Immunologia: Defentsa Mekanismoak eta Immunitate Sistema

Biologia2,89 KB

Immunologiaren Oinarriak

Immunologia mikroorganismo patogenoen infekzioekiko edo zelula kaltetuekiko (adibidez, minbiziak) ditugun defensa mekanismoak aztertzen dituen alorra da. Defentsa mekanismo guztiek immunitate sistema osatzen dute, eta sistemak defentsa hesien bidez jokatzen du.

Immunitate Sistemaren Defentsa Hesiak

Immunitate sistemak hiru defentsa modu nagusi ditu:

  • Defentsa Primarioak (Lehenengo Hesia): Azalean eta barne barrunbeetan daude. Ez dira espezifikoak. Hesi hauek mekanikoak, kimikoak eta biologikoak izan daitezke.
  • Defentsa Sekundarioak: Izaki bizidun mota guztien sistemetan agertzen dira. Ez-espezifikoak dira. Zelula propioak dituzte, hala nola fagozitoak. Erantzun zelular ez-espezifikoa eragiten dute.
  • Defentsa Tertziarioak: Ornodunen sistemetan bakarrik agertzen dira. Espezifikoak dira.

Moldaerako Immunitate Sistemaren Osagaiak

Moldaerako immunitate sistemako molekulak eta zelulak hiru motatakoak dira:

1. Antigenoak

Antigeno bat moldaerazko immunitate sistemak arrotz gisa hartzen duen substantzia bat da, eta horren kontrako erantzun bat sortzen du.

  • Epitopoa (edo determinatzaile antigenikoa): Antigenoaren eskualde txiki bat da, aminoazido edo monosakarido gutxiz eratua, antigenoa bere antigorputzari modu espezifikoan lotzea ahalbidetzen duena.
  • Paratopo: Epitopoarekin interakzionatzen duen antigorputz molekularen eskualdeari esaten zaio.

2. Linfozitoak

Jatorri linfoideko leukozitoak dira. Linfozito bakoitzak epitopo mota bati lotuko zaio, eta ondorengo guztiak klon zelular eratzen dute, epitopoa ezagutzeko eta hari erantzuteko.

  • T Linfozitoak: Heldu gabeak timoan heltzen eta desberdintzen dira.
  • B Linfozitoak: Hezur muin gorrian heltzen dira.

3. Antigorputzak

Odol plasmako proteina globularrak dira. Zelula plasmatikoek ekoizten dituzte, antigeno hori suntsitzeko edo neutralizatzeko. Oinarrizko unitatea monomero bat da (Ig).

Egitura

Immunoglobulinak glukoproteinen taldeko heteroproteina batzuk dira, kate polipeptidiko glukosilatuak dituztenak. Antigorputzen oinarrizko unitatea lau kate polipeptidiko dituen egitura da:

  • Bi Kate Arinak (L): Osagaiak: domeinu aldakorra (VL) eta domeinu konstantea (CL).
  • Bi Kate Astunak (H): Osagaiak: domeinu aldakorra (VH) eta domeinu konstantea (CH).

Kateek Y forma bat eratzen dute. Atal hauek bereizten dira:

  • Besoak: Hemen dago paratopo, epitopoa espezifikoki lotuko dela bermatzeko.
  • Giltzarri eskualdea
  • Zurtoina

Deskargatu

PDF Word HTML