Zoriontasuna eta Jainkoa: ikuspegi filosofikoak

Filosofia eta etika2,75 KB

Sarrera

Zoriontasuna eta Jainkoa: edukitzea

San Agustin

San Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen Egia absolutua aurkitzea zen; horrela baino ezin daitekeelako zoriontasuna lortu. Baina egia absolutu hori Jainkoa baino ezin daiteke izan, eta Jainkoa ezagutzeak zoriontasuna ekartzen dio gizakiari. Agustin eudemonista zen, eta zoriontasuna ezin dugula gauza aldakorretan oinarritu zioen, gauza horiek galtzeko beldurragatik ezin ginatekelako zoriontsu izan.

Gizakiaren ziurgabetasuna

Gizakiaren bizitza etengabeko gorabeheretan oinarritzen da. Gaur dauzkazun ondasunak, familia, lagunak... ez dira betirako, eta beraz, baliteke bihar ezer ez edukitzea. Horregatik, normala da gizakiak zoriontasuna inoiz galduko ez den zerbaitetan bilatzea, ziurtasuna bilatzea, esaterako, Jainkoan.

Estoikoen ikuspegia

Zoriontasuna Jainkoan bilatzea eguneroko gertakarien mina arintzeko modu bat izan daiteke; zure zoriontasuna gertakari horien eskuetan ez dagoenez, zoriontasuna bermatzeko modu bat izan daiteke. Baina ez da mina saihestea helburu duen pentsamolde bakarra: estoikoek, esaterako, mina ukatu egiten dute. Haien ustez egokiena kosmosa zuzentzen duen logosaren arabera bizitzea da, eta dena patuaren menpe dagoenez, ezer ez da zaila izango eta gertaera guztiak onartu egin behar dira. Horrela, zorigaitzaren aurrean autokontrola erabiliz lor daiteke zoriontasuna.

Nietzscheren ikuspegia

Nietzschek, aldiz, dio bizitza jaio eta hiltzean datzala. Bizitza etengabeko aldaketa dela eta, etengabeko aldaketa horrek mina suposatzeak ez du esan nahi existitzen ez denik. Batzuen ustez, hiltzearen kontzeptua jasanezina denez, betiereko bizitza bat dagoela ondorioztatzen dute. Izan ere, gure bizitzan ez dago galduko ez den ezer, eta horren aurrean ziurtasuna eta betierekotasuna emango diguten zerbait asmatzen dugu, esaterako Jainkoa eta hil osteko bizitza.

Ondorio aurkibidea

Egia esan, normala da gizakiak zoriontasuna ziurtatuko duten kontzeptuak bilatzea; horrela zoriontasun horren galeraren arriskurik izango ez duelako. Nietzschek dioen bezala, kontzeptu iraunkor horiek (Jainkoa eta hil osteko bizitza) gizakiaren asmakuntza bat izan dira, bizitza errazteko eginak; baina horrekin batera, ez dagoen bizitza bat bizitzeagatik, daukagun bizitza bakarra galtzeko arriskua ager daiteke.

Ohar

Testu honetan agertzen diren ikuspegi desberdinak —San Agustinen eudemonismoa, estoikoen autokontrola eta Nietzscheren existenzialismoari gertatzen zaion galdera— gizakiaren ziurgabetasunari emandako erantzun filosofikoak dira, eta bakoitzak berezitasun eta abantaila-kontuak dakartza zoriontasunaren bilaketari dagokionez.

Deskargatu

PDF Word HTML