Zientzia eta Osasun Terminoen Glosarioa
Geografia eta Kartografia
Sestra-kurba edo kurba hipsometrikoa mapa batean altuera bera duten puntuak lotzen dituen lerroa da. Altuera zenbat eta handiagoa izan, sestra-kurben arteko espazioa kolore ilunagoz margotzen da, erliebearen irudikapen egokiagoa izateko.
Biologia eta Immunitate-sistema
- Bektoreak: Gaixotasun infekziosoak transmititzen dituzten animaliei bektore deitzen zaie. Adibidez: eltxoak malaria transmititzeko.
- Toxina: Bakterioak nukleorik gabeko organismo zelulabakarrak dira, eta hauek, ugaltzean, toxina izeneko substantziak sortzen dituzte. Toxinak odolaren bidez hedatzen dira eta gaixotasunaren sintomarik larrienak sortzen dituzte. Adibidez: proteinak.
- Biruskontrakoa: Birusek eragindako gaixotasunen tratamenduak dira. Medikamentu hauei antibiralak edo biruskontrakoak deritze. Adibidez: oligoproteinak.
- Txertoa: Pertsonak zenbait mikroorganismo patogenoren aurka immunizatzeko erabiltzen den sendagaia da.
- Linfozitoa: Odoleko globulu zuri mota bat da, eta immunitate-sistemako osagairik garrantzitsuenetarikoa. Bi mota daude: B linfozitoak eta T linfozitoak.
- Antigenoa: Gorputzean sartzen diren molekula zatiak dira (proteinak, polisakaridoak...).
- Antigorputza: B linfozitoek sortzen dituzten proteinak dira. Hauek antigenoei eransten zaizkie, gero globulu zuriek antigenoa suntsi dezaten.
- Gaitz autoimmunea: Immunitate-sistemak gure organismoko molekularen bat arrotza balitz bezala hartzean sortzen da.
Mendekotasuna eta Substantzien Erabilera
- Gehiegi hartzeagatiko nahastea: Substantzia jakin batzuk nahastean eta hartzean, bizimodu normala eta ohiko jarduerak egitea eragozten badizu, gehiegi hartzeagatiko nahastea daukazu.
- Mendekotasuna: Pertsona batek denbora gehiena droga lortzen eta kontsumitzen ematea da. Ezin zara egon drogak hartu gabe, beraien menpe zaude.
- Abstinentzia-sindromea: Substantzia hartzeari uzten zaionean agertzen den sintoma-multzoa da.
- Drogak: Organismoan sartuz gero garunean aldaketak eragiten dituen substantzia oro droga da. Adibidez: kokainatik txokolatera, guzti-guztiak.
- Desiratu gabeko ondorioak: Batzuetan, droga dosi bat hartzean gertatzen diren efektu desatseginak dira, bai fisikoak, psikologikoak edota sozialak. Ondorio hauek droga kantitateak ez neurtzean edota drogen nahasteen ondorioz gerta daitezke.