekretu bat argitaratu zituen, zeinetan erregeak Gorteek subiranotasuna kendu ziotela adierazten zuen. Honetan oinarriturik, Fernando VII.ak ilegaltzat jo zuen Cadizeko Gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia deuseztatu egin zuen.

Hau gertatu zenean, liberalen erresistentzia oso eskasa izan zen: sinadura batekin paperean gauzaturiko berrikuntzak desagertu egin ziren eta ez zen inor irten kalera haiek defendatzera.

Baina, botere absolutuak ez zuen egonkortasuna ekarri, guztiz kontrakoa baizik. 1814an Espainiako aro garaikidearen lehen erbesteratze handia izan zen; 15.000 pertsona inguruk Ingalaterra eta Frantziarako bidea hartu behar izan zuten Fernando VII.ak liberalen kontrako politika zorrotzaren ondorioz.

Bestalde, Fernando VII.a itzuli zenetik, frantsesen aurka borrokatu ziren militar asko Erregimen Zaharra berriz ezartzearen kontra jarri ziren eta haietako zenbait, azpilanetan hasi ziren Cadizeko legeak ostera ere indarrean jartzeko.

Balorazioa

Agiri hau Espainiako historia garaikidea ulertzeko oinarrizko testua da. Bertan, absolutismoaren aldeko argudioak agertzen zaizkigu, beraz, dokumentu subjektiboa da. Lehenengo aldiz, talde batek bere iritzi politikoak idatzi zituen manifestu batean. Testuaren garaian dokumentuaren garrantzia eta eragina nabarmendu zen, Fernando VII.ak bere maiatzaren 4ko dekreturako erabilitako oinarri ideologiko handiena agiritik erabili zuenean.

Deskargatu

PDF Word HTML