Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zelula Eukariotikoen Osagaiak eta Nukleotidoak

Biologia2,94 KB

ARN motak

  • ARN mezularia: Egitura lineala, zona batzuetan izan ezik, bertan urkilak eratzen ditu. Zelularen nukleoan sintetizatzen da, moldetzat ADNaren harizpi bat hartuz. Bere funtzioa ADNaren informazio genetikoa kopiatzea eta erribosometara eramatea da.
  • ARN transferentea: Molekula txikiek osatzen dute; aminoazido espezifikoak erribosometara eramaten ditu. Hainbat base nitrogenatuko nukleotido kopuru handia dute.
  • ARN erribosomikoa: Ugariena da. Lau base nitrogenatu nagusiak ditu. Helize bikoitzeko zonak ditu, oinarrizko proteinekin lotuta.
  • ARN nuklearra: Hainbat proteinekin nukleoloa osatzen du.

Energia handiko nukleotidoak

Nukleotidoen eta azido fosforikoaren arteko lotura kobalentea apurtzean energia askatzen da (ATP, GTP, CTP).

Kofaktoreak diren

...
Jarraitu irakurtzen "Zelula Eukariotikoen Osagaiak eta Nukleotidoak" »

Katalisi entzimatikoa

Biologia1,19 KB

Entzimen jardueraren erregulazioa:


Metabolismo zelularrean, entzima modu zekuentzialean jarduten dute. Bide mateboliko izena dute, lehenengo entzimaren erreakzioaren produktua hurrengoaren substratu bihuertzen da. Substratua, azken produktua eta entzimen katalizaturiko erreakzioko sekuentzia batean.
Sistema entzimatiko bakoitzean, gutxienez entzima bat dago, erregulatzailea, lehenengoa izaten da, gainerakoak atzetik doazelako.
Horrela, zelulak une bakoitzean behar dituen produktuen sintesia erregulatzen du, kantitateetan eta abiaduretan, gehiegizko produkzioa sahiesten. Jarduera entzimatikoa bi modutan erregulatu ahal da:
-Entzimaren sintesian oinarrituz. Behar den kantitatetan eta unean baino ez da sortzen, eta azkar narraiatzen da, bere ekintza...

Jarraitu irakurtzen "Katalisi entzimatikoa" »

Gaixotasun Kutsakorrak: Motak, Kausak eta Transmisioa

Biologia2,97 KB

Gaixotasun Kutsakorrak: Zer Dira?

Gaixotasun kutsakorrak edo infekziosoak beste organismo bizidun bat inbaditzen duten mikroorganismoek (bakterioak, birusak, parasitoak, onddoak...) edo partikula infekzioso batzuek (prionak) sortzen dituzten gaixotasunak dira.

Infekzio Motak eta Bideak

Mikroorganismo gaixo batzuek giza gorputza inbaditzen dutenean sortzen dira infekzioak. Mikroorganismo horiek pertsona batetik bestera transmititzeko gaitasuna dute, hau da, gaixotasun kutsakorrak izaten dira. Infekzioa sortzen duten mikroorganismoen arabera, hainbat motatako infekzioak bereiz daitezke:

  • Bakterio-infekzioak
  • Infekzio biralak
  • Parasitoek sortutako infekzioak
  • Prionengatiko infekzioak

A) Bakterio-infekzioak

Bakterioak nukleorik ez duten mikroorganismo zelulabakarrak...

Jarraitu irakurtzen "Gaixotasun Kutsakorrak: Motak, Kausak eta Transmisioa" »

Proteinen Sintesia: Transkripzioaren Prozesua eta Fasetak

Biologia2,79 KB

Transkripzioa: Proteinen Sintesiaren Oinarria

Proteinen sintesia erribosometan egiten da, eta ADNa nukleoan dago. Horregatik, ARN mezularia (ARNmk) ADNan eta erribosomaren artean bitartekari lana egiten du.

Transkripzioa gene bateko base nitrogenatuen sekuentzia batetik, ARNmko base nitrogenatu osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da.

Transkripzioaren Baldintzak

  1. Molde modura diharduen ADN katea: Eratzen diren ARN kateak ADNa eratzen duten bi kateetako baten osagarriak baino ez direla egiaztatu da.
  2. Entzimak: Transkripzio prozesua ARN polimerasak kontrolatzen du.
  3. A, G, C eta U erribonukleotido trifosfatoak: ARN polimerasa entzimak trifosfato nukleotidoak lotzen ditu 5´- 3´ noranzkoan, lotura fosfodiesterren bidez. ARN katea osagarria
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinen Sintesia: Transkripzioaren Prozesua eta Fasetak" »

Bakterioak eta Arkeobakterioak: Osaketa, Morfologia eta Ugalketa

Biologia3,12 KB

Zelula Prokariotoaren Osaketa

Matrize zitoplasmatikoa: Ez dauka mintzekin mugaturiko organulurik. Masaren %70 ura da. Material genetikoa bertan dago eta erribosomak zein plasmidoak egon daitezke. Gainera, flotagarritasuna ematen duten gas-besikulak ditu.

Material genetikoa: Bi katedun ADNa da, histonarik gabea. Plasmidoduna izan daiteke.

Apendizeak

  • Flageloak: Egitura proteikoak dira. Errotazio-higidura daukate eta zelularen lekualdatzea baimentzen dute.
  • Finbriak: Egitura proteikoak dira. Finkapena errazten dute, baina ez dute mugimendurik.
  • Piliak: Finbriak baino zabalagoak eta luzeagoak dira. Sexu-piliek konjugazioan parte hartzen dute.

