Karmele Jaioren 'Ez naiz ni' ipuin sortaren analisia
Karmele Jaiok idatzitako ipuin sorta bati buruzko hausnarketa da hau. Bizitzako hainbat egoera desberdin islatzen ditu ipuin sorta honen bitartez, irakurleak identifikatuta senti daitezen.
Zero akats
Nik uste dut pertsona hobezina izatea gauza ona dela puntu bateraino. Nekanek beti behar ditu bere hiru boligrafoak, eta ez baditu, gaizki jartzen da. Horretaz ez ohartzetik zerbait gaizki ikustera pasatu da, eta bere inguru guztia behatzera. Horrek erakusten digu akats bat ikustean gauza guztiak behin eta berriz behatzen ditugula, ezer positiborik ikusi gabe.
Atzerako zenbaketa
Nik uste dut istorio honek erakutsi nahi digula gauzak aldatu egiten direla. Denak ez du berdin jarraituko kanpoan urteak igaro ondoren. Iragana markatuta geratzen zaigu, baina...