Estatu motak eta nazioarteko erakundeak

Historia2,49 KB

Estatuak erlijioaren arabera

  • Estatu laikoak: Erlijioa eta estatua erabat bananduta daude. Herritarrek nahi duten erlijioa izan dezakete.
  • Estatu konfesionalak: Erlijio ofizial bat dago, pribilegio ugari dituena. Estatu konfesional gehienetan, debekatuta dago erlijio ofiziala ez den beste edozein erlijio praktikatzea.
  • Estatu teokratikoak: Erlijio ofizial bat dute eta erlijio-liburuak dira legea. Estatu horietan, debekatuta dago beste erlijio batzuk praktikatzea.

Estatuak lurralde-antolaketaren arabera

Estatuak lurralde-unitate txikiagotan antolatzen dira, lurraldea hobeto administratzeko. Estatuko erakundeek estatuaren lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte. Estatuko erakundeak dira parlamentu nazionala, gobernua eta auzitegi gorenak. Eskualdeko eta tokiko erakundeek beren lurralde-eremuari (eskualdeari, probintziari, udalerriari...) eragiten dioten erabakiak soilik hartzen dituzte.

Estatu zentralizatuak

Administrazio zentralak estatuaren lurralde osoa gobernatzen du. Badaude eskualdeko eta tokiko erakundeak, baina ez dute gobernu-autonomiarik, eta estatuko erakundeen mende daude.

Estatu deszentralizatuak

Estatuko erakundeek estatu osoan agintzen dute, baina eskualdeek badituzte beren erakunde propioak eta ez daude estatuko erakundeen mende. Konstituzioan zehazten dira haien eskumenak.

Nazioarteko erakundeak

Estatuek erakunde batzuk sortu dituzte, borondatez, denei interesatzen zaizkien gaiak jorratzeko eta gatazkak konpontzeko. Batzuk mundu mailakoak dira; beste batzuek, berriz, eremu jakin bateko herrialdeak biltzen dituzte (adibidez, EB eta Arabiar Liga). Nazio Batuen Erakundea (NBE) da estatuen arteko bitartekaritzarako nazioarteko erakunde nagusia.

Nazio Batuen Erakundea (NBE)

NBE 1945ean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean, gatazkak era baketsuan konponduko zituen erakunde bat sortzeko. Gaur egun, 193 herrialde dira erakunde horretako kide.

NBEren helburuak eta erronkak

Hiru helburu nagusi ditu NBEk:

  • Giza eskubideak babestea.
  • Bakeari eustea.
  • Nazioarteko lankidetza sustatzea.

Hala ere, baditu ahulgune batzuk haren lana zailtzen dutenak:

  • Bost estatuk (Estatu Batuek, Errusiak, Txinak, Erresuma Batuak eta Frantziak) betoa jar diezaiekete erabakiei.
  • Ez du finantzaketa propiorik, ezta armada propiorik ere.

Deskargatu

PDF Word HTML