Genetika aplikazioak: transgenesia, entzimak eta hartzidura

Biologia2,42 KB

1. Transgenikoa eta klonazioa

1.a) Transgenikoa: Ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. Horretarako transgenesia egiten da, hau da, ADNaren transferentzia egitea zeluletara edo zelula taldeetara, ezaugarri genetiko berriak dituzten zelula edo organismoak sortuz.

Klonazioa: Transferentzia nuklearreko teknika bat da; transgenesia mota berezitzat har daitekeena, non genoma osoa transferitzen den.

2. Palindromia eta murrizte entzimak

2.a) Daukan ezaugarria da palindromikoa dela, hau da, norabide batean edo horren aurkakoan irakurrita ere berdin-berdinak direla sekuentziak.

2.b) Murrizte entzimak aurkitzean hasi zen ADN birkonbinatzailearen teknologia garatzen. Entzima bakoitzak sekuentzia jakin bat irakurtzen du, lau-zortzi base dituen eta palindromikoa dena (norabide batean edo horren aurkakoan irakurrita ere, berdin-berdinak dira). Entzima horiek sekuentzia espezifikoei jarraituz ebakitzen dituzte ADN molekulak, eta kasu askotan ez dute ebaketa zuzenik sortzen kateko bi harizpietan; harizpiko mutur bakoitzean lau base esekita uzten dituzten mutur mailakatuak sortzen dituzte, mutur itsaskor izenekoak.

3. Microorganismoak eta hartzidurak

3.a) Garagardoa eta ogia egiteko Saccharomyces cerevisiae mikroorganismoa erabiltzen da, eta jogurta egiteko Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus mikroorganismoak erabiltzen dira.

3.b) Garagardoa eta ogia egiteko hartzidura alkoholikoa gertatzen da, eta jogurta egiteko hartzidura laktikoa erabiltzen da.

3.c) Hartzidura alkoholikoa prozesu anaerobiko bat da, lebadura genero desberdinetatik sortua. Hauek sustratu azukaratuen gainean hazten dira, beren azukre fermentagarrien zati bat partzialki oxidatuz; horren ondorioz etanola, CO2 eta ATP sortzen dira (energia hau mikroorganismoen metabolismoan erabiliko da).

Hartzidura laktikoa glukolisitik datorren azido pirubikoa azido laktiko bihurtzean datza. Askaturiko azido laktikoak azidotasuna handitzen du, eta horrek esnearen proteinen prezipitazioa eragiten du, jogurta eratuz.

Jogurta egina dagoenean, pasteurizazio bidez tratatu daiteke, 4 °C inguruan kontserbatzeko; baina tratamendu horrek bere fermentoak galduaraziko ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML