DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Anjel Lertxundi: Bizitza, Literatura eta Obra Nagusiak

Latina2,36 KB

Anjel Lertxundi: Euskal Idazle Garrantzitsuena

Anjel Lertxundi euskal idazlerik garrantzitsuena da. Orion jaio zen 1948. urtean. Maisu, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Umetatik bizi izan da Zarautzen eta bertako Ikastola bateko irakasle eta zuzendari izan zen. Gainera, 1982an Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta hiru urtez egon zen kargu hartan.

Lanak eta Ibilbidea

Produkzio handiko idazlea da, literaturako arlo guztietan jarduna. Eleberri eta ipuinetatik hasi zen eta geroago gazte literaturan sartu zen. Zinemaren munduan ere izan ditu bere momentuak, zenbait pelikula zuzenduz. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, "Eskarmentuaren paperak" lanarekin.

Obra Nabarmenenak

Beste...

Jarraitu irakurtzen "Anjel Lertxundi: Bizitza, Literatura eta Obra Nagusiak" »

Gerra Arteko Garaia: Aldaketak eta Erregimen Totalitarioak

Historia2,92 KB

GERRA ARTEKO GARAIA

Aldaketa Ekonomikoa

  • Nagusitasuna Britaina Handitik EEBBetara pasa zen.
  • Europan: Inflazioa (prezioak gora) eta langabezia (1919-1922).
  • 1923tik aurrera ekoizpena igotzen zen, bizi maila gora egin zuen.
  • EEBBetan: Ekonomia indartu zen eta mailegu gehiegi eskatu ziren kontsumorako, ekoizteko eta burtsa indartzeko. Honek 1929ko KRAKA ekarri zuen EEBBetan eta gero Europan ere (maileguak EEBBri behar zitzaizkielako Europak).
  • Roosevelt presidenteak "New Deal" plana martxan jarri zuen.

Gizarte Berria

  • Biztanleak gero eta gehiago parte hartu zuten (sufragio unibertsala orokortu zen).
  • Bizi maila hobetu zen (kontsumo igoera, aisialdiko ideiak: kirola, musika).
  • Kultura arloan: zientziaren aurrerapenak, surrealismo eta abstrakzio arte mugimenduak
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Arteko Garaia: Aldaketak eta Erregimen Totalitarioak" »

Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak

Geografia9,24 KB

Industriaren Kokapena Espainian

Industria etekin gehien lortzeko faktore mesedegarrienak eskaintzen dituzten espazioetan kokatzen da. Faktore horiek industria-sektore bakoitzerako eta denboran zehar aldatu egiten dira.

A) Industria Kokapena 1855-1975

1. Industria kokatzeko faktore klasikoak

1855-1975 aldian, industria kokatzeko faktore “klasikoek” eragin handiagoa izan zuten:

  • Lehengaietatik eta energia-iturrietatik hurbil egotea.
  • Kontsumo-merkatu zabala. Horri esker, enpresek gutxieneko errentagarritasuna izan dezakete eta eskala-ekonomiak sortzen dira.
  • Eskulan ugari eta merkea edo lan egiteko ondo prestatua.
  • Garraio sistema eraginkorrak produktuentzat.
  • Kapitala erakartzeko gaitasuna.
  • Laguntza sektoreak: zerbitzuak, azpiegitura onak eta ekipamenduak.
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Kokapena Espainian: Bilakaera eta Joerak" »

Industria Iraultza, Krisiak eta Kontzeptu Ekonomikoak

Ingelesa3,36 KB

Krisi Ekonomikoen Ondorio Sozioekonomikoak

Ondorio Sozioekonomikoak

Bizimodua asko pobretu zen; langileek dirua, lana eta aurrezkiak galdu zituzten. Gainera, soldatak asko jaitsi ziren, jende askok lan bila oso soldata txikiak onartu zituelako. Krisiaren ondoriorik txarrena langabezia handitzea izan zen. Lanik gabe zeuden asko ongintzako jantokietara joaten ziren zerbait jateko, eta baita aterpetxeetara ere, lo egiteko. Eskale gehiago ibili ziren kaleetan.

