Karmele Jaioren 'Ez naiz ni' ipuin sortaren analisia

Hizkuntza eta literatura2,2 KB

Karmele Jaiok idatzitako ipuin sorta bati buruzko hausnarketa da hau. Bizitzako hainbat egoera desberdin islatzen ditu ipuin sorta honen bitartez, irakurleak identifikatuta senti daitezen.

Zero akats

Nik uste dut pertsona hobezina izatea gauza ona dela puntu bateraino. Nekanek beti behar ditu bere hiru boligrafoak, eta ez baditu, gaizki jartzen da. Horretaz ez ohartzetik zerbait gaizki ikustera pasatu da, eta bere inguru guztia behatzera. Horrek erakusten digu akats bat ikustean gauza guztiak behin eta berriz behatzen ditugula, ezer positiborik ikusi gabe.

Atzerako zenbaketa

Nik uste dut istorio honek erakutsi nahi digula gauzak aldatu egiten direla. Denak ez du berdin jarraituko kanpoan urteak igaro ondoren. Iragana markatuta geratzen zaigu, baina aurrera jarraitu behar dugu. Kasu honetan, Amaiak, iragana gogoratzen duenean, ihes egitea erabakitzen du.

Juan eta jabe

Nire ustez, honek erakusten digu denok dugula amaiera bat, baina batzuetan hainbeste itsutzen garela gauza batzuekin, ezen ez garela gai gertukoekin denbora aprobetxatzeko. Protagonista konturatzen da lanean ematen duela eguna, jendearen aurpegia ikusi gabe; ez da konturatzen lana baino gauza gehiago daudela, harik eta horiek galdu arte.

Hegaldi izoztua

Emakumeok ez dugu inoren mende egon behar. Kasu honetan, Sornek lan egiteari utzi eta ekonomikoki bere senarraren menpe geratzen da. Senarra ez zaio leiala izaten ari eta horrek protagonista kalean geratzea eragin dezake. Bere senarrak zintzoa izan beharko luke berarekin, leialtasuna eta zintzotasuna baitira harreman batean garrantzitsuena.

Supermerkatuko eskaintzak

Nire ustez, mundu guztiak du lan egitera eta bizitzera kanpora joateko eskubidea. Baina joateko orduan norbait oinazez beteta utzi badute, ezin da espero itzultzean denak berdin jarraitzea. Denok dugu gure bizitza berregiteko eskubidea, nahiz eta iragana ahaztea zaila izan.

Ondorioak

Ipuin hauetan hainbat metafora eta konparazio ikus daitezke. Landutako gaiek errealitatea zelakoa den eta horren ondorioak zein diren hausnartzera gaituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML