Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gas-trukea
Gure zelulek mantenugaietatik energia lor dezaten, oxidazio-erreakzio batzuk gertatzen dira. Horretarako, kanpoko aireko oxigenoa hartu, odolera eraman, eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatu behar da.
Arnas aparatuak bi atal nagusi ditu: birikak eta arnasbideak.
Arnasbideak eta Osagaiak
- Sudur-hodiak: Airea barrura sartu, berotu eta hezetzen dute.
- Faringea: Airea laringera eramaten du; behealdean epiglotisa dauka.
- Laringea: Hodi laburra da, ahots-kordak dituena. Bibratzean, ahotsak sortzen ditu.
- Trakea: Airea biriketaraino eramaten du, C itxurako kartilagoz babestua dago. Horregatik zaila da zanpatzea.
- Bronkioak: Trakeatik biriketan sortzen diren bi hodiak dira.
- Bronkioloak: Bronkioetatik sortzen diren hodi meheak dira.
- Birika-albeoloak: