DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak

Informatika5,47 KB

Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak

Hazkunde demografikoak

Hazkunde demografikoak: Industrial iraultzak aldaketa ekonomiko eta teknikoak eragin zituen. Nekazaritza eta gizarte aldaketak agertu ziren. Ingalaterran XVIII. mendeko erdian hasi zen.

Iraultza demografikoa

Iraultza demografikoa: Biztanleriaren hazkundea: populazioaren gorakada. Ondorioak: elikagaien ekoizpenaren igoera, medikuntza eta higienearen hobekuntzak, epidemien gutxitzea; heriotza-tasa jaitsi, jaiotza-tasa igo eta bizi-itxaropena handitu.

Nekazaritza Iraultza

Nekazaritza iraultza: Jende kopuruaren gehitzeak eskaria handitu eta prezioetan eragina izan zuen. Bi aldaketa nagusi izan ziren:

  • Lur-jabetzaren aldaketak: legeak, lur pribatizazioa eta hesitzea (enclosure)
...
Jarraitu irakurtzen "Industria eta Nekazaritza Iraultza: XIX. Mendeko Aldaketak" »

Euskal Eleberrigintzaren Historia: Tradizioa eta Modernitatea

Hizkuntza eta literatura3,31 KB

Euskal eleberrigintzaren sorrera tradizionala

Juan Antonio Mogelek Peru Abarka idatzi zuen 1802an, nahiz eta 1881era arte ez zen argitaratu. Bizitza tradizionalaren ikuspegi zehatza ematen du elkarrizketa-sorta baten bidez. Bi pertsonaia nagusi ditu: Peru baserritarra eta Maisu Juan.

XIX. mende amaierako eleberri erabatekoa

Lehen erabateko eleberria XIX. mende amaieran argitaratu zen: Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea (1897). Euskal Herria kristautzeko lanak eta borrokak kontatzen ditu. Gero, Kresala (1906) eta Garoa (1912) idatzi zituen. Kresala-k Arranondoko bizimodua kontatzen du, Anjel eta Mañaxi gazteak elkarrekin nola ezkonduko diren azalduz. Pertsonaia irreal eta mitifikatuak sortu ziren. Bestalde, Jose Manuel Etxeitak Josetxo idatzi...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberrigintzaren Historia: Tradizioa eta Modernitatea" »

Autodeterminazioa eta askapen mugimenduak nazioarteko zuzenbidean

Medikuntza eta osasun zientziak2,33 KB

Nazioarteko zuzenbidearen egituran duen lekua

Era linealean aztertzea gauza bat da. Baina kontuan izan behar da haren harremana gainerako egiturazko printzipioekin.

Adibidea: bestelako egiturazko printzipioak ditugu aurrean, esaterako, barne arazoen sartze eza. Errealitatean nola eman zen ikusi behar da printzipio honen sendotzea.

Printzipioen arteko harremanak

  • Autodeterminazioa eta barne eskuduntzaren edukiaren arteko harremana
  • Autodeterminazio eskubideak nazioarteko ordenamenduan duen maila juridikoa
  • Herrien libre determinazioak nazioarteko sanzioak ekar ditzake
  • Libre determinazioaren eta estatu lurralde osotasunaren arteko harremana
  • Libre determinazioa eta indarraren erabileraren debekuaren arteko harremana

Askapen mugimendu nazionalen oinarria

2625ek

...
Jarraitu irakurtzen "Autodeterminazioa eta askapen mugimenduak nazioarteko zuzenbidean" »

Energia-motak eta iturriak: Gida osoa

Fisika3,23 KB

Energiaren definizioa

Energia sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketak sortzeko duen gaitasuna da.