Morfologia

  • Kokoak: Forma esferikoa dute. Banaka, bikoteka edo kate luzeak eratzen ager daitezke.
  • Baziloak: Makilatxo
...
Jarraitu irakurtzen "Bakterioak eta Arkeobakterioak: Osaketa, Morfologia eta Ugalketa" »

Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzionamendua eta Atalak

Biologia2,51 KB

Digestio Aparatua

Elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ahal izateko. Prozesu honetan, digeritzen ez diren hondakinak kanporatzen dira.

Digestio-aparatuaren atalak

  • Ahoa: Mihia, hortzak eta listu-guruinak daude.
  • Faringea: Digestio- eta arnas-aparatuen hodia da. Epiglotis izeneko atala dauka.
  • Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da.
  • Gibela: Behazuna sortzen duen guruina da; behazunak koipea digeritzen laguntzen du.
  • Urdaila: Elikagaiak urin gastrikoarekin digeritzen hasten dira. Sarrera kardia du eta irteera piloroa.
  • Pankrea: Pankrea-urina sortzen du, elikagaiak erabat digeritzeko.
  • Heste meharra (6m): Paretek heste-biloak dituzte, mantenugaiak xurgatzeko. Hiru zati ditu: duodenoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzionamendua eta Atalak" »

Organo linfatikoak eta Bihotzaren Disekzioa: Gida

Biologia4,01 KB

Organo Linfatikoak: Sistema Immunearen Funtzionamendua

Sistema immunearen funtzio gehienak organo linfatikoetan gertatzen dira: lehen mailakoak (timoa eta hezur-muina) eta bigarren mailakoak (gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta ehun linfoidea).

1. Timoa

Goi mailako organo gisa, ordezkaezina da haurtzaroan. Mediastinoan, perikardioaren gainean eta esternoiaren atzean dago. Laugarren saihets-hezurraren giltzadura esternalera heltzen da. Helduaroan gantza bihurtzen da. 3 funtzio ditu:

  • Linfozitoak eratu.
  • Odolera jariatzen duen gai baten bidez, organo linfatikoetan inmunoblastoen heldutasuna eragiten du.
  • Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso dezaten arduratzen da, gure gorputzeko gai arrunten aurka jo ez dezaten.
...
Jarraitu irakurtzen "Organo linfatikoak eta Bihotzaren Disekzioa: Gida" »

Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen

Biologia2,6 KB

Lipido C, H eta O-rekin (azken hau proportzio txikiagoan) osaturiko konposatuak dira; batzutan, P, N eta S. Kimikoki talde oso heterogeneoa, baina ezaugarri komunak: uretan eta disolbatzaile polarretan nekez disolbatzen dira; disolbatzaile apolarretan (adib. Eterra) disolbagarriak. SAILKAPENA Lipidoak SAPONIFIKAGARRIAK ala EZSAPONIFIKAGARRIAK izan daitezke, gantzazidoak edukitzearen ala ez edukitzearen arabera, hurrenez hurren. SAPONIFI. AZILGLIZERIDOAK: Glizerido edo gantzak ere esaten zaie. Gantz-azidoen eta glizerinaren esterrak dira: gantzazido molekula bat, bi edo hiru glizerinaren alkohol-talde banarekin, binarekin edo hirurekin esterifikatuz sortzen dira. 2 funtzio nagusi dituzte: 1)ENERGIA ERRESERBA IZATEA Animalietan gantz-ehunean...

Jarraitu irakurtzen "Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen" »

Mitosia vs Meiosia: Zelulen Zatiketaren Gakoak

Biologia3,25 KB

Mitosia eta Meiosia: Konparaketa Nagusia

Mitosia eta meiosia zelulen zatiketa prozesuak dira, baina helburu eta emaitza desberdinak dituzte. Jarraian, bien arteko ezaugarri nagusiak alderatzen dituen taula bat aurkituko duzu.

EzaugarriaMitosiaMeiosia
Zatiketa kopuruaZatiketa bakarra: zelula eta bere nukleoa behin bakarrik zatitzen dira.Bi zatiketa jarraitu gertatzen dira (Meiosia I eta Meiosia II).
ProfaseaEz dago kromosoma homologoen arteko gaingurutzaketarik edo birkonbinazio genetikorik.Lehen zatiketa meiotikoan (Profase I), kromosoma homologoen arteko gaingurutzaketa eta birkonbinazio genetikoa gertatzen da.
MetafaseaKromosoma guztiak banan-banan lerrokatzen dira plano ekuatorialean.Lehen zatiketan (Metafase I), kromosoma homologoen bikoteak
...
Jarraitu irakurtzen "Mitosia vs Meiosia: Zelulen Zatiketaren Gakoak" »

Animalien ehunak: epitelio, guruin, konjuntibo, hezur

Biologia3,11 KB

Animalien ehunak

Epitelio ehunak

Epitelio ehunak: Kubo eta zilindro formako zelulak. Bizitza laburra dute (etengabe berritzen direlako) eta zelulen arteko tarterik utzi gabe estu-estu lotuta daude.

1. Estaldurako epitelioa

Estaldurako epitelioa: Gorputzaren kanpoaldea eta organo hutsen barrunbeak osatzen ditu. Mintz basala deituriko ehun konjuntibozko geruzak eusten die. Ez dute odol-hornidurarik. Mota hauek bereizten dira:

  • Geroa bakarreko epitelioak.
  • Geruza anitzeko epitelioak.
  • Pseudoestratifikatuko epitelio zilindrikoa.

2. Guruin epitelioa

Guruin epitelioa: Substantzia ugari jariatzen espezializatuta dago. Gurina epitelio mota horretan dago; guruinak organo-zelulak dira. Hiruki mota bereizi daitezke, ekoizten dituzten gaiak nola jariatzen diren arabera:...

Jarraitu irakurtzen "Animalien ehunak: epitelio, guruin, konjuntibo, hezur" »