DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Latinoamerikako diktadura militarrak

Historia6,07 KB

Ekialde hurbileko gatazkak, Israel

1948an, Israel sortu, gatazka asko. Petrolio-hobiengaitik  garrantzi estrategiko handia hor.  1973an, Yom Kippur Gerra piztu, Egipto eta Siria Israel eraso zutenean. Herrialde arabiarrek lurralde asko lortu. Estatu Batuak babestu Israel / /Sobietarrek babestu arabiarrei.  

Su- etena adostu, baina  epe luzerako ondorioak izan: petrolio-salmenta blokeatu, ekoizpena gutxitu. Guzti horrek ekonomia-krisibat sortu.

Latinoamerikako diktadura militarra

Estatu batuek komunismoak latinoamerikan aurrera egiteko estatu-kolpeak babestu zituzten hori askotan diktadura militarrak jarri zituen boterean 

1973an, Salvador Allende presidentea kargutik kentzeko estatu kolpea finkatu Estatu Batuetako gobernuak. Augusto Pinochet...

Jarraitu irakurtzen "Latinoamerikako diktadura militarrak" »

Erromako Literatura Klasikoa: Oratoria eta Poesia Lirikoa

Latina5,05 KB

Erromako Oratoria: Zizeronen Garaia

K.a. I. mendearen bukaeran, fenomeno politiko oso garrantzitsua gertatu zen Erroman: errepublikaren desagerpena. Garai hartan, oradoreen kopurua areagotu eta diskurtsoaren teknikak finkatu egin ziren. Oradore garrantzitsuenen artean honako hauek zeuden:

  • Marzio Filipo
  • Zesar Estrabon
  • Aurelio Kota
  • Sulpizio Rufo
  • Julio Zesar
  • Lizinio Kalbo

Baina guztien gainetik, Marko Tulio Zizeron nabarmendu zen. Zizeronek bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertutik bizi izan zituen: Mario eta Silaren arteko gerra zibila, Espartakoren matxinada, piraten aurkako gerra, Katilinaren matxinada, eta Zesar eta Ponpeioren arteko gerrate zibila.

Zizeronen Ibilbide Politikoa eta Obra

Zesarren hilketaren ondoren, Zizeronek errepublikaren...

Jarraitu irakurtzen "Erromako Literatura Klasikoa: Oratoria eta Poesia Lirikoa" »

Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)

Historia2,78 KB

Errepublikaren garaipena eta biurteko erreformista (1931-1933)

Behin-behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa

1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren, eta hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintziako hiriburu guztietan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak errepublikanoen garaipentzat hartu ziren. Emaitza jakitean, Alfonso XIII.a erbesteratu egin zen eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.

Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Niceto Alcala Zamora izendatu zuten presidente. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ondoren, 1931ko Konstituzioa onartu zen, erregimen demokratikoa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1939)" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia4,74 KB

Kolonialismoaren Definizioa

Kolonialismoa herrialde batek (metropoliak) beste lurralde bat (kolonia) indarrez bereganatzea eta ekonomikoki ustiatzea da.

Lehen Mundu Gerrako Aldeak

Aliatuak:

  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak (AEB)
  • Erresuma Batua (EB)
  • Frantzia
  • Serbia

Potentzia Zentralak:

  • Alemania
  • Otomandar Inperioa
  • Austria-Hungaria

Lehen Mundu Gerraren Ezaugarriak

Lehen Mundu Gerra industriala eta modernoa izan zen; garapen zientifikoei esker arma berriak, garraio seguruagoak eta sendagai hobeak zeuden (itsaspekoak, hegazkinak, tankeak...).

Gerra honetan erabateko mobilizazioa zegoen, nazio guztiak parte hartu behar zuen.

Ekonomia eustea oso garrantzitsua zen; lortzen ez bazen, gerra galtzea zen ondorioa. Ekonomia indartsuagoa zutenek arma gehiago izango zuten....

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Erdi Aroko Hiriak: Gremioak, Merkataritza eta Izurrite Beltza

Geografia2,65 KB

Gremioak

Erdi Aroko hirietan, gremioak lanbide bera zuten eskulangileen elkarteak ziren. Hiri askotan mota askotako gremioak aurkitzen ziren, bakoitza kale edo auzo batean antolaturik:

  • Zapatagileak, burdingileak, ehungileak, harategiak, arraindegiak…

Gremioen helburua, produktu berdina saltzen zuten denden arteko laguntza ematea zen (lehia arazoak, lan-ordu kopurua zehaztu, arauak jarri…).

Tailerreko lan-egitura

Tailer edo denda bakoitzean, hiru mailatako eskulangileak aritzen ziren lanean:

  • Maisua: tailerraren jabea zen, lana zuzentzen zuen.
  • Ofiziala: lantegiko langile arrunta, soldata baten truke lan egiten zuena.
  • Ikastuna: lanbidea ikasten ari zen gaztea, askotan maisuaren semea.