Politika Deflazionista

Estatuak hartutako zenbait neurri murriztailek osatzen dute:

  • Gastu publikoak murriztu edo ezereztu.
  • Zeharkako zergak handitu (tabakoa, alkohola, erregaiak...).
  • Inportazioak murriztu eta esportazioak ugaritu, ordainketa balantza orekatzeko.
  • Soldatak izoztu edo murriztu, produkzio
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza, Krisiak eta Kontzeptu Ekonomikoak" »

Mundu Krisia eta Erreakzioak: 1917tik 1930eko Hamarkadara

Ingelesa2,95 KB

1917ko Otsaileko Iraultza: Tsarraren Erorikoa

Nikolas II.a tronutik kendu eta errepublika ezarri zuten. Gobernu liberal eta burgesak erreformak egingo zituela agindu zuen (lurrak banatzea, besteak beste), baina horien moteltasunak eta Lehen Mundu Gerran jarraitzeko erabakiak gobernua erorarazi zuten.

Ekonomia Politika Berria (NEP)

1921etik aurrera sortu zen, osagai komunistak eta kapitalistak bateratuz. Ekonomia suspertu egin zen.

NEParen Neurri Nagusiak

  • Nekazariei ustiapen zati bat merkatu librean saltzen utzi zitzaien.
  • Bankuen eta industria handien nazionalizazioari eutsi zitzaion.

Ondorioak

Errusiako ekonomia apurka-apurka berreskuratzen hasi zen, eta ekoizpenak eta herritarren bizi-baldintzak hobetu ziren.

"Zorioneko" Hogei Hamarkada (AEB)

Industriaren...

Jarraitu irakurtzen "Mundu Krisia eta Erreakzioak: 1917tik 1930eko Hamarkadara" »

1937ko Gerra Bizkaian: Eusko Jaurlaritza eta Gernika

Historia6,58 KB

Gerra Bizkaian (1937): Eusko Jaurlaritzaren sorrera

Bigarren fasea Autonomia Estatutua onartu ondoren garatu zen, eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Bizkaia izan zen gerra-eszenatokia. Frankisten presioa lasaitu egin zen, indar guztiak Madril inguruan bildu baitzituzten. Bitarte hartan, Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea (euskal armada) sortu zuen.

1936ko urriaren 17an, Hernaniko kanposantuan, frankistek Jose Ariztimuño 'Aitzol' hil zuten. Erlijioaren izenean altxatu zirenek Aitzol bezalako beste 15 apaiz ere hil zituzten Euskal Herrian.

Baina egun horietan bi prozesu abiatu ziren: Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren eraketa. Jose Antonio Agirre lehendakariak gidatu zuen Euskadi autonomo hura, ia independentea, Bizkaira mugatuta, Gipuzkoako...

Jarraitu irakurtzen "1937ko Gerra Bizkaian: Eusko Jaurlaritza eta Gernika" »

Populazioen Dinamika eta Izurrien Kontrola

Gizarte zientziak2,54 KB

Populazioak ekosistemetan: autorregulazioa

Populazio bat espazio jakin batean harremanetan bizi diren espezie bereko banakoen multzo bat da, parametro demografiko batzuekin, hala nola jaiotza- eta heriotza-tasekin.

Populazio baten hazkundea faktore biotikoen eta abiotikoen multzoak mugatzen du.

Hazkunde-kurbak

Baliabide mugagabeak dituen ekosistema ideal batean, J formako kurba bat lortzen da. Hazkunde esponentziala izateko, baldintza bereziak behar dira. Baldintza normaletan, eta baliabideak mugatuak direnean, populazioa esponentzialki handitzen da, ingurumen-erresistentziak hazkundea geldiarazten duen arte. Une horretatik aurrera, populazioa poliki handitzen da eta gutxi gorabehera iraunkor geratzen da balio jakin baten inguruan. Hazkunde hori...

