Langile-mugimenduaren bilakaera: Gatazkak eta Internazionalak

Historia2,42 KB

Gatazka sozialak eta lan-baldintzak

AEetan (Antzinako Erregimenean) gatazka ugari izan ziren. Janariak garestiak ziren gehiegizko ustiapenaren eraginez, eta matxinada asko egon ziren. Beheko klaseek aldatu egin zituzten antolatzeko nahiz borrokatzeko moduak.

Nekazariak eta eskulangileak karga feudaletatik eta gremioekiko loturetatik aske gelditu ziren. Langile horiek fabriketara eta hirien garapenak eskainitako lanetara joaten hasi ziren. Eskulana ugaria zenez, kontratazio-baldintzak eta soldata-maila txarrak ziren langileentzat. Krisialdiak zirela eta, langabeziak hazkunde itzela izan zuen, gizarte-gatazkarako arrazoiak sortuz.

Langile kopuru handia fabriketan biltzea lagungarri izan zen erakunde egonkorrak sortzeko. Gizarte-gatazkaren helburuak hauek ziren:

  • Lan-baldintzak hobetzea.
  • Lanaldia murriztea.
  • Soldata handiagotzea.
  • Botoa emateko, biltzeko eta adierazteko eskubidea lortzea.

Langile-elkarteen sorrera eta 1. Internazionala

Langile-elkarteek bat egin zuten 1860an. 1864ko uztailaren 28an, langile-elkarteen ordezkariek 1. Internazionala sortu zuten. Bi elementu nagusi sartu zituzten:

  • Burujabetza langileek eurek lortu behar zutela.
  • Langile-klaseak borroka politikoan parte hartu behar zuela.

Internazionalak garrantzi handia izan zuen langile-klasearen kontzientzia bereizgarrian.

Pariseko Komuna: Lehen esperientzia

Pariseko Komuna iraupen laburrekoa izan zen, baina langile-gobernuaren lehenengo esperientzia gisa gogoratzen da. Prusiaren aurkako gerra galdu ondoren, Frantzian aginte-hutsunea egon zen eta Parisen lehenengo iraultza demokratikoa eta sozialista hasi zen.

Hiriburuko barrutietan hauteskundeak antolatu eta biltzar komunala sortu zuten, talde erradikalek (internazionalistek, etab.) zuzenduta. Hala ere, Frantziako Hirugarren Errepublikako tropak hiriburuan sartu eta errepresio gogorra garatu zuten.

Ideologia eta ondorioak

Marxen ustez, langileen lehenengo gobernu horren porrota programa politiko koherentea eta antolamendu egokia ez edukitzearen ondorio izan zen. Bakuninek, aldiz, mugimenduaren bat-bateko izaera herrikoia nabarmentzen zuen. Ezberdintasun horien ondorioz, Internazionaletik kanporatu zituzten, 1. Internazionala deseginda gelditu zen eta langile-alderdi sozialistak sortu ziren, herrialde bakoitzeko politika nazionalean parte hartuz.

Deskargatu

PDF Word HTML