Energia motak

  • Barne energia: Gorputzek, beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energia da. Gorputzak atomoz osaturik daude eta mugimendu txikiak egiten dituzte.
  • Energia kimikoa: Konposatu kimikoen energia da eta erreakzio kimikoetan agertzen da.
  • Energia nuklearra: Atomoen nukleoetatik lortzen da:
    • Fusio nuklearra: Atomo bien nukleoak elkartzen dira. Izarretan sortzen da.
    • Fisio nuklearra: Elementu kimiko batzuen nukleo atomikoen zatiketatik sortzen da.
  • Energia elektromagnetikoa: Uhinen bitartez barreiatzen da.
  • Energia elektrikoa: Elektrizitatez kargatutako partikulak noranzko berean mugitzen direnean agertzen
...
Jarraitu irakurtzen "Energia-motak eta iturriak: Gida osoa" »

AEBetako Independentzia Adierazpena: Testuingurua eta Ideiak

Historia3,28 KB

AEBetako Independentzia Adierazpena: Sarrera

Aurrean dugun testua izaera politikoa duen lehen mailako iturri bat da. 1776ko uztailaren 4an Thomas Jeffersonek, 13 kolonietako ordezkarien izenean, idatzitakoa da. Testuak 13 koloniek Britainia Handiarengandik independentzia aldarrikatzeko dituzten arrazoiak azaltzen ditu.

Independentziaren Aurrekariak eta Kausak

Ilustrazioaren Eragina

Ilustrazioak ideia berriak ekarri zituen, horien ardatz nagusienak berdintasuna eta askatasuna izanik. Mugimendu intelektual hau Frantzian sortu zen XVIII. mendean, eta politika eta gizarte antolaketa berriak proposatu zituen. Jaurbide Zaharreko gizarte estamentala gogor kritikatu zuen Ilustrazioak. Hainbat pentsalariren ideiek eragin handia izan zuten Ameriketako kolonietan,...

Jarraitu irakurtzen "AEBetako Independentzia Adierazpena: Testuingurua eta Ideiak" »

Ludismoa, Kartismoa eta langileen mugimendua (XIX.)

Historia3,53 KB

Ludismoa eta Kartismoa

Ludismotik kartismora. Mekanizazioa beren egoeraren errudun zela uste zuten langileek makinak suntsitzeari ekin zioten; hori zen ludismoa. Mugimendu kaotikoa eta antolaketarik gabekoa izan zen, amorruak bultzaturik; gobernuek erraz zapaltzeko erraztasunak izan zituzten, gudarostearen laguntzaz.

Kartismoaren lehen erantzunak (1824 eta 1838)

Lehen erantzuna 1824an eman zuten langileek. Urte hartan, Ingalaterrako Parlamentuak langileen elkarteak sortzeko legeren bat onartu zuen. Handik aurrera, sindikatuek langileen babeserako borrokari ekin zioten. 1838an Kartismo mugimendua sortu zen.

Kartismoak proletarioen aldeko hainbat eskaera politiko bildu zituen, besteak beste:

  • sufragio unibertsala,
  • ezkutuko bozketa,
  • parlamentariei soldata
...
Jarraitu irakurtzen "Ludismoa, Kartismoa eta langileen mugimendua (XIX.)" »

GKEak, Basamortutzea eta Garapen Iraunkorraren Azterketa

Elektronika2,32 KB

GKEak, Basamortutzea eta Garapen Iraunkorra

GKEak: Gobernuz Kanpoko Erakundeak

GKEak: Gobernuz kanpoko erakundeak irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuak dira, eta ez dira estatuaren eskuetan egoten. GKEek askotariko helburuak izaten dituzte; baina, asko, gizaldeko eta garapenerako laguntza ematen aritzen dira.