Jarraitu irakurtzen "Populazioen Dinamika eta Izurrien Kontrola" »

Euskal Herriko Industria Sektoreen Analisia: Gipuzkoa vs. Bizkaia

Frantsesa4,73 KB

Euskal Herriko Industria Sektoreen Analisia

Industria Nagusiak Probintzietan

  • Papergintza: Gipuzkoa (Tolosa)
  • Ontzigintza: Bizkaia (Bilbo itsasadarra)
  • Siderurgia: Bizkaia (Barakaldo, Sestao), Gipuzkoa (Arrasate, Beazain, Legazpi)
  • Metalurgia: Gipuzkoa (Donostialdea, Deba ibaiadarra)
  • Kimika: Bizkaia (Balmaseda), Gipuzkoa (Beazain), Lapurdi, Nafarroa (Agoitz)
  • Elektrizitatearen Industria: Bizkaia eta Gipuzkoa
  • Oihalgintza: Gipuzkoa (Bergara-Bakeroa, Tolosa-Txapela, Errenteria), Nafarroa (Lizurra, Iruñea, Agoitz), Nafarroa Beherea (Donipalau), Zuberoa (Maide)
  • Oinetakogintza: Nafarroa (Tafalla, Tutera), Zuberoa (Maule)
  • Armagintza: Gipuzkoa (Eibar, Soraluze, Elgoibar), Nafarroa (Kontserbak), Ipar Euskal Herria, Bizkaiko kostaldea
  • Elikagaiak eta Edariak: Probintzia
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industria Sektoreen Analisia: Gipuzkoa vs. Bizkaia" »

Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika

Geografia3,3 KB

Espainiako Immigrazio-politika

Espainiak immigrazio-politika du, immigrazioa alderdi guztientzat mesedegarria izan dadin.

Immigrazio-politikaren esparrua

Europar Batasuneko asilo- eta immigrazio-politikak eta Atzerritarrei buruzko Legeak osatzen dute:

  • EBko asilo- eta immigrazio-politika: 1999an ezarri zen. Asiloen eta bisatuen sistema erkidea sortu da, eta estatu kideen arteko lankidetza sustatzen da immigrazio klandestinoaren aurka, informazioa trukatuz eta Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatuz. Hala ere, estatu kideek dute immigranteak hartzearen eta integratzearen gaineko erantzukizuna.
  • Atzerritarrei buruzko Legea: Immigrazioaren inguruko alderdi guztiak arautzen ditu: herrialdean sartzea, modalitateak, eskubideak eta askatasunak, lan-
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio-mugimenduak eta Espainiako immigrazio-politika" »

Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: 1868-1874

Historia2,49 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1868an, Topete almiranteak, Serrano eta Prim jeneralen laguntzarekin, Cadizen altxatu ziren. Ia hilketarik gabe, batzorde iraultzaileak osatu ziren eta Isabel II.a erregina Frantziara ihes egin zuen. Momentu honetatik aurrera, Espainia monarkarik gabe gelditu zen.

Gobernu provisional bat eratu zen, Batasun Liberala eta Progresistak alderdiek osatua. 1869ko Konstituzioa idatzi zuten, honako printzipio hauek jasoz:

  • Nazioaren subiranotasuna (boterea herritarrengan zegoela ulertuta).
  • Sufragio unibertsala (botoa emateko eskubidea).
  • Aginte banaketa.
  • Pertsonen eskubideak.

Estatua monarkia parlamentarioa zen, eta gobernuak zeukan aginte betearazlea. Erregerik ez zegoenez, 1870ean Amadeo Savoiakoa, italiarra, ekarri zuten...

Jarraitu irakurtzen "Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: 1868-1874" »