Euskal Literaturaren Bilakaera: XIX. Mendetik XX.era
Erromantizismoa (1876-?)
1876an foruak galdu ziren eta soldaduskara joatea derrigorrezkoa bihurtu zen. Napoleonen garaian euskalkien mugak finkatu ziren. Iparraldean herri kulturarekiko (folklore eta kantu bildumak) interesa areagotu zen, herri bakoitzaren nortasuna aldarrikatuz.
- Ezaugarriak: Nia munduaren ardatz da, gizakiaren nagusitasuna nabarmentzen da eta izadiak garrantzia du sentimenduak lantzeko. Kristautasuna eta Erdi Aroarekiko zaletasuna dira nagusi.
- Egileak: Etxaun (Desertuko ihizik), Bilintx (Kontzezirentzat), Elizanburu (Ikusten duzu goizean) eta Iparragirre.
Sinbolismoa (1920-1940)
1931n Errepublika aldarrikatu zen, 1936an Gerra Zibila hasi eta Eusko Jaurlaritza sortu zen. 1937an, Francoren menpe, Jaurlaritza erbestera joan zen. XX. mendean industria bihurtu zen Euskal Herriko motorra. 1918an Euskaltzaindia sortu zen eta 1968an euskara batua.
- Ezaugarriak: Zeharkako adierazpena, heriotzarekiko larridura, musikaltasuna, abertzaletasuna eta euskararen aldeko kezka.
- Egileak: Lauaxeta (Amaiur Gaztelu Baltza), Xabier Lizardi eta Nicolas Ormaetxea (Orixe).
Poesia soziala (1940-1960)
1950ean hazkunde ekonomikoa gertatu zen. Frankismoaren diktadurapean, euskara debekatu eta zentsura literarioa ezarri zen (Iparraldean edo atzerrian argitaratu behar izaten zen). Agintarien moral falta, bizi-baldintza gogorrak, marjinazio soziala, gudaren oroimena, bakardadea eta etsipena dira gai nagusiak.
- Egileak: Gabriel Aresti (Nire aitaren etxea), Daniel Landart (Hogoi urte) eta Mikel Azurmendi.
Abangoardia eta Surrealismoa (1960-1990)
Euskal Herrian susperraldia gertatu zen: Ez Dok Amairu taldea, ikastolen mugimendua, argitaletxe berriak, 1965eko Durangoko Azoka eta 1978ko Bai Euskarari kanpaina.
Abangoardia
Molde estetikoak aldatu ziren. Artea jolastzat hartu zen, irakurlearentzat ulergaitza izanik. Poesia sentimentalari uko egin zitzaion.
- Egileak: Joxe Anton Artze (Hegoak ebaki banizkio), Gandiaga eta Amaia Lasa.
Surrealismoa
Idazkera automatikoa erabiliz, irudiak eta metaforak pilatuz osatu ziren poemak. Gizakiaren askatasuna eta barne-kateetatik askatzea izan ziren helburu.
- Egileak: Bernardo Atxaga (Harea lurrik anonimoena), Joseba Sarrionandia (Galtzetan gordetzeko koplak) eta Harkaitz Cano.