Industria Iraultza eta Klase Gizartearen Sorrera
Industria Iraultza: Fabriken Sorrera
XIII. mendean produktu guztiak eskuz egiten ziren eta eskulantegiak txikiak ziren. Mendearen amaieran, ordea, lantegiak desagertu eta fabrikak sortu ziren. Fabrika horietan langileek makinak erabiltzen zituzten, eta horretarako energia iturri bat behar zuten; lehenengoa lurrun-makina izan zen, James Wattek sortua.
Fabriketan lanaren banaketa ezarri zen: langile bakoitzak ekoizpen-prozesuaren zati bat egiten zuen, ordutegi finko baten pean. Britainia Handian fabrika asko sortu zituzten eta merkatua zabaltzea lortu zuten burdinari esker. Indiara joaten ziren kotoi bila, fabriketarako lehengai nagusietako bat baitzen. Geroago, trenbideak eraiki zituzten garraioa errazteko.
Sektore Nagusiak
- Ehungintza: Garrantzitsuena; 1800. urtearen inguruan 350.000 langilek egiten zuten lan bertan.
- Siderurgia: Labe garaiak erabiltzen zituzten burdina urtzeko. Egurra eta ikatzaren ordez, harrikatza (minerala) erabiltzen hasi ziren.
Garraioen Iraultza
- Nabigazioa: Lurrun-motorea (Fulton) linea komertzialetarako. Burdinezko kroskoak, helizeak eta hotz-ganbarak (janaria gordetzeko) garatu ziren. Suez kanala ireki zen.
- Trena: Lurrun-lokomotora eta trenbidearen hedapena. Garraioa bizkorragoa, seguruagoa eta merkeagoa bihurtu zen, merkataritzaren hazkundea, dieta hobea eta emigrazioa erraztuz.
Klase Gizartearen Sorrera
Pribilegioak (noblezia eta kleroa) abolitu ziren. Industrializazioaren ondoren lege-berdintasuna ezarri nahi zen, nahiz eta ordura arte ez zen erabatekoa izan (emakumeak aita edo senarraren menpe zeuden, eta ondarearen araberako desberdintasunak nabariak ziren).
Gizarte Klaseak
Gizartea aberastasunaren arabera bereizi zen: goi-klasea, erdi-klasea eta behe-klasea.
- Aristokraziaren beherakada: Pribilegioak galdu, zergak ordaindu eta lurrak saldu behar izan zituzten. Pobretutako aristokratek burges aberatsekin ezkontzen hasi ziren; horrela, burgesek tituluak lortzen zituzten eta aristokratek dirua luxuz bizitzeko.
- Burgesiaren gorakada: Industria-gizartearen klase boteretsuena bihurtu zen. Talde honetan enpresariak, errentadunak, militarrak, goi-funtzionarioak eta abokatuak zeuden.