Mikroorganismoen Mundua: Birusak, Moneroak eta Eukariotoak
Birusak: Ezaugarri Orokorrak
Birusak zelula bizien barruan ugaltzeko gai diren partikulak dira. Beraz, zelula barruko derrigorrezko parasitoak dira, parasitatzen duten zelularen metabolismoa erabiltzen baitute.
Ugalketa Zikloak
Ziklo Litikoa
Birusak zelula infektatu, zelularen material genetikoa ugaltzeko erabili eta, azkenik, ostalaria lisatu (apurtu). Ziklo litikoa birus birulentoek egiten dute.
Ziklo Lisogenikoa
Zelula inbaditu, baina suntsitu gabe, berarekin batera erreplikatu eta hurrengo belaunaldietara transmititu. (Latente gelditu).
Erretrobirusen Ugalketa
Ostalarian sartu, bi ARN kopia dituzte. ARN+ ADN bihurtu, ARN degradatu, ADN kopiatu, ADN birala zelularekin transkribatu eta itzuli, mihiztatu, mintz plasmatikoa zeharkatu eta ihes egin.