Mikrobiologia eta Bioteknologia: Oinarrizko Kontzeptuak
Zer da Antibiotiko bat?
Antibiotikoak patogenoak diren germenak hiltzeko nahiz haien erreprodukzioa geldiarazteko gai diren substantzia kimikoak dira. Germen patogeno horien barnean bakterioak, onddoak edota bestelako parasitoak sar daitezke.
- Streptomyces taldeko mikroorganismoak antibiotikoak sortzen dituzte.
- Adibidez, penizilina sortzeko Penicillium chrysogenum erabiltzen da.
Bioteknologia eta Mikroorganismoen Erabilera Elikagaien Industrian
Zer da Bioteknologia?
Bioteknologia zientziaren eta ingeniaritzaren printzipioen aplikazioa da, balio diguna ondasunak eta zerbitzuak lortzeko, hainbat materia eragile biologikoen bidez aldatuz.
Mikroorganismoen Erabilera Elikagaietan
Mikroorganismoen erabilerari dagokionez, hartziduraren bidez hainbat elikadura-produktu sor ditzakegu:
Hartzidura Alkoholikoa
- Ardoa eta ogia egiteko Saccharomyces cerevisiae erabiltzen da.
Hartzidura Laktikoa
- Yogurta egiteko erabiltzen da.
- Honetan Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus mikroorganismoak parte hartzen dute.
Zelula-Immunitatea eta Humore-Immunitatea: Konparaketa
Zelula-Immunitatea
Zelula immunitatea deritzo sistema immunitarioak zelula espezializatuak sortzen dituenean, horiek antigenoa nahiz horrek infektaturiko zelulak suntsitzeko.
Humore-Immunitatea
Humore immunitatea deritzo sistema immunitarioak antigenoaren kontrako antigorputz espezifikoak (immunoglobulinak, Ig) sortzerakoan, horiek berarekin lotu eta horrela errazago suntsitzeko.
Berdintasunak eta Desberdintasunak
Bi prozesuak erantzun immunitarioak dira. Hona hemen desberdintasun nagusiak:
Desberdintasunak
- Erantzun Humorala: Sistema immunitarioak antigorputz espezifikoak sortzen ditu, eta hauek antigenoarekin lotu eta ez aktibatu egiten dute, suntsitzea erraztuz. Immunoglobulinak (Ig) edo antigorputzak sortzen dira.
- Erantzun Zelularra: Sistema immunitarioak zelula espezializatuak sortzen ditu, eta zelula horiek antigenoa eta horrek infektaturiko zelulak suntsitzen dituzte. T linfozitoak (T8, T4, NK zelulak) sortzen dira.