GKEek tokian bertan, eskualdean, nazioan edo nazioartean egin dezakete lan. Lan horren bidez, nazioarteko gobernuek eta erakundeek asebetetzen ez dituzten beharrak asetzen saiatzen dira. Horretarako, boluntarioen lankidetza izaten dute, eta pertsona partikularren, estatuen, enpresen eta abarren diru-laguntzen bidez finantzatzen dituzte proiektuak. GKEen bidez, herrialde aberatsetan bizi garen guztiok lagun diezaiokegu herrialde ahulen

...
Jarraitu irakurtzen "GKEak, Basamortutzea eta Garapen Iraunkorraren Azterketa" »

Musika Erromantizismoan eta Klasizismoan: Ezaugarriak eta Formak

Musika3,13 KB

Erromantizismoko Musikaren Ezaugarriak

  • Musikagilearen askatasuna.
  • Genero berriak sortzen dira, adibidez, Wagnerren opera.
  • Melodiak garrantzia hartzen du, intentsitate aldaketa handiak emanez sentimenduak adierazteko helburuarekin.
  • Armoniak, melodiak bezala, adierazkortasuna bilatuko du, horretarako tonu aldaketa eta kromatismo asko erabiliz.

Eszenatoki Erromantikoak

  • Kontzertu publikoak: Estatuaren jabetzako areto handiak edo enpresa pribatuen aretoak erabiltzen dira.
  • Areto pribatuak: Aristokrata eta enpresari aberatsek kontzertu pribatuak antolatzen zituzten.
  • Familia musika: Batzuetan musikariak familia eta lagunekin elkartzen ziren jaiak ospatzeko.

Musika Instrumentala Erromantizismoan

  • Ganbera Orkestra: Erromantizismoan garrantzitsua izan zen, burgesiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Erromantizismoan eta Klasizismoan: Ezaugarriak eta Formak" »

Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Geologia2,34 KB

Plaken ertzetako prozesu geologikoak

Ertz eraikitzaileak: Dortsal ozeanikoak

Ezaugarriak:

  • Milaka kilometroko luzera eta pitzaduretan jarduera bolkanikoa.
  • Basalto asko; hori dela eta, azal ozeanikoa sortzen da (litosfera mehe bat eratzen du, mantuaren gaineko zatira itsatsirik).
  • Konbekzio-korronteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte, eta hausturaren bi aldeak banatzen dituzte. Magma basaltikoa etengabe irteten da.
  • Magmak barrutik egiten duen presioak bi ertzak altxatu eta erliebea osatzen du. Bi ertzen arteko sakonuneari Rift deitzen zaio.
  • Rift-eremuan ozeanoko ura erraz sartzen da eta, sakoneko harri goriak ukitzean, ura oso bero irtetzen da eremu horretatik, iturri hidrotermalak sortuz.

Ertz pasiboak: Faila eraldatzaileak

Sarritan, dortsalak eten...

Jarraitu irakurtzen "Plaken ertzetako prozesu geologikoak" »

Garapenaren eta Azpigarapenaren Kontzeptuak

Ekonomia2,71 KB

Azpigarapenaren Kausak

  • Azpigarapen kulturala
  • Pobrezia
  • Demografia
  • Gaixotasunak
  • Gosea
    • Elikagai falta
    • Ur falta
  • Gainpopulazioa
  • Arazo politikoak

Garapen Ekonomikoaren Adierazleak

  • BPG (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean sektore ekonomikoek egiten duten ekoizpena.
  • PCE (Per Capita Errenta): Herrialde bateko biztanle bakoitzeko batez besteko errenta da.
  • GGI (Giza Garapen Indizea): Kontzeptu hauen batura (Ekonomia, Hezkuntza, Osasuna) eta horrekin jakin dezakegu herrialde garatua edo garatugabea den.

GGI-ren Osagaiak

  • Ekonomikoa: BPG eta PCE
  • Hezkuntza: Eskolarizazioa eta analfabeto kopurua
  • Osasuna: Bizi itxaropena eta osasun zerbitzua

Nazioarteko Erakundeak

  • GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea): Kanpo zorrak murrizten saiatzen dira.
  • Banku Mundiala eta NDF (Nazioarteko
...
Jarraitu irakurtzen "Garapenaren eta Azpigarapenaren Kontzeptuak" »