Tailerren antolaketa

Tailer asko hiru mailako eraikinak ziren:

  • Goikaldean:
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Hiriak: Gremioak, Merkataritza eta Izurrite Beltza" »

Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak

Biologia2,81 KB

1. Genetika Oinarrizko Definizioak

  • Gena: DNA zatiak dira eta karaktere jakin batzuk kontrolatzen dituzte, hala nola ilarraren haziaren kolorea.
  • Aleloa: Gene batek izan ditzakeen aukera posibleak dira. Esate baterako, ilarraren haziaren kolorea erabakitzen duen karaktereak bi alelo ditu: kolore berdea erabakitzen duena eta kolore horia erabakitzen duena.
  • Heterozigotoa: Kromosoma homologoetako bakoitzean alelo desberdinak (Aa) daudenean.
  • Locus / Loci: Gene bakoitzak karaktere bat erabakitzen du, eta kromosomaren puntu batean egoten da. Aleloak leku berean egoten dira kromosoma homologoetan, eta kokaleku horri locus (loci pluralean) deritzo.
  • Genotipoa: Banako baten gene multzoa da. Erdiak gurasoetako batetik datoz, eta beste erdiak bestetik.
  • Fenotipoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak" »

Oinarrizko Elektronika: Osagaiak eta Funtzionamendua

Teknologia998,76 KB

1. Zertan bereizten dira elektrizitatea eta elektronika?

Elektrizitatea: Energia elektrikoa beste energia mota batzuetara eraldatzea bilatzen du.
Elektronika: Kontrol-ekintzak egiteko eta informazioa prozesatzeko erabiltzen da.

2. Zertan bereizten dira osagai pasiboak eta aktiboak?

Pasiboak: Iristen diren seinaleen anplitudea aldatzen ez dutenak dira.
Aktiboak: Seinaleak anplifikatzen edo txikiagotzen dituztenak dira.

3. Zertarako erabiltzen da silizioa elektronikan?

Eguneroko bizitzan erabili ohi ditugun aparatu guztiek dauzkaten txip elektronikoak fabrikatzeko.

4. Zer da zirkuitu integratua?

Material erdieroalezko bloke berean elkarrekin konektatuta dauden osagai pasiboz eta aktiboz eratuta daude, zirkuitu mikroskopikoak edo mikrotxipak sortuz.

Diodoak

  • Erdieroaleekin
...
Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko Elektronika: Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Industria Iraultza: Lehenengo eta Bigarren Faseak

Geografia3,88 KB

I. Industria Iraultza: Zer da?

XVIII. mendearen erdialdean hasten den prozesu bat da, inpaktu ekonomiko, sozial eta politiko handiak izango dituena. Bi fasetan banatzen da: Lehenengo Industria Iraultza (1760-1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910). Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak ekarri zituen, ekonomia industriala sortuz.

Industria agertzeko baldintzak

Britainia Handian bi fenomeno gertatu ziren: Nekazaritza Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa-eremuko berrikuntzek sustatu zuten: Norfolk sistema, burdinezko goldea, lurren pribatizazioa eta abeltzaintzaren hazkundea.

Eztanda demografikoa

  • Elikadura: Ekoizpenaren igoerak jendearen elikadura hobetu zuen.
  • Higienea: Hirietan hobetu zen,
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Lehenengo eta Bigarren Faseak" »

Ekonomiaren Oinarriak: Merkatuak eta Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia3,31 KB

Teknologia Efizientea eta Merkatuaren Oreka

Teknologia bat efizientea da ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen baditu.

Merkatuaren dinamika: Gehiegizko eskaria eta eskaintza

Gehiegizko eskaria

Egoera honetan, zer gertatuko da merkatu-orekara berriz bueltatzeko? Prozesua honakoa da:

  • Prezioak igo egiten dira: Kontsumitzaileek behar hori dutela badakitenez, erosten jarraituko dute. Prezioen igoerak produktuak nork eskuratuko dituen erabakitzen laguntzen du.
  • Eskaintza handituko da: Ekoizleak merkatuan behar hori dagoela konturatzen dira.
  • Eskariaren doikuntza: Eskaintza oso altua denean (prezio altuan), kontsumitzaileak erosteari utziko diote.
  • Oreka-preziora iristea: Eskaria eta eskaintza orekatzen diren puntura iristen
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Oinarriak: Merkatuak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Enpresen eta Finantza Pertsonalen Oinarriak

Ekonomia115,32 KB

Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa (GEK)

Gizarteak dituen kezkak bere erabakietan kontuan hartzea, errentagarritasuna handitzeko.

GEK Ekintza-esparruak

  • Bezeroak: Bezeroei arreta emateko departamentu bat sortzea.
  • Komunikabideak: Aldiro oharrak bidaltzea prentsara.
  • Langileak: Haurtzaindegiak jartzea lantokian.
  • Ingurumena eta hornitzaileak: Etiketa ekologikoaren egiaztagiria duten hornitzaileekin soilik lan egitea.

Lankidetza eta garapena

Gizarte-erantzukizun korporatiboak lankidetza sustatzen du eta bere langileen artisau-gaitasunen garapena bultzatzen du. Desgaitasuna duten haurrentzako prestakuntza-proiektuetan parte hartzen eta bultzatzen du.

Guk zer egin dezakegu?

Zure erosketa-saskian ingurumena errespetatzen duten praktika iraunkorrekin egindako produktuak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen eta Finantza Pertsonalen Oinarriak" »