Eutrofizazioa eta Akuiferoen Kutsadura: Uraren Kalitatearen Arriskuak

Biologia2,62 KB

Eutrofizazioa: Definizioa eta Oligotrofia

Eutrofizazioa: Ura landareen nutrienteez edo mantenugaiez aberastearen ondorioz ekosistema urtarretan gertatzen diren aldaketa fisiko, kimiko eta biologikoen multzoari esaten zaio.

Aintzira Oligotrofikoak

Mantenugai gutxi dituzten eta ekoizpen eskasa duten aintzirei oligotrofiko deritze. Mantenugaien eskasia dela-eta, landare gutxi eta plankton gutxi dagoenez, urak oso gardenak dira. Bizidun asko ez dagoenez, oxigeno gutxi gastatzen da arnasketan; ondorioz, oxigeno kopurua handia da. Ohikoak dira mendi garaietan.

Prozesu naturalaren ondorioz, eta gero eta sarriago prozesu antropikoaren eraginez, aintziretako mantenugaiak ugaldu egin daitezke, eta horren ondorioz, aintzirak eutrofiko bilakatzen dira.

Eutrofizazio Prozesuaren Hiru Aldiak

  1. Mantenugai edo nutrienteak isurtzea: Nitrogenoa eta fosfatoa, ekosistema naturaletan landareen hazkuntza mugatzen dutenak, isurtzen dira.
  2. Algen gehiegizko ugaltzea: Ur azaleko zenbait alga mota gutxi batzuk gehiegi ugaltzen dira, eta ondorioz, urak kolore berdea hartzen du. Uraren uhertasuna dela eta, hondoko landare gehienak hil egiten dira. Planktona osatzen duten izakiak hiltzean, hondoan jalkitzen dira, eta materia organiko ugari pilatzen da bertan.
  3. Hondoko materia organikoaren oxidatzea: Materia organiko asko pilatzean, ur-hondoko izaki deskonposatzaileak ugaltzen dira, eta oxigeno kopurua gutxitzen dute. Animalia sentikorrenak desagertzen dira eta anaerobioak ugaltzen dira. Horiek soberan dagoen materia organikoaren hartzidura egiten dute, usain txarra ateratzen da, eta osasunerako txarrak diren hainbat konposatu kimiko askatzen dira.

Akuiferoen Kutsadura eta Arrazoiak

Akuiferoetako ura kalitate onekoa da; horregatik, nahiago izaten da lurpeko ura erabiltzea, ez baitu lur azaleko urak bezainbesteko poluziorik jaso, eta edateko egin behar den tratamendua merkeagoa delako.

Egunetik egunera kutsadura larritzen ari da, arrazoi nagusiak hauek izanik:

  • Nekazaritza intentsiboetan konposatu kimikoak txarto erabiltzea.
  • Abeltzaintza intentsiboan simaurra lixibatzearen ondorioa.
  • Hirietako eta industrietako hondakinak isurtzea.
  • Itsasertzeko akuiferoak oker kudeatzea.

Neurrigabeko ustiapenak ur erreserbak urritzeaz gain, intrusio gaziaren bidezko kutsadura eragin dezake. Ondorioz, ura ez da baliagarria ez gizakiak kontsumitzeko ez ureztatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML